Joxerra Gartzia
JOXERRA GARZIA GARMENDIA (Legazpi, 1955 ). Filosofia eta Kazetaritza ikasketak egin zituen. Irakaskuntzan hainbat urtez jardun ondoren, irrati eta telebistan hasi zen lanean. Famatuenen artean, Sorginen ataria Euskadi Irratian eta Hitzetik hortzera Euskal Telebistan zuzendu zituen. EHUn dihardu 1994az geroztik, Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publiizitatea irakasgai.
Argitaratu dituen liburuen arteko batzuk: Dena dela (1988) eta Zotal egunak (1991) poesia-lanak; Malen laberinto madarikatuan (1987) eta Gau bat gauekoen artean (1988) haur eta gazte literaturan; Brechten Keuner jaunaren kondairak liburuaren euskarazko bertsioa (1999); Egonean doazen geziak (2000) metaforismo-liburua, eta ltsasoan euri (2003) eta Kurrin-kurrun vitae (2004) saiakerak.