Agustin Arrieta Urtizberea

Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962). Filosofia eta informatika ikasketak egin zituen. Filosofiako irakaslea da EHUn.
Filosofiari buruzko hainbat lan idatzi ditu. Besteak beste, honako liburu hauek: Bidez bide hausnarrean (UEU & EHU, 2023), Gaueko eztabaidak (Erein, 2022), Gogoeta-bide irekiak (EHU, 2019), Zientziaren argi-itzalak (UEU, 2017), Filosofiarako sarrera bat (EHU, 2016), Arimak eta balioak (Jakin Irakurgaiak, 2013), Sinesmenak eta usteak (Alberdania, 2010).
Beste itzulpenen artean, Bertrand Russellen Filosofiaren arazoak (Klasikoak) eta David Humeren Gustuaren araua (Jakin) euskarara ekarri ditu.
Halaber, bi fikzio-liburu argitaratu ditu: Istripuak (Alberdania, 2008) eta Irlak eta beste kontakizun batzuk (Erein, 2015)