Irène Némirovsky

Irène Némirovsky (Kiev, 1903 – Auschwitz,1942). Familia judu aberatsean jaio zen. Uda guztietan, Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz. II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta […]

Joxe Antonio Sarasola

Itzulpengintzan dihardu ETB sortu zenetik, fikziozko filmak eta dokumentalak itzultzen. Geroago, era guztietako itzulpenak egiten jardun du: literatura, testuliburuak… Fernando de Rojasen Zelestina eta Jean Cocteauren Ume terribleak ditu euskaraturik Literatura Unibertsala bildumarako.

Lucía Baskaran

LUCÍA BASKARAN (Zarautz, 1988). Idazle feminista, hogeita zazpi urte zituela Herralde Sarian finalista izan zen, Partir eleberriarekin. Artikulu oldarkorrak idazten ditu hainbat hedabidetan (El Salto Diario, Kulturaldia, Eldiario.es, PlayGround), eta Twitterren dihardu batere galbaherik gabe.

Primo Levi

Primo Levi (Turin, 1919 – 1987). XV. mendeaz gero Piamonten kokaturiko familia judu batean jaioa. Gerra bete-betean, 1941ean, bukatu zituen Kimika ikasketak. 1943an, partisanoekin bat egin zuen, eta berehala atxilo hartu zuten faxistek. Auschwitzera deportaturik, bertan bizi izan zuen gerraren azken urte ikaragarria, nazientzat esklabo gisa lan eginez. Gerra bukatu eta, aske, Italiara itzuli zenean, […]

Juan Gartzia Garmendia

Juan Garzia Garmendia (Legazpi, 1955) Filologia ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan. Geroztik, irakasle jardun du hainbat urtez, eta literatur itzulpen ugari egina da. Melville, Borges, Chesterton, Shakes­peare, Barthes euskaratu ditu, besteak beste. 1987an kaleratu zuen bere lehen ipuin-bildu­ma (Akaso, Erein, 1987). eta geroztik beste bi narrazio-liburu: Itzalen itzal (Alberdania, 1993) eta Fadoa Coimbran (Alberdania, […]

Agatha Loth-Ignaciuk & Matgorzata Nowak

AGATA LOTH-IGNACIUK 1973an jaio zen Varsovian (Polonia). Druganoga argitaletxearen sortzailea eta erredaktore burua da. Agatak hainbat diziplinatan lan egin du hainbat urtez: jantzien diseinuan, publizitate zuzendaritzan (Bates Polonia) eta diseinatzaile grafikoan (Edipresse Polonian), Przekrój aldizkarian, non bere interes nagusia eduki eta diseinu editoriala ziren. Denbora horretan, haurrentzako liburuak idazteko eta ilustratzeko interesa garatu zuen. Agata […]

Janne Teller

JANNE TELLER 1964an jaio zen, Danimarkan. Nazio Batuetan lan egin zuen hainbat gatazkari konponbidea bilatzen (Tanzania, Mozambike, Bangladesh). 1995az gero, literaturari emana bizi da erabat. 2000. urtean Danimarkan Ezer ez argitaratu zenean, eztabaida ugari sortu zen hango gizartean, planteatzen dituen galdera moralak direla eta. Zer da garrantzitsua?, zeintzuk dira tolerantziaren mugak?, zein izan daiteke gure […]

Iván Mata

IVÁN MATA (Donostia, 1979). Sineun (Mallorca) bizi da 2014ez geroztik. Kunsthal (Irun) eta Llotja (Bartzelona) arte eta ofizio eskoletan ikasi zituen marrazkigintza eta diseinua. Ibilbide luzeko marrazkilari eta ilustratzailea da, eta onespen zabala jaso du. Ilustrazio eta karikaturak egiten ditu Prisa komunikazio-talderako, Suitzako Finsnz und Wirtschaft egunkarirako, eta Vocento taldeko hainbat egunkaritarako ere (ABC, Diario […]