Salgai

XX. mendean ekonomiaren ikuspuntutik nagusi ziren ereduak errotik aldatzen ari dira Euskal Herrian, eta tradizioz jaso diren balio, ohitura eta portaera sozio-ekonomiko asko zalantzan daude. Aldaketa horien guztien artean, garrantzi berezia dute kontsumoaren arloan gertatzen ari direnek. XX. mendean zehar, auzoetako denda txiki eta familiarretan erostetik, kanpoko multinazionalek gobernatzen dituzten azalera handiko dendetan eta Interneten erostera pasatu gara, kreditu txartelekin ordaintzera, larunbat osoa merkataritza zentroetan pasatzera, inoiz aurretik pentsatuko ez genituen produktuak eta zerbitzuak kontsumitzera… Hots, homo ekoizle ginenak homo kontsumitzaile bihurtu gara, azkenik ikusten ez zaion bilakaeran. Eta, herritarrekin batera, gizartea ere errotik aldatzen ari da, mcdonalizatzen. Nora goaz bide galdu horretatik? Nora zoaz, Euskal Herria? Galdera horiek buruan dituela idatzi du Patxi Juaristik liburu hau. Emaitza ez da, ordea, adituentzako liburua. Edukiaren aldetik ez ezik, estiloaren aldetik ere saio polita da Juaristiren hau, hizkera ulerterraz bezain bizi eta aberatsean idatzia. Gu guztion historia baita, azken batean, hemen kontatzen duena.

Kearen truke

Noraino iristeko gai da maitale bat maite duen horren peskizan? Are, maite den hori pertsona bat ez baina gauza bat denean. Liburu zahar bat esaterako, inork inoiz ikusi ez duen liburu bat. Arraza aparteko bat osatzen dute liburu zaharren maitaleek. Inor gutxi arduratuko litzateke hirian agure baten heriotzagatik, bestela. Inor gutxi, agure horrek sekretu ilun bat gordeko ez balu. Sekretu hori argitzen saiatzen da Samuel Elizalde ikertzaile ohia. Elizalde tipo garratza da, ezkorra. Duela gutxi utzi dio erretzeari eta nostalgia zipitzik gabe begiratzen dio inguruari. Inguruak ere sarritan itzultzen dio begirada hotz hori. Ustelkeriaz zipriztindutako hiri honetan, besteak zauritzeko gaitasunak mugiarazten du jendea. Ke artean aienatu edota itzal bihurtzeraino.

Zehazki

Este diccionario está dirigido a un tipo de usuario muy concreto: el vascohablante que quiere traducir del castellano al euskera. Se utiliza aquí la expresión \’traducir\’ en su sentido más amplio, sin olvidar a los \’traductores intracraneales\’ de los que habla, con toda la razón, Juan Garzia. Está dirigido, en la práctica, a vascohablantes que dominan el castellano y que, debido a la falta de normalización de nuestro idioma o a otro motivos, encuentran dificultades para verter al euskera lo que expresan fluidamente en castellano. En consecuencia, habida cuenta de que la obra está concebida para vascohablantes, la lengua vehicular del diccionario, salvo esta introducción, será siempre el euskera. Pero por otra parte, dado el dominio del castellano de los vascohablantes actuales, hemos reducido al mínimo operativo las informaciones sobre dicho idioma.

Oteiza, la vida como experimento

El temperamento del genio, ese don-maldición que indivualiza tanto como enajena, constituyó sin duda el rasgo esencial de la personalidad humana y artística de Oteiza, quien conjugó en su vida y obra una energía sin límites, rasgo nuclear de ese temperamento, con una exigencia radical de rigor ético-estético tanto hacia sí mismo como hacia su entorno. La vía elegida por el artista para poner en práctica su ideario fue la de la experimentación permanente, principio rector tanto de su peripecia vital como de sus propósitos creativos.

La biógrafa se acerca a tan singular personaje con dos herramientas esenciales y coherentes con la personalidad del biografiado: rigor y contextualidad. En estas páginas, el ser humano habitado por el genio es tratado, también, con la empatía que, como todo gran seductor, provocaba en sus interlocutores.

