Este libro es el resultado de la lectura recurrente, entusiástica y arbitraria de las obras de un escritor que, a cuarenta años de su muerte, se deja leer con una frescura rara y que encuentra, mucho mejor que ningún otro de su tiempo, lectores cómplices: los famosos barojianos. Libro parcial y subjetivo, que quiere responder al porqué de esa fascinación por el aventurero pasivo, el peatón de las ciudades, el paciente y minucioso erudito que, entre otras muchas cosas, fue Pío Baroja, por su obra, su personalidad y su mundo abigarrado, repleto de personajes y de lances que, a su modo, explican la vida que lo sostiene y que quedó atrapada en él como un bosque en la niebla.
«Atzo izanen da bihar izan dena. Gure gaurko istorioek ez dute zertan orain gertatu beharrik. Honako hau duela hirurehun urte baino lehenago hasi zen. Beste batzuk ere bai. Hain luzetik dator Alemanian jazotzen den edozein istorio». Horrela hasten da Batzarra Telgten hau, nolabait ere azpimarratu nahian orain-oraingo gatazkek iraganean dutela sarri beren zuztarrak. Eleberri honetan agertzen diren gertakariak Hogeita Hamar Urteko gerraren azken urteetan kokatzen dira. Izan ere, gerra hark ohiko ikara guztien muga gainditu zuen, iraupenagatik zalantzarik gabe, baina baita ankerkeriagatik eta egindako sarraski zenbatezinengatik ere. Giro horretan, bakearen esperantza halaz ere inoiz galdu gabe, batzen dira idazleak Telgten, testuan behin baino gehiagotan esaten denez, aleman hizkuntza baita oraino ere batzen dituen gauza bakarra. Eta ez da buruari lar eragin behar gure gaurko Euskal Herriarekiko antz eta parekotasunak ikusteko, hala nola aleman hizkuntzaren batasunaz aritzen direnean, edota bakeak zein gerrak sorrarazten dituen oztopoez eta lazeriez berba egiten duten guztietan. Eta haatik, Grass-ek ez du inoiz itxaropenaren iturria itxiko. Agian, bera eta bere belaunaldikideak gerra ezin izugarriago batetik irten berriak zirelako. Marcel Reich-Ranicki-ren iruzkinak ongi definitzen du Grass-en literaturgintza: «Grass-ek aleman idazle gogaideen istorioa kontatzen du, beti ere jarrerarik onenaz, ironia maitekorraz eta umore sendoaz, eta egunotako aleman literaturan antzekorik ez daukan halako arte batez».
Autoreak ikuspuntu ekonomiko batetik aldarrikatzen du ezen munduan izan diren eta diren hizkuntza guztientzako garabide sintaktikoak komunak direla, eta garabide horien zentroan ideien antolakuntza komunikatibo eraginkorra lortzeko gogoa dagoela, logika komunikatiboaren aldeko ibilaldian. Hizkuntza guztien aurreneko etapetan behar diskurtsibo handirik ez da egoten, eta horren isla izaten da hizkuntza estadio horretako adierazpideen sinpletasun ez-landua. Baina beharrak handitzen diren heinean baliabide sintaktiko ahaltsuagoak biziki eskertzen dira. Gaur eguneko Euskal Herrian behar diskurtsiboak handiak dira eta baliabide sintaktiko ahaltsuen behar horiek ezin dira saihestu. Zeren, hizkuntza batzuk garabide sintaktikoetan barrena luze ibiliak badira ere, beste batzuk abiapuntutik aski hurbil gelditu zaizkigu, eta euskararen kasuan gainera, ez da falta ibili den gutxia desibili nahi duenik. Jarrera erregresibo hori analisi desenfokatu baten ondorioa da, auziari perspektiba desegokian begiratzetik segitzen dena. Autorearen ustez beste edozein kontsiderazio normalizatzaileren aurretik euskararen sintaxia komunikatiboki garatu behar da, eta hauxe da euskalgintzak duen aurreneko arazoa.
Diskriminazioa egotea, edozein eratakoa, gizarte demokratikoa garen aldetik irrikatzen dugun giza eskubideen kulturaren aurka doa. Edozein gizarte garatutan, bertan bizi diren pertsona guztien berdintasunaren alde borrokatzea are beharrezkoagoa da zenbait fenomeno soziologiko dela medio, migrazioak besteak beste, aniztasuna areagotzen ari den garai honetan. Pertsona guztiei giza eskubideak bermatzea da gizarte demokratikoen azken xedea, baina jarrera, egitura eta elementu diskriminatzaileek xede hori galarazten dute. Diskriminazio mota guztiak ezabatzeak erronka berri eta etengabeak planteatzen ditu giza eskubideen kulturaren sustapenean.
