- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Saiakera
- Nº de la colección: 74
- Formato: 205 x 140 mm
- Páginas: 0
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 01/09/2023
- ISBN papel: 978-84-9868-830-6
Euskara orain
Eraginkortasuna helburu
Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegitik. Hizkuntzalari estoniarraren ustez, hizkuntzaren efizientziaren garrantzia ez da aski nabarmendu. Eta ez da egia hizkuntza guztiek konpetentzia komunikatibo berdina lortu dutenik beren alderdi guztietan: sintaxian, morfologian, hiztegigintzan, fonologian eta abar. Alegia, hizkuntzek muga nabariak dituzte, nahiz eta muga horiek gainditzen ahal diren, zeren hiztunek, berez, hizkuntza erraz eta eraginkorra garatzeko joera naturala baitute. Bestalde, Tauliren iritziz ere, instituzioen interbentzioa komenigarria izaten ahal da corpusari dagokionez, baldin eta zenbait alderditan hizkuntzak mugak dituela kontsideratzen bada. Helburua ez litzateke zuzentasuna, baizik eta erraztasuna eta gaitasun komunikatiboa.
Liburu honetara lau idazle bilarazi ditugu: Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca eta beste bi hizkuntzalari, Haitao Liu eta Jesus Rubio. Guztiek ideia pertsonalak badituzte ere, antzeko proposamenak aldarrikatzen dituzte: adibidez, aditzak sinplifikatzeko eta sintaxi eraginkorragoa garatzeko premia, bi baldintza horiek derrigorrezkoak baitira hizkuntza konpetente bat lortu ahal izateko.
Xabier Amuriza
XABIER AMURIZA ZARRAONAINDIA
(Etxano, Zornotza, 1941). Idazle
oparoa, joan den mendeko 80ko
hamarkadan bertsolaritzaren berritzailea
izan zen. 2012an Zazpi ebidentzia
birjaiotzarako liburua argitaratu
zuen, non hainbat funtsezko gairi
buruz iritzia eman zuen: erlatibozko
esaldiak, sintaxia, aditza erraztearen
beharra, lexikoa eta abar. Bere azken
nobelan, Uharte bat Venusen (2021),
euskara errazagoan hitz egiten zuen
zibilizazio bat aurkezten zaigu.