Ohiz kanpoko nobela da Suite frantsesa, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du xx. mende erdi
aldeko Europaren tragedia. Nobelak alderdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko
bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara,
autoz, bizikletaz edo oinez. Némirovskyk hor erakusten du maisutasuna, giro hori deskribatzen. Eszenak dira
hunkigarriak batzuk, isekagarriak beste batzuk bidean bata bestearen atzetik irakurtzen ditugunak. Alemanek
Frantzia hartu ahala behera dator ordu arte nagusi zen ordena. Gorrotoak pizten dira, baina baita maitasun
historia ezkutuak eta kolaborazionismorik lotsagarriena ere.
Bidea galdu duen herri bati atera zion argazkia Némirovskyk. Okupazio garaiari buruz idatzi den fikzio
lanik egiantzekoena. Argitasunez idatzia, sentimentalismorik gabe, bere borreroen eskuetan jarri zuen gizartea
ulertu nahian idatzia.
Eleberriaren sorrera aztertzen duen aurkezpen bikain batekin aberastuta, Suite frantsesaren bertsio
berri honek, garratzago eta zirraragarriagoa, eleberrigile gupidagabe eta zorrotza erakusten du, gizakiaren
ahuleziak atzematen trebea, eta haren jokabide okerrenen lekuko eta, aldi berean, fede-emailea.
Jatorrizko Herriek eta Nazio Gutxituek testuinguru demokratikoan jorratzen dituzten lanetan inspiraturik, Alain-G.
Gagnonek begirada berri bat eskaintzen die gehiengoen eta gutxiengoen arteko harremanei, eta, aldi berean,
aurrerapen teorikoak aztertzen ditu, bai ikasketa federalen alorrean, bai nazionalismo garaikideenean.
2020-2030eko hamarkada egokia izan liteke federalismo multinazional bat sortzeko nazioarte mailan. Estatu
berrien sorreraren aurrean potentzia handiek eta nazioarteko erakundeek bizi duten deserosotasun gero eta
handiagoaren aurrean, federalismo multinazionala aztertzeak berebiziko garrantzia du une honetan. Gutxiengoen
nazioek estatu subiranoarekiko erakusten duten leialtasunaren ordainetan, federalismo multinazionalak aukera
emango lieke jatorrizko subiranotasuna berreskuratzeko edo berrezartzeko, betiere kontuan hartuta kide
politikoekin koordinatu eta ituntzeko premia dutela, eta haiekin bizi behar dutela egitura federaletan edo
federalizazio-bidean daudenetan.
Gaur egun, funtsezkoa da errebindikazio-gatazkak legitimitatearen kontzeptuan oinarritzea, estuegia
gertatzen den legezkotasunaren kontzeptuan oinarritu ordez.
Mundu osoan onetsi zaion Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak eleberriaren aurretik, Documenta Saria irabazi zuen kontakizun honekin eman zion hasiera Irene Solàk bere literatura ibilbideari. Nobela honetan hasi zen hitzekin, pertsonaiekin eta fikzioekin jolasean, eta unibertso literario guztiz propio eta originala arakatzen eta esperimentatzen.
Ada bere herrira itzuli da Londresen hiru urte eman ondoren. Han du zain aurreko mundua: familia, lagunak, maitasun zahar bat
Baita herria bera ere.
Atzean utzi nahi izan zuen unibertso txiki hori berreskuratu nahian, horien guztien inguruko kontakizunak asmatzen hasiko da.
Adaren beraren historia da, beraz, hau, eta Adaren istorioen historia. Kontakizun segida bat txirikordatuz egin du Irene Solàk eleberri hau, narrazioek mundua azaltzeko duten garrantzia azpimarratzen duen nobela, kontatzeko artea goi mailara daramana.
