Garapen iraunkorra

Giza premiei eta ekosistemari, bi-biei egokitutako gestio modua da, funtsean, Garapen Iraunkorra. Horrelakorik inoiz gauzatuko bada, inguruneari ematen zaion garrantzi berbera eman behar zaio pobreziari, banandu ezineko tandema osatzen baitute bi kontzeptuok. Horrek, jakina, muga etikoak eta ekologikoak eskatzen ditu, eta, azken batean, munduan gaur egun nagusi den sistema sozio-ekonomikoaren aldaketa. Garapen Iraunkorra ez da hala ere utopia halako bat, gauzatu litekeen zerbait baizik. Horretarako, ordea, errotik aldatu beharko ditugu denok –eta, bereziki, maila bateko edo besteko agintea dutenek– geure pentsamolde eta jokabideak.

Encuentros con alma

En ocasiones –quizá quepa decir siempre–, el personaje, su peripecia publica, ocultan o escamotean a la persona. Y ello, en sí, no es más que una parte más del juego social de la comunicación, porque es peligroso exponerse a la mirada pública sin filtros ni maquillaje.

Javier Muguruza lo sabe. Él, como artista y creador, conoce a fondo las dificultades de mantener la propia vida interior protegida de los focos, de la mirada en ocasiones despiadada del público. Por eso ha buscado el lado más personal de sus interlocutores en largas charlas sin urgencias, plácidas y placenteras, en las que pudiera aflorar, precisamente, el alma.

Los nueve artistas entrevistados por Muguruza por encargo del Grupo Noticias desarrollan su actividad en diversos ámbitos, desde la música hasta el teatro, desde el cine a la literatura. Pero, además de su condición de artistas, les une una característica común: todos ellos son personas de larga trayectoria en el mundo artístico y descuellan por su peso profesional y humano, que los ha convertido en auténticos referentes, más allá incluso de la esfera artística.

Luz Casal, Bernardo Atxaga, Jaume Sisa, Helena Taberna, Xabier Leete, Pablo Guerrero, Martirio, José Ramón Soroiz y Kiko Veneno dejan constancia en estas páginas, claro está, de sus reflexiones ligadas a sus respectivas carreras, pero nos permiten contemplarlos, al mismo tiempo, con la complicidad con que se mira a un amigo.

Hitzak eta giltzak

Ezinbesteko zaizkigu hiztegiak eta gramatikak. Ez, ordea, nahiko. Hiztegian eta gramatikan barik, hiztunon ahoan dago komunikazioaren giltza, hiztun entzulearen belarria delarik sarraila. Horretaz gain -eta horren gainean-, Koldo Izagirrek duela hogei urte ohartarazten zigun bezala, «inguruan ditugun premiei eta posibilitateei egokiro erantzun eta atxikitzeko, euskararen gorputz hilean eta bizian barrena sakabanatuak ditugun ontzurreak bildu eta aztertu behar ditugu. Ez dugu aitzakiarik, hitzak ere hil egiten dira». Egiteko hori ez dago hizegigileen eta gramatikarien esku uzterik. Hiztun bakoitzak egin ezean, egiteke geratuko da. Berak bildutako ontzurreak aurkezten dizkigu Iñigo Aranbarrik liburu honetan. Liburua ez da, ordea, hitz bitxien bilduma hotz aseptikoa, hitzenganako maiteminez idatzitako liburua baizik: maitez eta minez idatzitakoa.

Ilezuri

Duela hamar urte baino gehiago gertatutako gertaera errealean oinarritutako istorioa da. Ipar
Poloko hartz bat agertu zen Argentina hegoaldeko kostaldean, eta aditu guztiek zehaztu
zutenez, gutxienez 2.000 kilometro igerian eginda. Arrazoi tragikoa zuen hartzaren balentriak:
berotze globalak ez die janaririk lortzen uzten Ipar Poloan bizi diren hartzei, eta bizirik jarraitzeko
habitata aldatu behar dute. Horra Poloko hartzak arriskuan dauden animalien zerrenda luzean
egotearen zergatia. Istorio zirraragarri honek, haurrei helarazten die zeintzuk diren klimaaldaketaren
zergatiak eta ondorioak, irtenbide posibleen inguruan hausnarketa egin dezaten.

Telmo Lazkano

TELMO LAZKANO MUGA es asesor y divulgador e investigador aplicado en el ámbito de la educación y la salud digital. Participa activamente en instituciones de referencia y proyectos de alcance nacional e internacional, como el Comité de Expertos del Ministerio de Infancia y Juventud para la creación de entornos digitales seguros, el proyecto H.A.R.M.O.N.Y. de […]