Cinco escritores vascos

Cuando llega el momento, es preciso hacer callar toda música y escuchar el silencio. Con toda atención. Especialmente si cuanto nos llega es estrépito, más que verdadera música. Es necesario que cese todo ruido al instante, si se desea comenzar de nuevo a oír con plena consciencia. Eso querría ser, al menos, este libro: silencio. Un alto en medio del estrépito, antes de seguir adelante. Una pausa. Nada más. Quedan recogidas aquí cinco entrevistas con otros tantos escritores vascos, solistas, todos ellos, de una orquesta más amplia. Sabemos que, sin ellos, no sonaría igual la música de la literatura en lengua vasca del final del siglo XX, ni tampoco la de estos inicios del XXI. Sabemos que, sin los libros de estos cinco escritores no habríamos llegado hasta aquí. Se trata de las opiniones de cinco escritores, presentadas en orden alfabético inverso: Sarrionandia, Saizarbitoria, Lertxundi, Izagirre y Atxaga. Tal cual.

Eguzkipekoak

Eguzkipekoak ez da autoreak irakurritako liburuen iruzkin bat. Irakurketa bilduma bat baino zerbait gehiago da. Gu denon bizitzaren parte diren besteen bizitzaz osatua dago. Autorearen lagunak dira. Liburuak irakurriz egin dituen lagunak. Lagun hauetako gehienak inoiz erre, inoiz gozarazi zituen eguzkia bezain errealak; beste batzuk, berriz, fikziozkoak dira; hainbatek noski, errealitatetik zerbait, eta fikziotik beste zerbait dute. Liburu honen xarma, sorkuntzaren gaineko sorkuntzan dago; inork asmatu eta liburu batean jarri zuen pertsonaia hori edo bere bizitza kontatzeko lana hartu duen pertsona hori oinarri hartu eta beste zerbait eraikitzean. Agertzen den jendea gu bezalakoa da, kaleko jendea, hainbat kaletako jende, eguzkipean dabilena edo ibili dena. Orain arte Pablo Sastreren lagunak; gaurtik aurrera, gureak ere bai.

Itsasoan euri

Itsasoan euria, egurra basoan, egunez ilargia eta gizonezkoen titiak aipatzen dira euskal esaera zaharretan alferrikako gauzen adibide eta eredutzat. Joan deneko hiru urteotan (2000-2003) Euskadi Irratiko Goizean Behin saioan ostiralero hitzalditxo bat egiten aritu naizelarik, sarritan eraso izan dit nire jarduna alferrikako omen diren lau gauza horietako edozein baino ere alferrikakoagoa zelako irudipen ez batere erosoak. Baina alferrikakoen dirudien zerak ere izan ohi du bere onuratxoa, eta esperantza horrek ematen dizu kemena, hala ere jardunean jarduteko, itsasoan euri izateko. Euria, izan ere, itsasoan ari duelarik, mesede gerta lekioke irla txiki batean naufrago dagoenari. Eta nago gure herri honetan irla bakarti gehiegi ez ote dagoen, eta alferrikako euria zinez estimatuko duen naufrago ez gutxiago. Ehun eta berrogeita hamarren bat hitzalditxo egin nituen guztira, eta horietarik heren bat jaso ditugu liburu honetara. Gehiegi, hala ere, bakoitzean iritzi bana agertuko dela uste izateko: ez dago axolako hainbeste gai, eta, balego ere, nik ez dut hainbeste iritzi. Bakoitza bere zoroak bizi du, eta nirea argi asko agertzen da, behin eta berriz, testu hauetan. Herri izan nahi eta ezin duen herriko herritar izan nahi eta ezin duen baten zoroa, alegia.

Manchas

Recopilación de 25 reproducciones a tamaño natural de manchas o cuadros de pequeño tamaño del pintor José Salís, contemporáneo y amigo de Joaquín Sorolla, quien lo retrató en un cuadro reproducido en el libro. Dolores Salís y Jaime Rodríguez Salís (hija y el nieto del artista) trazan, en sendos textos, su perfil humano, y el escritor Anjel Lertxundi glosa la poética del pintor. \0\0

Jainkoaz galdezka

Joxe Arregik bildu ditu liburu honetan ageri diren 40 euskal idazleok, eta bost galdera egin dizkie Jainkoari buruz; galdera berak guztiei, nahi bazuten banan-banan erantzun, edo orokorrean, nahiago bazuten:

1.- “Jainkoa”: zer idarokitzen dizu hitz honek?
2.- Zein “jainkorengan” ez duzu sinesten?
3.- Zein Jainkorengan sinesten duzu, sinesten baduzu? Zer izen emango zeni(zki)oke? Nola irudikatuko zenuke?
4.- Non eta nola ageri da, ageri bada?
5.- Zer eta nola egiten du mundu honetan, ezer egiten badu?

