Es cosa que maravilla observar el esplendor radiofónico de la tertulia. Los primeros sorprendidos fueron, sin duda, los propios mentores de La Trastienda -Javier González Ferrari y Fernando Onega-, que inauguraban este género en 1983 a modo de complemento del informativo Hora 25. Una conversación de tinte confidencial donde se ventilaban todo tipo de off the records y materiales de deshecho que no tenían cabida en un programa informativo, de naturaleza más ponderada. Años después el mismo Javier González Ferrari ponía en entredicho este fenómeno comunicativo. Lo adjetivo se había convertido en el escenario central -propiamente sustantivo- de los principales programas informativos. Paradójicamente, la información pasaba a ocupar un papel subalterno.
Izuak, borreroak bezala, baditu mila aurpegi. Batzuetan, aurpegi hori baino ez duten zeretan ageriko zaigu. Gerran, esate baterako, eta orduan ez dago zezenari adarretatik heldu beste erremediorik, Itxaro Bordak bere narrazioan egin duen bezala. Baina izuak badaki ekintza arruntetan ere bere muturra sartzen. Hitzaldi bat amesgaizto bihur litekeela darakuskigu Juan Garziak. Txikitako oroitzapenen filmean asko dago izutik. Aldi-aldeetako aldeak alde, irakurleak bere izu propioak ezagutuko ditu Sánchez Ostizenetan. Harkaitz Canok amaigabe utzi digu beldurren katalogoa, menturaz konturatu delako izu guztiak izu bera direla azken batean. Zinemako izua izu zinezkoaren kontrako txerto eta sendagarri moduan darabilgula ohartarazten digu Edorta Jimenezek. Anjel Lertxundik, berriz, etxeko izugarriak bazterturik izu bila Transilvaniara jotzeko joera sintomatzat hartu, eta auzoko behiaren gaitza diagnostikatu digu. Antton Olariagak, azkenik, irudizkatu egin ditu bere izu zinezkoak.
Benetan gertatua da: anarkista batek eta apaiz batek antolatu zuten CNTk atxilotutako artzapezpiku bat askatzeko ekintza. Gerra denborako beste hainbat gertaera bitxi -benetako nahiz alegiazko- kateatu ditu egileak, film baterako ari balitz bezala, irakurlea ezusteko bihurgunetan barrena ekartzeko: Bilbotik Donostiara, atzeguardiatik lubakietara, komediatik dramara
Gerezi denbora nobela bizi-bizia da, Inazio Mujikaren irakurleak aurrenik harritu eta berehala txunditu egingo dituena. Ezpainetan irria uzten du; eta eztarrian, errea.
Teoria poetikoak hala eskatzen duelako soilik bere begirada eguneroko gai eta objektuetara behartzen duen poetak, bi arrisku ditu: debaldekeria eta espantukeria. Debaldeko espantukeria izaten da, sarritan, egunerokotasunaren poesia aldarrikatzen dutenen proposamen poetikoa. Martin Etxeberriak, aldiz, ez du deus aldarrikatzen. Begirada eguneroko gauzetan pausatzen badu, ez da berak horretara behartu duelako, berez doakiolako baizik. Emaitza, alde guztietatik freskura darion poesia-jostakin gustagarria da.
Benetako hiri bihurtzeko urratsak XIX. mendearen hondarretan eta XX.aren hastapenetan egin zituen Donostiak. Geroztik nolabait euskaldun izateari eutsi dion hiriak, mende beteko ibilbidean mugarriak ezartzen jakin zuten gizon-emakumeen lanetan bilatu behar ditu erroak. Sortzez edo bizitzaz donostiar izandakoen galeria hau euskaldun izateko modu anitzen erakusle da, alde askotara ahanzturaren itzalera eroritako garai zabal baten lekuko.
