- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Literatura unibertsala
- Nº de la colección: 143
- Formato: 200 x 130 mm
- Páginas: 200
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 24/06/2009
- ISBN papel: 978-84-9868-069-0
Lubakia
Bere bizitza pribatuaren hogeita hamargarren urteurrenean, Vostxovi kontua eskaini zioten existentziarako baliabideak eskuratzea ahalbidetzen zion tailer mekaniko txikian. Kaleratze-aginduan honako hau idatzi zuten: ekoizpenetik baztertzen zutela, batetik bere gorputzari makaltasunaren hazkunde bat eta, bestetik, lanaren dinamika globalaren testuinguruan pentsakortasun bat igarri zizkiotelako. Horrela hasten da Lubakia, XX. mende hasierako errusiar surrealismoaren maisulana. Antiutopia izeneko literaturaren azpigeneroan kokatu izan da. Lubakian gizakiek gizatasun gutxi erakusten dute. Animalien, haizearen, zuhaitzen izaera, berriz, oso gizatiarra da. Kolektibizazioa, bosturteko planak, ildo ideologikoak, doktrinamendua, iraultzarekiko erlijiozko fedea
Andrei Platonov
Andrei Platonov (benetako izena Andrei Klimentov). 1899an jaio zen VoroneZH hirian, Moskutik 500 kilometrora. Trenbideetako langile baten seme-alabetan zaharrena izanik, hamabost urterekin hasi behar izan zuen lanean familia mantendu ahal izateko. Gerra zibilean korrespontsal-lanak egin zituen frontean. 1919an hasi zen bere lanak argitaratzen, 1920an Platonov ezizena hartuz. 1921ean ikasketak amaitu eta landa-eremuen ureztatzearekin nahiz elektrifikazioarekin loturiko proiektuetan aritu zen lanean. 1926tik 1930era idatzi zituen eleberririk garrantzitsuenak: Txevengur eta Lubakia. Nahiz eta ez ziren orduan argitaratu. Pixkanaka iraultzarekiko fedea galdu zuen. Stalinek bere lanak publikoki kritikatu ondoren, argitaratzeko baimena ukatu zioten. II. Mundu Gerran korrespontsal moduan lan egin ahal izan zuen, baina, 1946an, berriro itxi zioten literaturarako bidea, oraingoan betiko. Literaturatik bizitzeko aukerarik gabe, tuberkulosiak jota hil zen Moskun, 1951n.
Otros libros en Alberdania
