• Itzultzailea: Antton Olano
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Gizajo baten egunkaria
  • Zenbakia bilduman: 11
  • Formatua: 205 x 140 mm
  • Orrialdeak: 218
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 28/02/2019
  • Ebookeko argitalpen-data: 28/02/2019
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-415-5

Dena ala ezer ez

Gizajo baten egunkaria 11

Jeff Kinney

Greg Heffley gero eta itoago sentitzen da. Amak esaten dio horrela jarraituz gero bideo-jokoek burmuina lehortuko diotela, eta hobe lukeela kontsola alde batera utzi eta bere “alde sortzailea” esploratu. Hori berez nahiko txarra ez balitz bezala, Halloween eguna gainean da, eta ustekabeek alde guztietatik erasotzen diote Greg gizajoari.

Zizare itxurako gomazko gozokiz beteriko poltsa bat aurkitzen duenean, baina, ideia bat bururatzen zaio. Zizare horiekin beldurrezko pelikula bat egiten badu, ama gainetik kentzeaz gainera, bera aberats eta ospetsu bihurtuko da! “Dena ala ezer ez” da orain kontua: edo ondo ateratzen zaio jokaldia edo bereak egin du!

Paperezkoa

16,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Jeff Kinney

Jeff Kinney New York Timeseko 1. bestseller-egilea da, eta sei aldiz eskuratu du Nickelodeon Kids’ Choice Award sariketako libururik gogokoenaren saria. Munduan eragin gehien duten 100 pertsonetako bat da Jeff, Time aldizkariaren sailkapenaren arabera. Washington, D.C.n eman zuen haurtzaroa, eta Ingalaterra Berrira aldatu zen, bere emaztearekin batera, bertan “An Unlikely Story” izeneko liburu denda zabaldu zuten.

Beste liburuak Alberdanian