- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Poesia
- Nº de la colección: 14
- Formato: 210 x 150 mm
- Páginas: 0
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 30/10/2006
- Fecha de publicación en digital: 30/10/2006
- ISBN papel: 978-84-96643-26-0
Ezjakintasunak
Jakinaren gainean, ezjakina na-hiago askojakina baino. Bizi bakarra gutxiegi baita buruz bizitzen ikasteko. Dakiguntxoak ez, ez dakigunak adierazten gaitu ondoen.
Nabigazioak, jakina, barne kostaldeetan barrena jarraitzen du. Lur umeleko paisaiak dira: gizakiok, berbak eta atxikimenduak endredatuz, ehundu ohi ditugun tratu-molde zaharberrituak.
Gero, labur-laburraren esparrua: ekialdera gura gabe, haiku baino areago kaiku modukoak. Eta epigrama tankerako zenbait ziri-marra, ondoren.
Azkenik baina ez atzenik, beste hainbat irrigai: zirrikituez, hauskortasunaz eta artefaktu berbazkoak egiteko grina lagagaitz honetaz.
Gerardo Markuleta
Gasteizen bizi da. Unibertsitate-ikasketak Donostia, Oviedo eta Gasteizen egin ondoren, Hispaniar eta Euskal filologietan lizentziatu zen. Gaur egun literatura itzultzen dihardu.
Sei poema liburu argitaratu ditu: Larrosak noizean behin (Erein, 1990), Sagarraren hausterrea (Erein, 1994), Hauta-lanerako poemategia (Erein, 2000), Batak ez du bestea kentzen (Alberdania, 2003), Ezjakintasunak (Alberdania, 2006) eta Denbora bere lekura (Erein, 2015). Markuletaren poemak kantu bihurtu dira zenbait abeslariren musikaz: Jabier Muguruza, Mikel Urdangarin, Antton Valverde
Rikardo Arregi eta Kirmen Uribe poetak gaztelaniaz eman ditu, eta atzerriko poetak euskaratu: Poeta katalan garaikideak (Elkar, 2014), Estellés euskaraz (Bostezo, 2013) edo Ángel González. Antologia (Susa, 2016).
Otros libros en Alberdania
