Euskara orain

Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegitik. Hizkuntzalari estoniarraren ustez, hizkuntzaren efizientziaren garrantzia ez da aski nabarmendu. Eta ez da egia hizkuntza guztiek konpetentzia komunikatibo berdina lortu dutenik beren alderdi guztietan: sintaxian, morfologian, hiztegigintzan, fonologian eta abar. Alegia, hizkuntzek muga nabariak dituzte, nahiz eta muga horiek gainditzen ahal diren, zeren hiztunek, berez, hizkuntza erraz eta eraginkorra garatzeko joera naturala baitute. Bestalde, Tauliren iritziz ere, instituzioen interbentzioa komenigarria izaten ahal da corpusari dagokionez, baldin eta zenbait alderditan hizkuntzak mugak dituela kontsideratzen bada. Helburua ez litzateke zuzentasuna, baizik eta erraztasuna eta gaitasun komunikatiboa.
Liburu honetara lau idazle bilarazi ditugu: Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca eta beste bi hizkuntzalari, Haitao Liu eta Jesus Rubio. Guztiek ideia pertsonalak badituzte ere, antzeko proposamenak aldarrikatzen dituzte: adibidez, aditzak sinplifikatzeko eta sintaxi eraginkorragoa garatzeko premia, bi baldintza horiek derrigorrezkoak baitira hizkuntza konpetente bat lortu ahal izateko.

Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean

“Egin litekeen gauza da, poema batean edo kontakizun labur batean, eguneroko hizkera erabiliz gauza arruntei buruz idatzi, eta, aldi berean, gauza horiek (aulki bat, saretak, sardexka bat, harri bat, eraztun bat), ahalmen izugarriaz, ahalmen harrigarriaz hornitu. Egin litekeen gauza da, itxuraz kaltegabea den elkarrizketa batean lerro bat idatzi eta irakurlearen bizkarrezurrean hotzikarazko dardara bat eragin (…). Horixe da niri interesatzen zaidan literatura mota”. Raymon Carver, On Writing

Aitaren pitokeriak

Neskalagunak abandonatu eta lana galdu ostean, gurasoen etxera itzuli zen Justin Halpern hogeita zortzi urterekin, eta aita jubilatu berriarekin egin zuen topo bertan. Betiko aita autoritario, lehor, zakarrarekin… eta haren ateraldi desegokiekin. Baina, halako batean, aitaren ateraldiak jasanezinak bezain dibertigarriak zirela ohartu zen Justin, ingenioz eta nortasunez beteak eta, egunero, haietariko bat twitterren argitaratzen hasi zen. Hasieran, jarraitzaile gutxi batzuk baino ez zituen, gero ehun, mila, hamar mila, berrogeita hamar mila. Hala sortu zen aita-seme batzuen arteko maitasun harreman absurdu eta irrigarria biltzen duen liburu hau.

El tren fantasma

Atención, atención…!
¡El tren fantasma va a partir!
¿Quién se anima a dar una vuelta?
Marasma da la salida.

Urrutira bidalia

Li Bairen poesia, oso antzinakoa izan arren, gaur egun ere argitaratu egiten da eta munduko hizkuntza gehienetan sekulako arrakasta du. Hori da bere miraria. Darabiltzan gaiak grina unibertsalei lotuak daude: aldiaren iragaitea, adiskidetasuna, banatzearen samina, gerratearen doilorkeria, naturaren kontenplazioa, horditzearen onura… Eta, forma aldetik, estetika piktoriko bati atxikia dagoela esan behar da, kultura txinatarrean ohikoa den bezala. Itxuraz oso bestelako poesia badirudi ere, Li Bairen poemek ustekabea eragiten dute, zerbait dejá vu izateak sortzen duen asalduraren antzekoa, jakin bagenekizkien baina ahaztuta ere bageneuzkan zerak direla ohartzean.

El pájaro

Es una niña la que nos lo relata. Su madre ha muerto. Su padre está siempre lejos. La niña se ocupa de su hermano pequeño. Una madrastra pasa por su vida, y ese breve paso quedará marcado por la violencia del padre. Los niños se quedan definitivamente solos, bajo la mirada compasiva pero ciega de sus vecinos, como símbolo de una sociedad rota. La niña, poco a poco, va reproduciendo con su hermano menor la relación de violencia vivida con su padre.

Todo ello transcurre en el marco de la sociedad coreana, dotada de todos los adelantos modernos, pero pesadamente lastrada por la tradición. La historia se inicia de manera suave y serena, para hacerse gradualmente dura y amarga, de tal forma que ni tan siquiera los escasos rastros de piedad budista son capaces de sanar la profunda herida de las garras del destino.

El tren fantasma

Atenció, atenció…
El tren fantasma és a punt de sortir!
Qui vol fer una passejada?
El Trenkasma fa el senyal de sortida…

Pausoa noiz luzatu

Nobela honetan gailurreraino darama Andoni Egañak guztiz berezkoa duen diztantziarako eta zehar-esanerako maisutasuna. Frai Kandidoren bizitza kontatzen du bertan. Bi argazkik mugatzen dute bizitza hori: 1930ekoa da bata, Jacako matxinadaren ondoren Francok epaitzen du; 1960koa da bestea, Zarauzko Lanbide Eskolako sortzaile gisa, Francok Eskolari eman dion saria jasotzera doa. Bi argazki horien artean mugitzen da nobela. Bi argazki eta bizitza ulertzeko modu bat.

Pauso bat gehiago

Olympia, liburu sail berria, ALMUDENA CIDek,
lau final olinpiko jokatu dituen munduko gimnasta bakarrak, bere kirol ibilbide luzean oinarriturik egina.
Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak…
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Olympiak erronka berriei aurre egin beharko die aurtengo denboraldian: bere taldekoen kontra leihatu beharko du; bihotza erdibitua dauka Ortzirengatik eta David bere lagun minarengatik dituen sentimenduen artean; beldur da ez ote duten txapelketarako hautatuko… Baina Olympiak ikasiko du gauzak oker datozenean, garrantzitsuena orekari eustea dela. Eta, gainera, aholkuak, orrazkerak, makillajea…
Almudena Ciden trikimailu guztiak!