• Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Saiakera
  • Nº de la colección: 29
  • Formato: 210 x 150 mm
  • Páginas: 152
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 07/06/2006
  • ISBN papel: 978-84-96310-99-5

ETAren hautsa

Joseba Zulaika

“Euskadi ta Askatasuna. Askatasunak behartu zuen ETAren hasiera, askatasunak behartu du bere amaiera. Ez dago jada ‘Beste’ nagusirik. ETAren su-etenak horixe dio: gure esku dago guztia. Badugu parlamentua, baditugu alderdi politikoak eta elkarteak, eta badakigu kontatzen esku altxatuak zeren alde dauden. Zein da ba gure arazoa? Besarkada historikorako ordua da. Galdutakoen memoria erredimitzeko modu bakarra: euskal berpizkunde berri bat”.

“Errazena litzateke ETA ‘terrorismoa’ besterik ez dela izan esatea, gurekin zerikusirik ez duela, eta kito. Baina hasieratik eta gaur arte ETA gurea izan da, euskal gizarte osoarena. Su-etenaren ondoren ETAk behin-betiko agur esatea gizartearen erantzukizuna ere bada neurri batean. Zer egiten dugu orain ETAren hondakinekin?”.

Su-etenaren inguruko hausnarketa ausart honek politikaren premia aldarrikatu nahi baitu, politika aurreko esparrura garamatza eta errealitateak izaera ertz askotarikoa duela azpimarratzen digu. Hargatik, errealitatera behar bezala hurbiltzeko, talaia askotatik begiratu beharko diogu, batzuek munstro gisa eta besteek utopia baten itxura emandakoari benetako aurpegia ikusteko.

Papel

14,00 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Joseba Zulaika

JOSEBA ZULAIKA antropologian doktorea (Princeton, 1982) eta idazlea da. Renoko (Nevada, AEB) Euskal Ikasketen Zentroan lan egin zuen hiru hamarkadaz, baita hura zuzendu ere 2000. urtetik 2014ra bitartean. Bere obrak Euskal Herria izan du ardatz, gizarte tradizionalaren ikerketatik indarkeria politikoaren auziraino, honako tituluekin, besteak beste: Violencia vasca: metáfora y sacramento (1990) eta Ehiztariaren erotika (1990). Modernismoaren inbasioa aztertu zuen Del cromañon al carnaval (1996) eta Crónica de una seducción (1997) liburuetan. Bertsolaritza ere sakon landu du Bertsolariaren jokoa eta jolasa (1985) eta Bertsolaritzaz bi saio (2003) lanetan. Eta 2006an ETAren bilakaerari buruzko ikerketa argitaratu zuen: ETAren hautsa. Kontraterrorismoarekin lotutako gaiei buruz ere idatzi du Terror and Taboo (1996) edo Contraterrorismo: profecía y trampa (2009) liburuetan. 2023an Muerte desde Las Vegas. La guerra de drones y la fantasía norteamaricana argitaratu zuen. duten.

Otros libros en Alberdania