Joseba Zulaika
JOSEBA ZULAIKA antropologian doktorea (Princeton, 1982) eta idazlea da. Renoko (Nevada, AEB) Euskal Ikasketen Zentroan lan egin zuen hiru hamarkadaz, baita hura zuzendu ere 2000. urtetik 2014ra bitartean. Bere obrak Euskal Herria izan du ardatz, gizarte tradizionalaren ikerketatik indarkeria politikoaren auziraino, honako tituluekin, besteak beste: Violencia vasca: metáfora y sacramento (1990) eta Ehiztariaren erotika (1990). Modernismoaren inbasioa aztertu zuen Del cromañon al carnaval (1996) eta Crónica de una seducción (1997) liburuetan. Bertsolaritza ere sakon landu du Bertsolariaren jokoa eta jolasa (1985) eta Bertsolaritzaz bi saio (2003) lanetan. Eta 2006an ETAren bilakaerari buruzko ikerketa argitaratu zuen: ETAren hautsa. Kontraterrorismoarekin lotutako gaiei buruz ere idatzi du Terror and Taboo (1996) edo Contraterrorismo: profecía y trampa (2009) liburuetan. 2023an Muerte desde Las Vegas. La guerra de drones y la fantasía norteamaricana argitaratu zuen. duten.