- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Saiakera
- Zenbakia bilduman: 43
- Formatua: 210 x 150 mm
- Orrialdeak: 0
- Azala: Poltsiko azal bigunekoa
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 15/11/2009
- Ebookeko argitalpen-data: 15/11/2009
- Paperezko ISBN: 978-84-9868-087-4
Mendiko behatokia
Naturak bere hizkuntza propioa du, bere poetika. Pello Zabalaren asmoa da izadiaren gramatikan sartzea, behatzearen poderioz, harekin bat egitearen amorez, ulertzen saiatzea. Oharpen horiek egunen gurpilean idatziz osatua da liburua.
Liburuak egunerokoaren forma hartu du. Izadian gertatzen ari dena apuntatuz doa eta horrek barruan sortzen diona hausnartuz idatzi ditu eguneroko piezak.
Pello Zabala Bengoetxea
PELLO ZABALA (Amezketa, 1943). Gazte-gaztetatik, Arantzazun bizi da, eliz-ikasketak egin eta fraile frantziskotar egina. Meteorologia eta fraile-bizitzaz batera, beste bokazio bat izan du bizi osoan erro-errotik sustraitua: musika. Arantzazuko organista da eta makina bat eliz-kanta euskarazko armonizatu du. Irratian ere aritu da, luzaroan, bai musikari buruzko saioen gidari, bai eguraldiari buruzkoetan ere. Gaur egun ere irratigintzan ari da, eguraldiari buruzko albisteak nekazarientzat jorratzen.
Beste liburuak Alberdanian
