Recopilación de 25 reproducciones a tamaño natural de manchas o cuadros de pequeño tamaño del pintor José Salís, contemporáneo y amigo de Joaquín Sorolla, quien lo retrató en un cuadro reproducido en el libro. Dolores Salís y Jaime Rodríguez Salís (hija y el nieto del artista) trazan, en sendos textos, su perfil humano, y el escritor Anjel Lertxundi glosa la poética del pintor. \0\0
Joxe Arregik bildu ditu liburu honetan ageri diren 40 euskal idazleok, eta bost galdera egin dizkie Jainkoari buruz; galdera berak guztiei, nahi bazuten banan-banan erantzun, edo orokorrean, nahiago bazuten:
1.- Jainkoa: zer idarokitzen dizu hitz honek?
2.- Zein jainkorengan ez duzu sinesten?
3.- Zein Jainkorengan sinesten duzu, sinesten baduzu? Zer izen emango zeni(zki)oke? Nola irudikatuko zenuke?
4.- Non eta nola ageri da, ageri bada?
5.- Zer eta nola egiten du mundu honetan, ezer egiten badu?
Idazleak hauek dira:
Piarres Aintziart / Uxue Alberdi / Pello Añorga / Pako Aristi / Jon Arretxe / JosAnton Artze / Joxe Azurmendi / Itxaro Borda / Harkaitz Cano / Junes Casenave / Sustrai Colina / Jean-Louis Davant / Unai Elorriaga / Pello Esnal / Patxi Ezkiaga / Joxerra Garzia / Juan Kruz Igerabide / Tere Irastortza / Joan Mari Irigoien / Arantxa Iturbe / Koldo Izagirre / Edorta Jimenez / Felipe Juaristi / Anjel Lertxundi / Xabier Lete / Xabier Mendiguren Elizegi / Laura Mintegi / Pello Otxoteko / Txomin Peillen / Patziku Perurena / Andoni Salamero / Jon Sarasua / Ana Urkiza / Arantxa Urretabizkaia / Josemari Velez de Mendizabal / Juan Luis Zabala / Pello Zabala / Patxi Zabaleta / Iban Zaldua / Patxi Zubizarreta
La gestión auténticamente democrática de la diversidad lingüística, religiosa, cultural o identitaria constituye la asignatura pendiente de la Política actual en las sociedades desarrolladas. Los avances liberales y sociales de épocas pasadas se han detenido ante la monopolización de los espacios estatales por parte de las mayorías dominantes. Los derechos humanos siguen siendo leídos y entendidos a través de las identidades mayoritarias o dominantes en cada ámbito político, con la consiguiente merma para la Justicia cultural e identitaria. La convivencia democrática y justa con y entre los grupos minoritarios de un mismo espacio poítico permanece como un desafío a la interpretación dominante de la idea de democracia. El objetivo último es garantizar en cualquier sociedad a todas las personas el pleno disfrute de sus derechos humanos a través de su propia identidad y no a pesar de ella. Al mismo tiempo, la consolidadción de los procesos migratorios y los movimientos de poblaciones sobre sociedades tradicionalmente plurales exige un replanteamiento profundo de nuestros conceptos más básicos de convivencia y es al mismo tiempo una oportunidad para adoptar la idea de democracia a una realidad creciente multicultural.
Aniztasun linguistiko, erlijioso, kultural edo identitarioaren benetako kudeaketa demokratikoa gaur eguneko gizarte garatuetako politikan gainditu gabeko irakasgaia espazioak gehiagoen edo nagusi diren identitateen ikuspegitik irakurtzen eta ulertzen dira oraindik ere, horrek kultura eta nortasun arloko justizian dakarren murrizketarekin. Espazio politiko bereko gutxiengo taldeekiko eta talde horien arteko elkarbizitza demokratikoa eta bidezkoa oraindik erronka bat da, demokrazia idearen interpretazio nagusiaren arabera ulertzen dena. Azken helburua edozein gizartetan pertsona guztien giza eskubidean osorik goza ditzaten bermatzea da bere nortasunaren bidez eta ez nortasun gorabeera. Era berean, migrazio prozesuak sendotzeak eta ohiz anitzak diren gizarteerako populaio mugimenduek elkarbizitzakokontzepturik oinarrizkoenen birplanteatze sakona eskatzen du eta, aldi berean, aukera bat da demokarzia ideia gero eta kultura aldetik ugariagoa den errealitatera egokitzeko.
