Gure buruaren definizio nagusitzat biktimismoa hartu eta gure zauriari miazka bizi ez diren hirikideak traidore jotzen ditugu. Ahaztu nahi luketen biktimei ez diegu ahazten uzten, ahazteko eskubidea oroitzekoa bezain errespetagarria eta osasungarria den arren. Ezin da herria amaigabeko doluan bizitzera behartu. Biktimaren oinazeak ezin du zuzenbidea erabaki. Baina horixe ari dira bultzatzen iraganeko minak pribilegio iturri gisa esplotatu eta oraingo emantzipazio bideak oztopatzen dituztenak.
Hainbeste biktima dauzkan herri batean, iraganak eta oinazeen memoriak erabaki behar baldin badute oraina eta etorkizuna, orduan sekula santan ezingo dugu elkarbizitza sano samarra abiarazi. Soseguak, askatasunak eta alaitasunak oroimena fintzea eta arintzea eskatzen baitu.
Esanguratsua da Jaques Le Goff-ek azpimarratu datua: Alemania naziak eta Italia faxistak iritsi zuten iragana oroiberritzeko grinaren gailurra. Nori komeni zaio ibiliegia dugun bide horri eustea? Ez al zaigu heldu oroimena arintzen eta fintzen ikasten hasteko ordua? Todorovek dioenez, memoria, sagaratuz gero, antzu bilakatzen baita.
NÚRIA BENDICHO GIRÓ (Bartzelona, 1995). Filosofian lizentziaduna da eta grekoko eta latineko irakaslea akademia batean. William Faulknerren irakurle amorratua eta mireslea, mundu erdian zehar bidaiatu du eta Danimarkan izeiak mozten lan egin du. 2020an bere lehen eleberria, Terres mortes, Llibres Anagrama sarirako aurkeztu zuen, eta irabazi ez bazuen ere, epaimahaiak argitaratzea gomendatu zuen. La Vanguardiak […]
JOAN NEGRESCOLAR 1978an jaio zen Bartzelonan. Massana eskolan ikasi zuen. Ilustratzaile profesionala da 2008tik. Betidanik kolaborazioak egin ditu eduki soziala duten eta irabazi asmorik ez duten kultur ekimenetarako. 2018tik, batez ere haur literaturan eta album ilustratuetan ari da lanean eta sari eta aitortza batzuk jaso ditu.
RODRIGO MATTIOLI 1982an jaio zen Brasilen, eta Bartzelonan bizi da. Orain arte, bere lanak 10 hizkuntzatan argitaratu dira. 15 urte baino gehiagoko esperientzia du diseinatzaile gisa, eta interfazeak, esperientziak eta ilustrazioak sortzen parte hartzen du, besteak beste, Google, Deloitte eta Nike enpresentzat. JOAN NEGRESCOLOR 1978, Barcelona. Ilustratzailea da, eta irudiak egiten ditu publizitate zein prentsarako, […]
Onomatopeiak erabiltzea haurrak hizkuntzara erakartzeko bidea da.
BEHIAK MARRU
muuu muuu
KATUAK MARRAKA
marramiau
BEHIKATUAK MARRUKARRAKA
muuurrumiau
MARÍA PASCUAL DE LA TORRE (Madril 1974), María Pascual de la Torre idazle eta ilustratzailea da. Arte Ederretako Fakultatean lizentziaduna (UCM Madril) karrera amaierako lehen sari Nazional kalifikazioarekin. Ikerketa Nahikotasunaren Aitorpena lortu zuen marrazketa eta grabatuko doktoregoarekin.
RONNY RUIZ MATEO Irakasle partikularra eta hizkuntza-irakaslea, 10 urtetik gorako esperientzia duena, bai sektore publikoan, bai pribatuan. Esperientzia handia jatorri desberdinetako haur eta gazteekin. Klaseak ikasle edo talde bakoitzaren beharretara egokitzeko gai dena.
Zein da kolorerik politena?
Galdera zaila da, batez ere erantzuna eman behar dutenak
beldurgarriak direnean: krokodiloa eta lehoia.
Nola aurkitu erantzun zuzena? Bada, ordea, erantzun bat, bete-betea.
LIONEL KOECHLIN 1948an jaio zen Parisen, Frantzian. Artea ikasi ondoren, aldizkari, egunkari, zinema-afixa eta publizitate-kanpainetarako ilustrazioak egiten hasi zen. 1973an argitaratu zuen lehen liburua, eta, ordutik, 40 titulu baino gehiago sortu ditu haur eta gazteentzat, hainbat hizkuntzatara itzulita.