Xabier Amuriza

XABIER AMURIZA ZARRAONAINDIA
(Etxano, Zornotza, 1941). Idazle
oparoa, joan den mendeko 80ko
hamarkadan bertsolaritzaren berritzailea
izan zen. 2012an Zazpi ebidentzia
birjaiotzarako liburua argitaratu
zuen, non hainbat funtsezko gairi
buruz iritzia eman zuen: erlatibozko
esaldiak, sintaxia, aditza erraztearen
beharra, lexikoa eta abar. Bere azken
nobelan, Uharte bat Venusen (2021),
euskara errazagoan hitz egiten zuen
zibilizazio bat aurkezten zaigu.