• Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Narrazioa
  • Nº de la colección: 33
  • Formato: 190 x 120 mm
  • Páginas: 104
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 29/11/2001
  • ISBN papel: 978-84-95589-32-3

Bakarrizketan

Joxerra Gartzia

Hamalau bakarrizketa biltzen da liburu honetan. Hamalau idazlek idatziak. Argitaletxetik egin zaie idazleei eskaria: idatz ezazu bakarrizketa bat, lehen pertsonan beraz, giza harremanak gaia hartuta, nahi duzun ikuspegitik begiratuta, beti ere umore klabean, aurren kolpean, jakina, irakurria izan dadin, baina beti ere buruan duzula egunen batean antzezle batek publiko aurrean agertoki gainetik esan dezakeela. Hamalau idazlek erantzun diote gure eskariari Batek etxe bateko bizilagunen gorabeherak; beste batek, aitaginarreba eta suhiaren artekoak; hurrena, editore eta idazlearen artekoak; bada norbere izenari buruzkorik; aita-alaben arteko zerak kontatzen duenik; nagusi-morroien artekoak, senar-emazte, neska-mutil, eta ez dira falta sakelako telefonoekikoak ere. Ez dira, beharbada, barre-algaraz irakurtzeko testuak, baina bai irribarrea eragiten dutenak. Batzuk ahozkoagoak dira, beste batzuk irakurrita hobeto ematen dutenak, baina denek ere xede dute kafea hartu bitarteko irakurketa atsegina izatea.

Papel

12,00 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Joxerra Gartzia

JOXERRA GARZIA GARMENDIA (Legazpi, 1955 ). Filosofia eta Kazetaritza ikasketak egin zituen. Irakaskuntzan hainbat urtez jardun ondoren, irrati eta telebistan hasi zen lanean. Famatuenen artean, Sorginen ataria Euskadi Irratian eta Hitzetik hortzera Euskal Telebistan zuzendu zituen. EHUn dihardu 1994az geroztik, Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publiizitatea irakasgai.
Argitaratu dituen liburuen arteko batzuk: Dena dela (1988) eta Zotal egunak (1991) poesia-lanak; Malen laberinto madarikatuan (1987) eta Gau bat gauekoen artean (1988) haur eta gazte literaturan; Brechten Keuner jaunaren kondairak liburuaren euskarazko bertsioa (1999); Egonean doazen geziak (2000) metaforismo-liburua, eta ltsasoan euri (2003) eta Kurrin-kurrun vitae (2004) saiakerak.

Otros libros en Alberdania