BORIS PAHOR Idazle esloveniarra, 1913an Triesten jaioa (garai hartan Austria-Hungariako inperioa, gaur egunean Italia). Eslovenierazko idazle handienetako bat da, 40 liburutik gora publikatutakoa. Erresistentzia antifaxistarekin kolaboratu zuen Bigarren Mundu Gerran, eta 1944an, judua ez izan arren, naziek preso hartu eta Dachauko kontzentrazio-esparrura eraman zuten lehenik, ondoren Natzweeiler-Strutnof, Mittelbau-Dura, Harzungen eta Bergen-Bergenera eramateko. Lortu zuen horietatik […]
“Ogia gorputzarentzako ogia da, ahotsak arimarentzako ogia”.
Ogi-banatzailea geure burua eta, oro har, pertsonak ezagutzeko egin behar dugun bidaiari eta bilaketari buruzko kontakizuna da. Peter Svetinaren testu bikainak Jan eta Mariaren adin nagusitasunaren istorioa kontatzen digu, Jokin Mitxelena ilustratzailearen irudi apartekin.
“El pan es pan para el cuerpo, las voces son pan para el alma”.
La repartidora de pan es una historia sobre el viaje y la búsqueda que debemos hacer para encontrarnos a nosotros mismos y a los demás. El magistral texto de Peter Svetina cuenta la historia de la mayoría de edad de Jan y María, con extraordinarias ilustraciones del ilustrador vasco Jokin Mitxelena.
GEMA BAQUE IZCUE nació en Éibar en 1972. Es diplomada en Gestión Empresarial y Marketing por la Escuela Superior de Marketing de Bilbao (hoy Cámarabilbao University Business School) y tiene un Executive MBA por ESEUNE Business School. Ha desarrollado su carrera profesional en varias empresas del País Vasco, Reino Unido y EE. UU., siempre en […]
Mikel regresa a Éibar por una oportunidad laboral que le ofrece el ascenso a Primera del equipo de fútbol local, pero su verdadera motivación es descubrir la causa de la desaparición de su padre cuando él era apenas un adolescente.
La investigación que emprende junto a su tía Carmen conecta Éibar, Estella, Pamplona, Deba, San Sebastián y Madrid, y le conduce hasta una incómoda verdad que afectará profundamente a los miembros de su familia.
PETER SVETINA (1970) ziur zegoen handitan detektibea izango zela, baina kasualitatez medikuntza ikasten hasi zen esloveniar filologian amaitzeko. Esloveniako literaturako irakaslea da Austriako Klagenfurt Unibertsitatean, eta esloveniar literaturako egile garaikide onenetakoa. Berrogei ipuin eta poesia liburu baino gehiago idatzi ditu irakurle txiki eta handientzat. JOKIN MITXELENA (1962) Donostian jaio zen. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon […]
Habiaren babesa.
Bake operatzailea.
Aukerako ohikotasuna.
Nondik-abiatu berri bat.
Nora-itzuli atsegin bat.
Ezeren faltarik ez.
Dena bertan.
Gerardo es un profesor de ingeniería que ya no espera demasiado de la vida. Recién jubilado y viudo, para ocupar su tiempo, comienza a colaborar en una oenegé dedicada a asistir a enfermos terminales. En el hospital donde acompaña a Antonio, un empresario desahuciado, conoce a su hija Claudia, arrebatadoramente atractiva, que mantiene una conflictiva relación con su padre. Las atenciones que le dedica Claudia lo encandilan y reavivan deseos y esperanzas que ya había enterrado. ¿Por qué no?, se pregunta. Sólo después se da cuenta de que ella lo ha utilizado y descubre la razón por la que Antonio sentía miedo de su hija. Pero ya es demasiado tarde. Fascinado por ella, se ha convertido sin quererlo en cómplice del asesinato del paciente al que debía cuidar. Lo que sucedió en la habitación 302 será una carga sobre su conciencia que habrá de acompañarlo en lo que le quede de vida.
Zuhara lehorrean dago aitarekin, itsasoan bizi izandako gertaera mingarriak direla-eta, aldendu egin nahi izan zuelako.
Ustekabean, Deian, itsas azpiko lagun bat, agertu zaio, han bere beharra dutela esanez: gerra handi bat lehertzeaz izateaz gain, Gael (Zuhararen mutil-laguna izandakoa) desagertu egin da. Gael hil delako ustea zabaldu da, baina Deianek besterik uste du: Gaelek Zuhara eta biekin nonbait elkartu nahi duela, ezkutuan. Hortaz, Zuhara eta Deian uretan murgilduko dira berriz, Gaelen desagerpena argitu eta laguna bilatzeko asmoz.
Horretan ari direla, itsas azpiko mundua iraultzeko moduko batzar baten berri izango dute
Clionaren kanpaiaken ondoren, Zuhararen abentura berriak!
Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere ahotik, nahiz bizikide izan dituen seme, maitale, alaba eta emaztearen ahotik ezagutuko ditu irakurleak protagonistaren ibilerak, Portugalgo sorterritik Euskal Herriko Bidasoaldera eraman zutenak, gazte garai gogor (Salazarren diktadura garaiak ziren), migratzeko erabaki zail (bizimodu duinago bat eramateko aukera bakarra zen), bizitoki berrian laketzeko zailtasunak (sorterria utzi duena betirako izango da arrotz), bai eta Irundik Portora doan gaueko azken expressoan egindako bidaia iradokikor eta barnebiltzaile bat ere. Eneko Aizpuruak Bidasoan gora saiakera literario mamitsuan irekitako bidea probestuta, fikziora dakartza orain bertan aletutako hainbat eta hainbat gai (Bidasoa ibaia pasaleku gisa bakarrik ez, etorkizun bat eraikitzeko topos gisa erabili zuten portugesena, adibidez, garrantzitsuenen artean), gai ez aski ezagunak euskal irakurlearentzat, Gaueko azken expressoa eleberri honek modu hunkigarrian zabaldu eta ezagutzeko parada emango dizkionak. Migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari, familiari, baita, azpigai modura nahi bada, baina Euskal Herriari eta euskal gatazkari buruzko hausnarketa ere pizten duen kontakizun bat jostea lortu du Aizpuruak, bere laugarrena den eleberri honetan.