Markos Zapiain Agirre
Markos Zapiain (Irun, 1963)
Filologian lizentziatua eta Filosofian doktorea. Batxilergoko irakaslea izan da urtetan, eta komunikabide askotako kolaboratzaile. Saiakera ugari idatzi du, literatura, filosofia eta gizarte gaiak uztartuz, hala nola, Errua eta maitasuna (2002), Talatik tiroka (2009), Saizarbitoria eta iragana (2015), edota Txillardegi hizkuntzalari (2024). Joxan Elosegirekin batera Enbolike saiakera bilduma sortu zuen.
