- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 169
- Formato: 205 x 140 mm
- Páginas: 430
- Encuadernación: Tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 18/02/2026
- Fecha de publicación en digital: 18/02/2026
- ISBN papel: 978-84-9868-925-9
- ISBN digital: 978-84-9868-926-6
Zirtak su
I. Hasieran bazen hitza
Euskaraz idatzitako trilogia historikoaren lehen zatia
Zentsurari aurre eginez iraun duen emakume baten testigantza paregabea.
Zirtak su eleberri historikoa da, egiazko gertakizun batean oinarritua, egiazko pertsonaia bat protagonistatzat duena: Egeria, mendebaldeko lehen emakume bidaiaria eta idazlea. Guregana heldu diren testuetatik abiatuta, Maite López Las Herasek IV. mendeko emakumearen bidaia luzea kontatzen digu, Gallaeciatik Lur Santuraino. Ibilbidean zehar protagonistak biziko dituen gorabeherak ugariak eta erakargarriak izango dira, orduko testuinguru nahasi eta berezian kokatuak, Erromatar Inperioaren gainbeheran eta Kristautasunaren hastapenetan, hain zuzen.
Beste elementu bat tartekatuko da, ordea, kontakizun osoan zehar, liburuaren funtsa izango dena: zentsura. Erdi Aroko kopista desberdinen lana eta bizimodua ezagutu ahal izango ditugu, Egeriaren lanaren zein zati eta zein ez kopiatu erabakiko dutenak, nolabait ere guregana heldu den testigantzaren zergatia azalduko digutenak.
Ebook
11,99 €
Maite López Las Heras
Maite López Las Heras (Azkoitia, 1985) Idazlea, poeta eta itzultzailea da. Filologia Klasikoa ikasi zuen. Literatura arloan, poesia sortzen du batez ere, baina ipuinak ere idazten ditu eta testu klasikoak euskaratzen ditu grezieratik eta latinetik. Lópezen poema bat Madrilgo zebra-bide batean ikus daiteke. Iritzi-artikuluak idazten ditu Azkoitia Guka aldizkarian eta Elinberri aldizkari digitalean, poema-liburuen erreseinak idazten ditu Poesialeku webgunean eta «Epeletan» irakurle-taldea zuzendu izan du hainbat urtez. Euskal Idazleen Elkarteko kide da. Hainbat ipuin lehiaketa irabazteaz gain, Euskadi Literatura Sarietako hautagaia izan zen Safo, poesia guztia (Balea zuria, 2020) liburuarekin itzulpenaren kategorian, zeina zuzenean eoliar dialektotik euskaratu zuen eta Amatu (Alberdania, 2022) liburuarekin Euskarazko Saiakera modalitatean. Berea da gainera, Pienso luego escribo (Círculo Rojo, 2018) eta euskarara ekarri ditu Ibilbidea. Egeria (Testu zaharrak, 2022), Poetandreak (Balea zuria, 2022) eta Giorgos Seferis (Susa, 2024). Eskuartean duzu Zirtak su trilogiaren lehen atala.
Otros libros en Alberdania
