Paul Auster
1947an jaio zen New Jersey-n (AEB). Columbiako unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gaztetan marinel ibili zen petroliontzi batean, Frantzian itzultzaile eta beste hainbat lan egin zituen. 1974. urteaz gero, New Yorken bizi da. New Yorkeko Hirukoari esker egin zen ezaguna. Hiru eleberri labur biltzen ditu hiruko horrek: Kristalezko hiria, Mamuak eta Gela itxia. Sona handiko filmetarako gidoiak egin ditu gainera: Smoke & Blue in the face eta Lulu on the Bridge. Paul Auster-enak dira, halaber, honako eleberri hauek: Ilargiaren jauregia, Leviathan, Koaderno gorria, Ilusioen liburua, Orakuluaren gaua, Brooklyngo erokeriak eta Bidaiak scriptoriumean zehar.