Leak, eleberri honetako protagonistak 19 urte, izenik ez duen herri txiki bateko biztanle, zakurra galdu
berri duen arrotz bati kontatzen dizkio bere beldurrak, bere ametsak, bere bizitza. Ia bakarrizketa baten
gisa harilkatzen den kontakizunean, ezagutuko ditugu haren lagunak Catalina herrena, Javier isila, Marco
zigarrokidea, haren familia ama, aita hila, burua hutsik duen Nora ahizpa, haren herrikideekiko mira
eta kanpotarrekiko jakin-mina.
Abilezia harrigarriz josi du bere bigarren eleberria Elisa Levik; ibilbide literarioaren hasieran egon
arren, esku, heldutasun, ahots propio harrigarria erakusten duen kontakizuna. Munduaren ustezko
amaieraren zain dauden pertsonaien bidez, basoari errespetua baino izua dioten herritarren bidez,
herritik kanpo etorkizunik ez dagoela uste duen jende talde baten bidez osatu du harribitxi hau Levik.
«Literaturari, istorio bat baino gehiago, ahots bat eskatzen diot. Eta Elisa Levik badu ahotsa, indarrez eta nortasunez betea».
JESÚS CARRASCO, idazlea.
«Gabriel García Márquezen errealismo magikoa gogora ekartzen duen eleberria».
CLARA FERRER, Última hora
«Lauhazkan dabilen testua, gainezka egiten duena, ibaitik zerbait duena eta, aldi berean, Miguel Delibesen bakarrizketa
ere gertukoa duena».
LAURA BARRACHINA, El Ojo Crítico, RNE
La vida de Rafaela Romero Pozo, política vasca de raíces extremeñas, es una vida atravesada por la violencia y marcada por el hecho de ser mujer.
Apasionada defensora de sus ideales socialistas, narra en este libro de la mano de la periodista y poeta Ana Erostarbe algunos de los pasajes más íntimos y dolorosos de su vida personal y política, y comparte su visión sobre la violencia vicaria, los malos tratos o el terrorismo de ETA. Se trata, en todos los casos, de violencias vividas en primera persona, que Rafaela comparte con rotundidad, humildad y valentía.
«Es necesario que la verdad aflore para que el mundo cambie», sostienen al unísono autora y protagonista, a lo largo del diálogo tácito que recorre las páginas de este libro, en el que se honra la palabra en su sentido más profundo y humano.
Se trata, sin duda, de un texto tan depurado de todo rastro de sentimentalismo, como rebosante de emoción, que, desde una mirada personal y madura a nuestra sociedad, confronta a lectoras y lectores con sus propias posiciones en torno a las controvertidas cuestiones que aborda, a la vez que arroja nueva luz sobre realidades a menudo ocultas o silenciadas.
Hasta que me mates es, en definitiva, una valiosa contribución a uno de los debates más urgentes de nuestro tiempo: ¿de qué manera contribuye la transformación personal a la transformación de la sociedad en que vivimos?
«Ez dago ondo idazterik. Barkatu: aurreneko pertsonan esango dut: nik ez daukat ondo idazterik. Uneoro sentitzen
dut, jasaten dut. Bakarren batek esan izan du nik ondo idazten dudala. Eskertzen diot, baina ez dut uste hola denik.
Nik idazten dut era batean. Estilo batekin, estilo jakin batekin. Beste batzuek ez daukate estilorik. Sinetsarazi diete ez
dutela herrenik egin behar inongo aldetara eta ibilera zuzen baten jabe izan behar dutela, eta horrela, munduaz ari
idatzi behar dutela munduan sekula haizeak inondik joko ez balu bezala. Beti udazkeneko egun epel laino-geldi
batean bageunde bezala. Ondo idaztea hori izango da? Auskalo. Hemen era jakin batean idazten dugu; herren min
batekin gabiltza. Hemen idazten dugun irakurtzen den munduak herrena egiten du geurekin batean.
»Herrena, ezina: ganorexiaren aurreneko seinalea».
Iñaki Segurola
«Egin ditudan peskizengatik 2021ko udazkenean hasi zen Ganorexia idazten. Argi, arin eta gozo (AAG) bizi izan zen
bolada batean hain zuzen ere. Hainbat pasartetan zer nolako buru argia duen ikusten da, iraganeko motxilak
sorbaldatik arintzeko beharra ere bai, eta gure artekoan, gizakien arteko hartu-emanetan, gozotasuna bilatu nahia
ere nabari zaio.