Idazleak hauek dira:

Piarres Aintziart / Uxue Alberdi / Pello Añorga / Pako Aristi / Jon Arretxe / JosAnton Artze / Joxe Azurmendi / Itxaro Borda / Harkaitz Cano / Junes Casenave / Sustrai Colina / Jean-Louis Davant / Unai Elorriaga / Pello Esnal / Patxi Ezkiaga / Joxerra Garzia / Juan Kruz Igerabide / Tere Irastortza / Joan Mari Irigoien / Arantxa Iturbe / Koldo Izagirre / Edorta Jimenez / Felipe Juaristi / Anjel Lertxundi / Xabier Lete / Xabier Mendiguren Elizegi / Laura Mintegi / Pello Otxoteko / Txomin Peillen / Patziku Perurena / Andoni Salamero / Jon Sarasua / Ana Urkiza / Arantxa Urretabizkaia / Josemari Velez de Mendizabal / Juan Luis Zabala / Pello Zabala / Patxi Zabaleta / Iban Zaldua / Patxi Zubizarreta

Derechos humanos y diversidad

La gestión auténticamente democrática de la diversidad lingüística, religiosa, cultural o identitaria constituye la asignatura pendiente de la Política actual en las sociedades desarrolladas. Los avances liberales y sociales de épocas pasadas se han detenido ante la monopolización de los espacios estatales por parte de las mayorías dominantes. Los derechos humanos siguen siendo leídos y entendidos a través de las identidades mayoritarias o dominantes en cada ámbito político, con la consiguiente merma para la Justicia cultural e identitaria. La convivencia democrática y justa con y entre los grupos minoritarios de un mismo espacio poítico permanece como un desafío a la interpretación dominante de la idea de democracia. El objetivo último es garantizar en cualquier sociedad a todas las personas el pleno disfrute de sus derechos humanos a través de su propia identidad y no a pesar de ella. Al mismo tiempo, la consolidadción de los procesos migratorios y los movimientos de poblaciones sobre sociedades tradicionalmente plurales exige un replanteamiento profundo de nuestros conceptos más básicos de convivencia y es al mismo tiempo una oportunidad para adoptar la idea de democracia a una realidad creciente multicultural.

Giza eskubideak eta aniztasuna

Aniztasun linguistiko, erlijioso, kultural edo identitarioaren benetako kudeaketa demokratikoa gaur eguneko gizarte garatuetako politikan gainditu gabeko irakasgaia espazioak gehiagoen edo nagusi diren identitateen ikuspegitik irakurtzen eta ulertzen dira oraindik ere, horrek kultura eta nortasun arloko justizian dakarren murrizketarekin. Espazio politiko bereko gutxiengo taldeekiko eta talde horien arteko elkarbizitza demokratikoa eta bidezkoa oraindik erronka bat da, demokrazia idearen interpretazio nagusiaren arabera ulertzen dena. Azken helburua edozein gizartetan pertsona guztien giza eskubidean osorik goza ditzaten bermatzea da bere nortasunaren bidez eta ez nortasun gorabeera. Era berean, migrazio prozesuak sendotzeak eta ohiz anitzak diren gizarteerako populaio mugimenduek elkarbizitzakokontzepturik oinarrizkoenen birplanteatze sakona eskatzen du eta, aldi berean, aukera bat da demokarzia ideia gero eta kultura aldetik ugariagoa den errealitatera egokitzeko.

Mailu isila

Mailu Isila hiru zatitan banaturiko ibilbide bat da; lehen zatia, maldan behera doa, errealitate gordinera; bigarrena, maldan gora, goi-arnasaren bila; bi alde horietan, euskal poeten eta munduko poeten oihartzunez beterik daude poemak. Baina ibilbide hori, behera zein gora doalarik, ez da lineala; gora-nahiak eta behera-beharrak txirikordaturik daude, antzinako arkanoan bezalaxe (bi suge txirikordaturik; edo, gauza bera, estilizatuagoa: Taoren irudi biribila, hain modakoa). Txirikorda horren baitan jaiotzen da hirugarren zatia, egunerokotasun gordinari lotua eta, aldi berean, goi-kiriken egarri, etengabe kontzientzia mailukatuz, mailu isil, ironia eta errukia elkartzen diren euripean.

Zoaz infernura, laztana

Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko.“Galdetzen dut: hitzekin —nire hitzekin, alegia— jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?”. Honela aipatzen du eleberri honetako narratzaileak bere kezka, Rosaren barruan sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta esan behar da maisutasun handiz lortzen duela eleberri honetako pertsonaia nagusiaren barne azpilduretan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera –nobela beltzaren elementuak, intrigarenak…–, gaur gaurko kontakizun bat eraiki du Lertxundik, hizkera bizkor batean, eta gardentasun hotz bizi batez

Etxe hutsean

Gertakari latz batetik abiatuta —autoreari ia batera hil zaizkio aita eta ama—, haien etxe hutsaren barruan kutxa huts hits bat balitz bezala sentitzen du, eta modu naif batean egiten du bertako bisita, oroitzapenak aletuz, sentimenduei askapen baimena emanez, heriotzaren berri eta giza kondizioarena ematen du.

Linazasorok haur eta gazteei zuzendutako liburua dela esaten du, baina helduen sailean sartu dugu, ez dugulako haurrentzako poesia sailik, baina baita helduentzako literatura ere izan daitekeelako.