Pierrek, 65 urteko gizon aberatsak, Chloé erraina eta bi ilobak etxera gonbidatu ditu. Pierren semeak Chloé abandonatu eta amorante batekin alde egin du; ama indarge sentitzen da umeen kargu egiteko eta edozein laguntza estimatuko du. Aitaginarrebak gizon harroputza dirudi, zakar samarra etxeko gonbidatuekin, baina denborak aurrera egin ahala, errainarekin duen harreman bereziari esker, gizonak konfiantza hartuko du eta sekretu handi bat kontatuko dio: bera ere maitemindu egin zen ezkonduta zegoen garaian, baina tentazioari eutsi, abenturari uko egin eta familiarekin segitu zuen, semeak ez bezala. Egoera beraren aurrean gizon bik hartutako bi bide guztiz ezberdin aurrez aurre azalduko dira.
La autora revisita en estos relatos el universo de lo fabuloso, una co nstante en su narrativa, habituada a participar de la consciencia de e star inmersos continuamente en lo maravilloso, en un mundo lleno de pr odigios y misterios en el que cabalgamos a lomos del asombro. En ese universo que escapa a las leyes de la razón y la lógica, ocupa un luga r destacado el juego, lo lúdico, íntimamente relacionado con el pensam iento simbólico, también habitual en la obra poética y narrativa de Ot xoa. La narradora goza, en el momento de la escritura, de un espacio l iterario abierto, lúdico, en el que utiliza magistralmente la ironía, el misterio, la sorpresa y el juego intelectual, literario y lingüísti co, como ingredientes esenciales en una narrativa clara y concisa. La s piezas narrativas, de muy diverso asunto y extensión, que se nos bri ndan en Un lugar en el parque apelan constantemente a la sensación de que, tras las apariencias, hay siempre otros mundos ocultos, invisible s, que tejen sutiles
Deus ez omen da amaitzen, nork bere barruan hala sentitzen duen arte. Honela hasten da giza harremanen dimentsioan mugitzen den narrazio hau. Himalayan istripua izan duen lagunari begira dagoela -Iruñeko ospitaletik mendizaleari laguntza emateko helburuaz-, bere buruarekin egingo du topo Anek, ipuineko protagonistak. Gogoeta horretan, amaitzetik hastera, sentimendutik erabakirako ibilbidea egingo du istorioak: deus ez da hasten, nork bere barruan hala erabaki arte.
Lertxundik, nobela honetan, ezin hilez bizirik dirauten pertsonaia herratuen patuak gurutzatzen ditu, paisaia, garai eta egoera ezberdinek ehunduriko kronika irudimenezko batean, eta estilizazioa da egileak, kondena oneste/ukatze jokoaz fabulatzerakoan, darabilen literatur tresna, irakurlea, nobelaren protagonista nagusiaren antzera, patuaz beste egiteko aske geratzen delarik. Tradizio ugaritatik hartutako kondenak eta pertsonaiak dira, bestalde, nobelan zehar gorpuzten direnak, eta, guztien muinean, narrazioaren euskarri nagusia ageri da: literaturak badu testuartekotasunaz beste egiteko azti-ahalmena, baldin eta narratzaileak betiereko galderak eraberritzeko eta birsortzeko grina badu. Eta horixe da, besteak beste, Lertxundik nobela honetan frogatzen duena.
Agota Kristof-ek badu zer kontatu eta badaki nola kontatu. Hogeita bost kontakizun labur bildu ditu Berdin dio orain arteko bere azken liburu honetan. Giro arrotz batean igarotzen dira gertakizunak; baina, aldi berean, modu hunkigarrian bitxiki bilduak ageri dira pertsonaiak eta egoerak. Euskal irakurleari ez zaio hain arrotz egingo konta-modua.
Gutako edonor aurkituko da noizbait ataka gogor honen aurrean: Gurasoen galtzea. Izan garen edo, halabeharrez, noizbait izango garen umezurtz guztioi eskainia da eleberri baten moduan irakurri daitekeen liburu lagungarri hau. Bere gurasoen etxea nola hustu zuen kontatzen digu liburu eder honetan Lydia Flem-ek. Lau bide baino ez die aurkitzen han aurkitutako gauza bakoitzari, altzari, soineko, paper
: gorde, eman, saldu edo bota. Baina erabaki bakoitza hartzerakoan, halako errudun sentimendua nagusitzen zaio, nahi ez duela ere. Oinordetza ez baita opari bat. Gaiari buruzko tratatu psikologiko bat egin zezakeen autoreak, psikoanalista baita lanbidez, baina horren ordez, testu xume hau eskaini digu, ederra bezain ongi idatzia, sentimenduz betea eta hunkigarria, irakurlearen gogoan luze iraungo duena. Hitzek askorik balio ez dutenerako idatzitako hitzak.