Eskaera bat egiteak berekin dakar honako salmenta baldintza hauek onartzea. Salmenta baldintza hauek bezeroak esaten duen edozein konturen gainetik egongo dira beti.
SALNEURRIAK – Liburu bakoitzaren deskripzioan agertzen den salneurrian BEZ barne hartuta dago. Alberdaniak salneurri horren gaineko %40ko beherapena egingo dio liburu-saltzaileari. Eragiketa horrek ematen duen salneurri berriari posta kostuak erantsi behar zaizkio.
GARRAIOA – Bezeroak besterik esaten ez badu, posta pakete bidez bidaliko dira liburuak. Bezeroak beste bidaltze moduren bat esango balu, kontuan hartu beharko du kostua haren gain joango dela oso-osorik.
ORDAINTZEKO MODUA ETA BALDINTZAK – Jasotzean ordainduko dira eskaerak.
JASOTZEKO EPEA, ITZULTZEAK ETA ERREKLAMAZIOAK – Eskatzen den liburua (bat edo gehiago) Alberdaniaren biltegietan baldin badago, aste beteko epean igorriko da, Alberdaniak eskaera onartzen duenetik hasita. Stock apurtzea gertatuz gero, edo behin-behineko zailtasunak egonez gero, Alberdaniak bidalitako ohar bat jasoko du bezeroak, eskaera onartu aurretikoa. Bertan Alberdaniak aurreikuspen bat egin beharko dio bezeroari noiz jaso dezakeen eta hark berriz aztertzeko aukera utzi beharko dio.
Liburuak ezingo dira itzuli, akatsik izan ezean. Edozein kasutan, itzultzea Alberdaniak onartu beharko du. Behin onartuz gero, Alberdaniak berriz bidali beharko dio bezeroari egoera onean dagoen beste ale bat, baina inoiz ez ordaindu den dirua.
Jasotako liburuen gaineko erreklamazio edo itzultze eskari oro jaso zenetik gehienez 10 eguneko epean egin beharko da.
ESKUMENA DUEN JURISDIKZIOA – Hemen ageri diren salmenta baldintza hauen gaineko interpretazioan edo betetzean sor litekeen edozein desadostasun konpontzeko, bi aldeek onartzen dute gure sozietatearen helbide honetako epaitegiaren mendean jartzea, bestelako forurik balute ere hari uko eginda.