»Gerora etorri zen gaitza, berak sakoneta beltza deitzen zion depresioa eta beronekin batera insomnioa,
beldurrak, bakardadea, damuak, dolu zaharrak eta maskarak, horiek denak ikusiko dituzue testuan».
Garbiñe Larrea
«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak.
Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak eta, batzuetan, ez hain atseginak. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota MZ; eta, besteren gainetik, haiek sortutako obrak.
Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak, osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera literario askotariko bat da, Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen dituena.
Gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanei buruzko gogoeta egiten du egileak liburu honetan, narrazioaren tresneria
eta teknika dialogikoak erabiliz, eta bizipen pertsonalak, gaurkotasun osoko gertakizunak eta ikerketa lanetatik eratorritako
ebidentziak tartekatuz.
Kontakizunaren protagonista ez da, beraz, «gizakia» era abstraktu batean, baizik eta egilea bera edo egilearen
tankerako norbait izan daitekeen pertsona gazte bat, gaur-gaurkoa izateagatik eguneroko arazoak bizi dituena, eta haiekiko
nola kokatzen duen bere burua azaltzen duena.
Liburuak agerian jarri nahi du badagoela, posiblea dela, larrialdi klimatikoa eta bioaniztasunaren galera bezalako
arazoei eta haiei dagozkien erabakiei buruz askatasun eta kreatibitate handiagoz pentsatzerik eta, azken batean, ekiterik.
Egilearen asmoa ere bada mezu positibo edo baikor bat helaraztea, asko baita, azken finean, norbanakoak gutariko
bakoitzak, alegia egin dezakeena gizataldeen, enpresen, gobernuen eta, funtsean, gizarte osoaren norabidea eta erabakiak
bideratzeko.
Literatur erregistroak erabiliz, eta jarduera berdeen jarraibide preskriptiboak alde batera utzita, irakurleak arazo eta
irtenbide konplexuei buruz pentsatzeko duen gaitasuna eta gogoa sustatzea du liburu honek helburu.
Liburuak hamar kapitulu ditu, sarrera eta amaiera barne. Zortzi kapitulu nagusietan, eguneroko gai banaren
inguruan antolatzen dira kontakizuna eta gogoetak. Horrela, solasaldian edo barne bakarrizketan, hainbat eta hainbat gai
datoz orrialdeetara, fineziaz jositako narrazio laburren sorta baten tankeran.
Ustekabeko herentzia batek Greg aukera ematen dio Heffleyren familiari bere etxea eraberritzeko. Baina laster jakingo dute obrak egitea ez dela ematen zuen bezain erraza. Paretak birrindu ondoren, arazoak hasten dira: egur ustelak, lizun toxikoak, zomorro nazkagarriak eta beste zerbait, are izugarriagoa
Barry Fairweather berrogei urte bete berritan hil da, eta Pagford herri txikia shock batean bezala geratu da. Itxuraz, herri patxadatsua da Pagford. Leku idiliko bat. Galtzada harriko merkatu plaza bat eta abadia zaharra. Baina patxadazko itxura horren atzean, gatazka larria ezkutatzen da. Aberatsak gatazkan daude pobreen aurka, nerabeak gurasoen aurka, emazteak senarren aurka, irakasleak ikasleen aurka? Pagford ez da lehen kolpean ematen duena. Gerra horiek denak ezkutuan egon dira orain arte, baina Barryk parrokia-batzarrean utzi duen hutsuneak inoiz Pagforden ikusi gabeko gerra piztu du. Nork irabaziko du grinaz, hipokresiaz eta ustekabeko berriez kargatutako gerra hori? Komedia ilun bat idatzi du Rowlingek, zer pentsa uzten zaituena hasieran eta harrituta gero. The Casual Vacancy da J. K. Rowling-ek helduentzat idatzi duen lehen eleberria.