Urtzi Urkizu
Urtzi Urkizu Adrian (Lezo, 1975)
Kazetaria, Euskaldunon Egunkaria-n erredaktore izan zen, eta Berria-n lan egiten du 2003an sortu zenetik, komunikazioari, kazetaritzari eta ikus-entzunezkoei buruzko gaietan espezializatuta. Bi dokumental zuzendu, hainbat liburu kolektibotan parte hartu, eta bakarka bi literatura lan argitaratu ditu. 2024an, Txoria hodei artean liburua argitaratu zuen, Euskal Telebistaren iraganari eta etorkizunari buruzkoa. 2025ean, Europako Midas kazetaritza saria eman zioten, hizkuntza gutxituetako komunikabideen inguruan idatzitako artikulu eta elkarrizketengatik.
