Javi Cillero

Javi Cillero Goiriastuena (Bilbo, 1961). Kazetaritza eta itzulpengintza ikasketak egin ondoren, Renoko Basque Studies Programen ibilia da euskal literatura jorratzen. 1994. urtean argitaratu zuen lehen narrazioa, Eddy Merckxen gurpila, Lizardi saria jasotakoa. Harrezkero, Norena da Virginia City? (1995) kronika liburua eta Uztailaren laua, Renon (1999) antzerkilana plazaratu ditu. Hainbat idazleren literatura lanak euskaratu ditu. Hala nola: Mark Twain, Roald Dahl, Charles Dickens, Robert Bloch, Ross MacDonald eta Ernest Hemingway.