El abismo político y personal que se abre día a día en Euskadi exige una terapia de choque original e imaginativa frente a los lugares comunes y clichés que agotan el sentido de la política como arte de lo posible. Este libro constituye un alegato frente al pensamiento único y propone explorar salidas democráticas al oscuro túnel del terrorismo y al agobiante desencuentro político. Se trata de reivindicar una visión diferente desde una nueva izquierda, ahora que el conservadurismo más autoritario recupera posiciones en el mundo. Los autores de Con mano izquierda mantienen que el socialismo vasco puede jugar otro papel, más audaz, para romper las cadenas del odio que retroalimentan el fanatismo y la perpetuación del drama. Porque la política, como la vida, como el amor, sólo merece la pena si se corren riesgos.
Gorrotoari adarrak zorrozteko agindu zitzaien hamabi idazleri. Javi Cillerok esan zigun, urruti bizi zela eta ez zuela gorrotorik inorenganako, hala ere ahaleginduko zela. Taberna batera joan, eta elkarrizketa baten grabazioa bidali digu. Unai Elorriagak bere lanari azken puntua jarri zion goiz hartan, eman zioten Espainiako Sari Nazionala, ez zuen denborarik izan izenbururik ere jartzeko. Aingeru Epaltzak argudiatu zuen, bere ponte-izenarekin ez zela bera egokiena gorrotoari adarrak zorrozteko. Bere ipuinarekin erakutsi du baduela harako bertze aingeru erori hartatik ere zerbait. Hasier Etxeberriak berehala ikusi zuen mandatuari nondik heldua, Borgesi zorroztuko zizkiola gorroto-adarrak. Emma Zunz gustura dago. Aritz Gorrotxategik tupustean erantzun zigun, gorroto, argitaratzaileak gorroto gintuela, baina hala ere izan du hori agerian ez uzteko adina jendetasun; horrelako ipuinak idazteko balio badio, guk ere gorroto dugu bera. Juan Kruz Igerabideren kasua, apartekoa da. Poeta baita bera. Gorrotoa ilargia balitz, beti ilbete egongo litzatekeela, eta ilbeteari ezin zaiola adarrik zorroztu. Bere aukera erre du, ordea, ongi errea. Arantxa Iturbek gorrotoa eta lana lotu ditu. Ez da bakarra izan. Iban Zalduak eta ek ere antzeko zerbait egin dute. Iturbe eskela baterako diru eske hasi zaigu Jainkoaren izenean; Zalduak usain txarra hartu zion kontuari hasieratik, eta Sagastizabalek komiki bat prestatu nahi izan digu, hitzez. Karlos Linazasorok eta Kirmen Uribek ez dituzte pertsonaiak aukeratu, pertsonak baizik, eta entziklopedietan agertzen ez den erudizioa. Patxi Zubizarretak deskapotagarri bat ekarri digu, txapa urdin elektrikoa kapota zuriduna, dotorea benetan.
Bost urtez, hamabostean behin, gutun itxurako zutabe bat Garan. Edo nahiago bada, zutabe itxurako gutun bat, irakurleok ezagutzen ez dugun Patri izeneko bati zuzendua. Emakumea ala gizonezkoa da Patri? Ihesi dabil edo kartzelan dago? Eta Hasier Etxeberriaren alter egoa balitz? Nornahi ere den Patri, guztiok hartu dugu bere antza, Etxeberriak gutunon oparia eskura jartzen hasi zitzaigunetik. Liburua osatzerakoan, ordea, entresaka egin du Etxeberriak, laburtu egin du hainbat testu, erritmo berri baten bila ibili da, liburu batek eskatzen duen barne-muinari erantzun nahi baitzion. Eta dietario bat atera zaio. Arriskua eta anbiguotasuna. Sedukzioa eta etsipena. Bizitza. Eta bihotza. Etxeberriak dietario honetan jarri duen bihotz kuraiatsu arriskatuak.
Gazte koadrila bat leizezulo bat arakatzera deliberatu da. Bertan, gertakari majikoak eta bizikizun benetakoak nahasten zaizkie, ilargi amandrearen begiradapean.
Bost narrazio bildu ditu Jokin Muñoz nafarrak bere lehen liburuan, luzera ezberdinekoak baina giroz eta estiloz batasun handia erakusten dutenak, narrazio bilduma soiletik harantzago iristeraino. Narrazio horien osagarri eta lotura estuan, hamabi poema ere ageri dira. Paisaia Euskal Herri lehorra da. Hegoaldea.