- Traducción: Eskarne Mujika Gallastegi
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 142
- Formato: 205 x 140 mm
- Páginas: 0
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 10/11/2020
- Fecha de publicación en digital: 10/11/2020
- ISBN papel: 978-84-9868-639-5
Analfabetoa idazle
Hamaika atal laburretan jasotzen ditu egileak bere bizitzaren une erabakigarrienak. Jaioterri izan zuen Hungariatik Austriara, eta handik Suitzara emigratu zuenean lau hilabeteko bere alabarekin, hungarieraz irakurtzen zuen, eta asko; baina gero, frantsesez alegia, erbestearen hizkuntzan idatziko du bere literatur obra osoa. Liburu honetan, ama hizkuntzaz eta hizkuntza etsaiez dihardu (alemana eta errusiera, baita frantsesa bera ere) besteak beste, idazkera minimalista batez ondutako kontakizun autobiografiko zorrotz, gupidagabe eta doi batean.
Oroimen eta bizipen propioez eta oroimen eta bizipen haiei buruzko azterketa zorrotzez literatur esperientzia hunkigarri bezain gozagarria eraikitzeko gauza izan diren idazle maisu-maistren multzoan dugu, betiko, Agota Kristof.
Agota Kristof
Agota Kristof (Csikvánd, Hungaria, 1935 Neuchâtel, Suitza, 2011) Varsoviako Ituneko soldaduek, sobietarrak buru, 1956ko Hungariako Iraultza zapaldu zutenean, idazleak, hogeitabat urte zituela, ihes egin zuen jaioterritik, senarrarekin eta lau hileko alabarekin, aurrena Austriara, eta ondoren Suitzara (Neuchâtel). Han frantsesez (berak hizkuntza etsai deitzen dio) idazten hasi zen, aurrenik poesia eta antzerkia, baina bere narrazioek (kutsu autobiografikokoak beti) ekarri zizkioten onespena eta ospea mundu osoan. Koaderno Handiaz gain, horietako beste batzuk ere argitaratu ditu ALBERDANIAk euskaraz: Atzo, Berdin dio, Analfabetoa idazle. Beste hainbat obra utzi ditu Kristofek narrazioaren alorrean: La Preuve,Le Troisième mensonge, Où es-tu Mathias?, La bôite aux lettres.
Otros libros en Alberdania