- Itzultzailea: Nahia Zubeldia
- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Narrazioa
- Zenbakia bilduman: 172
- Orrialdeak: 226
- Paperezko argitalpen-data: 06/05/2026
- Ebookeko argitalpen-data: 06/05/2026
- Paperezko ISBN: 978-84-9868-972-3
- Ebookeko ISBN: 978-84-9868-973-0
Kantu leuna
Thriller psikologiko indartsua: pertsonaien barruko mundua modu zorrotzean aztertzen du.
“Louise? Zer xantza duzuen hura aurkiturik. Bigarren ama izan zen ene mutikoentzat. Bihotza erdiratu zitzaigun despeditu behar izan genuelarik. Pentsa, garaian, hirugarren haurra egitea ere bururatu zitzaidan, Louise gurekin atxiki ahal izateko”. Paul uzkur izanik ere, Myriamek erabaki du abokatu-bulegoan lanean berriz hastea. Senar-emazteak haurtzain bila hasi dira, eta, casting zorrotza egin ondotik, Louise hautatu dute. Mila eta Adamekin duen aisetasunak loriatzen ditu, eta etxean egiten duen lana gero eta ezinbestekoagoa zaie. Emeki-emeki, elkarrekiko menpekotasunaren zepoan sartuko dira.
Ebooka
11,99 €
Leila Slimani
Leïla Slimani (Rabat, 1981). Idazle eta kazetari frantses-marokoarra da, gaur egungo literaturako ahots indartsuenetako bat. Kazetaritzan trebatu ondoren, eleberrigintzan nabarmendu zen, gizarte-tentsioak, genero-rolak eta intimitatearen itzalak zehaztasun psikologiko handiz aztertuz. Chanson douce lanarekin 2016ko Goncourt saria irabazi zuen. Bere lanek arrakasta handia izan dute nazioartean, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dira, egungo gizartearen kontraesanak begirada zorrotz eta ausart batez erakutsiz. Lehen aldia da euskarara itzulia dela.
Beste liburuak Alberdanian
