Agota Kristof
Agota Kristof (Csikvánd, Hungaria, 1935 Neuchâtel, Suitza, 2011) Varsoviako Ituneko soldaduek, sobietarrak buru, 1956ko Hungariako Iraultza zapaldu zutenean, idazleak, hogeitabat urte zituela, ihes egin zuen jaioterritik, senarrarekin eta lau hileko alabarekin, aurrena Austriara, eta ondoren Suitzara (Neuchâtel). Han frantsesez (berak hizkuntza etsai deitzen dio) idazten hasi zen, aurrenik poesia eta antzerkia, baina bere narrazioek (kutsu autobiografikokoak beti) ekarri zizkioten onespena eta ospea mundu osoan. Koaderno Handiaz gain, horietako beste batzuk ere argitaratu ditu ALBERDANIAk euskaraz: Atzo, Berdin dio, Analfabetoa idazle. Beste hainbat obra utzi ditu Kristofek narrazioaren alorrean: La Preuve,Le Troisième mensonge, Où es-tu Mathias?, La bôite aux lettres.