• Itzultzailea: Anton Garikano
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Literatura unibertsala
  • Zenbakia bilduman: 107
  • Formatua: 200 x 130 mm
  • Orrialdeak: 216
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 29/10/2003
  • Paperezko ISBN: 978-84-95589-78-1

Bederatzietatik bederatzietara

Leo Perutz

Eleberri honetako protagonista -Stanislaus Demba ikaslea-, goiz batean behartua dago ilunabarra baino lehenago diru kopuru bat biltzera, berari muzin egin dion neskalaguna berreskuratzeko eta biek elkarrekin Veneziara egingo luketen bidaia batekin tentatzeko. Hala, delitu txiki bat egingo du, eta hortik aurrera eleberri poliziakoaren antz handia hartzen du Perutzen obrak: etengabe ihesi eta ezkutuan ibili beharko du Demba ikasleak. Eleberriaren atal bakoitzean, protagonistaren bizitzako pasarte bat agertzen zaigu. Leo Perutz austriarraren nobelak agertu zirenean, Kafka berritzat hartu zuten batzuek. Maiz erakusten dizkigu figura groteskoak, egoera absurdoen mendean dabiltzanak eta indar irrazionalek erasan dietenak.

Paperezkoa

12,10 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Leo Perutz

Leopold Perutz (Praga, Austria-Hungariako Inperioa, 1882ko azaroaren 2a – Bad Ischl, Austria, 1957ko abuztuaren 25a) austro-txekiar eleberrigile eta matematikaria izan zen, jatorri judukoa, alemanez idatzi zuena.

Beste liburuak Alberdanian