Andrei Platonov

Andrei Platonov (benetako izena Andrei Klimentov). 1899an jaio zen VoroneZH hirian, Moskutik 500 kilometrora. Trenbideetako langile baten seme-alabetan zaharrena izanik, hamabost urterekin hasi behar izan zuen lanean familia mantendu ahal izateko. Gerra zibilean korrespontsal-lanak egin zituen frontean. 1919an hasi zen bere lanak argitaratzen, 1920an Platonov ezizena hartuz. 1921ean ikasketak amaitu eta landa-eremuen ureztatzearekin nahiz elektrifikazioarekin loturiko proiektuetan aritu zen lanean. 1926tik 1930era idatzi zituen eleberririk garrantzitsuenak: Txevengur eta Lubakia. Nahiz eta ez ziren orduan argitaratu. Pixkanaka iraultzarekiko fedea galdu zuen. Stalinek bere lanak publikoki kritikatu ondoren, argitaratzeko baimena ukatu zioten. II. Mundu Gerran korrespontsal moduan lan egin ahal izan zuen, baina, 1946an, berriro itxi zioten literaturarako bidea, oraingoan betiko. Literaturatik bizitzeko aukerarik gabe, tuberkulosiak jota hil zen Moskun, 1951n.