Edorta Jimenez

Edorta Jiménez Ormaetxea (Mundaka, Bizkaia, 1953ko azaroaren 8a) euskal idazlea da.

Gari Berasaluze

Gari Berasaluze Ostolaza (Getaria, Gipuzkoa, 1975eko urriaren 30a – ) euskal idazlea da. Hainbat urtez kazetaritzan eta liburugintzan egin du bidea. Besteak beste, Urola Kostako Hitza egunkariko zuzendaria eta Txalaparta argitaletxearen euskarazko liburuen argitaratzailea izan da.

Iñigo Aranbarri

Iñigo Aranbarri Alberdi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 20a – ) euskal idazlea da.

Jon Alonso

1958 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)

Charles De Coster

(Munich, 1827 – Ixelles, 1879) Alemanian jaio zen, aita flandriar eta ama waloniarragandik. Kulturaz eta hizkuntzaz frantsesa izan arren, flandriar herriarekiko mirespena izan zuen beti, Légendes flamandes liburuan bere giroan bakana zen errespetua erakutsiz eta eskatuz. Bat egiten zuen borroka sozial aurrerazale guztiekin, aldizkarietan barreiaturiko artikuluen bitartez. Miserian hil zen, eta oso gerora aitortu zion […]

Iñaki Aldekoa

Iñaki Aldekoa (Oñati, Gipuzkoa, 1961eko uztailaren 20a – ) EHUko irakaslea eta idazlea da.

Santi Leone

Santi Leoné Puncel (Iruñea, 1972) Bi saiakera eta ipuin liburu bat argitaratu ditu: Euskal Herri imajinario baten alde (Elkar, 2008), Euskal Herria 19. mendeko bidaia-liburuetan (Alberdania, 2009) eta Liztor mutanteak (Susa, 2022). Hainbat itzulpen ere egin ditu. Tarteka, prentsan kolaboratzen du.

Txema Ramirez de la Piscina

Txema Ramirez de la Piscina Martinez (Ibarra, 1958) gipuzkoar kazetaria da. EHUn ikasi zuen kazetaritza eta 1993an doktoretza erdietsi zuen. 2012an katedradun izendatu zuten. Hainbat hedabidetan jardun zuen hamar urtez (1979-1989) Dozena bat liburu baino gehiago idatzi ditu.

Petxo Idoyaga

Petxo Idoyaga (Gernika, 1948). Zientzia ekonomikoak ikasteari ekin zion 1966an, Sarrikon, baina 1969an alde egin behar izan zuen Iparraldera. Komunikazio zientzietan lizentziatu eta doktoratu zen gero EHUn, eta bertan dihardu orain, irakasle titular moduan, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean, Leioan. Hainbat eta hainbat hedabidetan kolaboratu izan du. Gizartean, sindikalgintzan, unibertsitatean…, dabilen lekuan belarrietaraino inplikatzen den […]