Mailu Isila hiru zatitan banaturiko ibilbide bat da; lehen zatia, maldan behera doa, errealitate gordinera; bigarrena, maldan gora, goi-arnasaren bila; bi alde horietan, euskal poeten eta munduko poeten oihartzunez beterik daude poemak. Baina ibilbide hori, behera zein gora doalarik, ez da lineala; gora-nahiak eta behera-beharrak txirikordaturik daude, antzinako arkanoan bezalaxe (bi suge txirikordaturik; edo, gauza bera, estilizatuagoa: Taoren irudi biribila, hain modakoa). Txirikorda horren baitan jaiotzen da hirugarren zatia, egunerokotasun gordinari lotua eta, aldi berean, goi-kiriken egarri, etengabe kontzientzia mailukatuz, mailu isil, ironia eta errukia elkartzen diren euripean.
Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko.Galdetzen dut: hitzekin nire hitzekin, alegia jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?. Honela aipatzen du eleberri honetako narratzaileak bere kezka, Rosaren barruan sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta esan behar da maisutasun handiz lortzen duela eleberri honetako pertsonaia nagusiaren barne azpilduretan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera nobela beltzaren elementuak, intrigarenak
, gaur gaurko kontakizun bat eraiki du Lertxundik, hizkera bizkor batean, eta gardentasun hotz bizi batez
Gertakari latz batetik abiatuta autoreari ia batera hil zaizkio aita eta ama, haien etxe hutsaren barruan kutxa huts hits bat balitz bezala sentitzen du, eta modu naif batean egiten du bertako bisita, oroitzapenak aletuz, sentimenduei askapen baimena emanez, heriotzaren berri eta giza kondizioarena ematen du.
Linazasorok haur eta gazteei zuzendutako liburua dela esaten du, baina helduen sailean sartu dugu, ez dugulako haurrentzako poesia sailik, baina baita helduentzako literatura ere izan daitekeelako.
Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta ez da esku hutsik etorri. Ekarri digun emaitza fragmentarioa da: hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak
Testuen gatzean dago zaporea, eta testuen antolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea.
Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.
Eli (edo Lisa) naufrago bat da. Nola edo hala iraun ahal izan du bere nora ezean, bat-bateko eztanda batek seme bakarra, Igor, lapurtu dion arte. Latza zaio bakardadea, baina are latzagoa ez jakitea. Nor ote zen Igor? Zerk eraman zuen Salouko apartamentu hartara, hamaika puskatan xehe-xehe eginda gorpu geratzera?
Gertaera horretatik ihesi, bizitzak aurrera jarraitzen duelako, eta lan egin beharra dagoelako biziko bada, agure bat zaintzen hasi da. Agureak sekretu bat gordetzen du, ordea, eta sekretu horren peskizan semearen iragana berregin usteko du puskatik puskara, bera bezalako beste naufrago bat, Gigi, lagun duelarik.
Intentsitate handiko eleberri honetan garrantzi berezia dute pertsonaiek. Izan ere, naufrago galeria hunkigarria ere bada liburua; hogei urteko naufragoak, berrogei urtekoak, baita laurogeita hamarrekoren bat ere ageri da. Marinelak dira, marinelak lehorrean.
Chillida eta ni ez gara aspaldiko lagunak, ez dugu inoiz elkar ikusi ere; baina aspaldi da Donostian bere lan ikaragarri bat ezagutu nuela: Haize Orrazia. Gerora, beste asko ikusi ditut munduan zehar egindako bidaietan: Gasteizen, Gijónen, Sevillan, baita Frankfurten ere!
Orain arte museoetako barrunbeetan itxita ezagutu ditut artelanak; baina, badakizu zer? Chillidaren eskultura deigarri horiek guztiak naturan daude, kalean, mendi-gainetan, itsasoari begira
zergatik ote? Zergatik dira bere lan guztiak harrizkoak, altzairuzkoak edo hormigoizkoak? Zergatik erabiltzen ote du, batik bat, kolore beltza? Bai kontu bitxiak!
Galdera horiei guztiei erantzuna eman nahian prestatu dut album eder hau zuk eta nik biok elkarrekin Eduardo Chillida eskultorea eta bere lanak ezagutu ditzagun. Zatoz prestatu dizudan jolastegira eta Chillida handiaren lan deigarriekin jolastu, esperimentatu eta jar ezazu ikasi duzun guztia proban!
¿Ausartuko al zara abentura zirraragarri honetan nirekin batera abiatzen? Zabaldu liburu hau eta zatoz nirekin, itzel pasatuko dugu!