Hodei artean kulunka

Haurrak bere jakin-mina galdera batetik bestera jauzi eginez asetu nahi du. Umeak, barne mundu bat eta kanpo mundu bat lotu nahi ditu, kontzeptuen eta esnahien arteko borrokaren eta ezagutzaren bidez. Eta hori da, hain zuzen, ahozko literaturaren iturrietatik gertuko hizkera darabilen ipuin honen protagonistaren ibilbidea.

Azukre xehea gatz larria

Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko urteen kronika sentimentala da Mikel Hernández Abaituak eskaintzen diguna liburu eder honetan. Literatura, musika, politika… Dudarik ez da idazlea bera ezagutzeko balio digula kronikak, bizi izandakotik ari baita, baina hori baino gehiago eta garrantzitsuago da: garai hartan Euskal Herria nolakoa zen eta gu nolakoak ginen ulertzeko lagungarri saihestezina da.

Batzuetan azukre xehez goxatua dator, ez da falta, ordea, gatz larririk, baina ez dira oroitzapen alferrikakoak, adin bateko irakurleari bere oroitzapenen atea zabalduko dio, eta inoiz itxi gabeko zauriak ere agertuko zaizkio. Zer beste egin behar du oroitzapen liburu batek?

Herria

Marie sorterrira itzuli da. Gaztetan alde egin zuen, batik bat Pablo neba erotuari leku egokia topatu nahi ziotelako gurasoek. Semearen erotasuna menderakaitza egitean, ordea, gurasoek Yuoangui Herrira itzuli eta familia guztiz zatikatu zuten. Ama eskulturagile ospetsua da; aita amaren lorategian kokatutako karabana batean bizi da, jokoak bizitza hondatu zionetik. Mariek, Diego senarrak eta Tiot seme txikiak bizimodu berria bilatuko dute independentzia lortu berri duen Yuoangui Herrian, Frantzia eta Espainiaren arteko mendebaleko mugan kokatutako Estatu jaioberrian.
Mariek, idazlea izanik, liburu batean bilduko ditu ele zaharrean mintzo ez den idazle aberriratuaren bizipenak, sabelean alaba bat sortzen zaion bitartean.

Haiek zergatik deitzen dute Euskal Herria eta guk Ithaka

Liburu honek, tituluko galderatik abiatuta, Euskal Herrian eta Katalan Herrialdeetan XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera garatutako kantagintza, herri eta masa kultura fenomenoa, sakon aztertzeko bidea ematen du. Eta horrela, fenomeno honen ezaugarri eta oinarri linguistiko, historiko, estetiko eta oroimenekoak azalduta, hauek bi herrietako nortasun nazionalen eraikuntzan izan duten eragina argitzen digu. Salvador Cardusek hitzaurrean dion moduan, “ nahiz kantagintzari buruzko hausnarketa izan, irakurleak, bi herrien argazki garbia aurkituko du”.

Ikusezin

Adam Walker 20 urteko gazte onbera Columbia unibertsitatean ari da literatura-ikasketak egiten. Ideologikoki hain gorabeheratsua eta iraultzailea izan zen 60ko hamarkadan Walkerrek oso argi du zer norabidetan egin nahi dituen bere urratsak: ez du Vietnameko gerrara joan nahi eta poeta izan nahi du. Patuak, ordea, Rudolf Born eta Margot bikote frantsesa lerratuko ditu bere bidean eta haren izana zein geroa beldurra, sexua eta lilura osagai nagusi dituen triangeluan harrapatuta geratuko da. Indarkeria gau baten ostean, hiruren arteko harremana eten egingo bada ere, bizitako esperientziaren mamu eta itzalek hil artean elkarri hari ikusezin batez lotuta atxikiko dituzte.
Genero, narratzaile, espazio eta denbora anitzen hibridazioz osatutako puzzle hau ahokatzeko hari ikusezinei tiraka aritu da Auster. Ameriketako asmamen handieneko idazleak beste behin ere erakutsi digu kontrako indarrak elkarri lotuta daudela eta sexu-goseak, maitasunak, gorrotoak, damuak, lotsak, berrerospenak, mendekuak, aitortzak, Paris eta New York, nahia eta izana, lilura eta egia, txuriaren eta beltzaren arteko zubi ikusezinek eskainitako habeen gainean badaitekeela eraiki ganorazko unibertsorik. Horra zer den Ikusezin, izan daitekeena eta ezinezkoaren arteko ilunetan ikusezin diharduten indarrak argitaratzen dituen eleberria.