«Solsticio, cielos rosas, anaranjados, azules intensos, nieblas… Climatología variable la tuya, la exterior y la interior, con ella te toca convivir, lo haces como puedes, pero no lo dejes, no te abandones, acuérdate de que lo tuyo es caminar a pesar de los pesares, por su causa tal vez.»
«Estás equivocado, se trata de ser optimista por encima de la desolación y las contrariedades, y más que optimista, esperanzado.»
«No puedes cercenarte la elemental alegría, esa del vagabundear por el espacio que te es propio. No puedes ponerles a los tuyos cara de perro, ni feroz ni apaleado
y me importa un carajo si de esto se ríen las fieras, eso ya no cuenta, cuenta el no emporcar el trozo de bosque que estás ocupando mientras estás con vida».
Tasio Ortiz de Zarate arkeologo ospetsuak kartzelan pasatu ditu azken hogei urteak, Gasteiz hiri lasaia gogor astindu zuten hilketa bitxien egiletzat jota. Ateratzeko lehen baimena eskuratzekotan denean, hilketak hasten dira berriz ere hirian. Hogei urteko bikote bat hilda agertzen da Gasteizko katedrale zaharraren inguruan, biak biluzik, biek eztarrian erle-ziztadak dituztela. Beste bikote bat agertuko da laster, hogeita bost urtekoa, Gasteizko Kordoi Etxetik hurbil.
Unai Lopez de Aiala inspektore gazteak hartuko du bere gain kasua. Profil kriminaletan aditua da, eta hiltzaileari aurrea hartzeko obsesioak bizi du. Tragedia pertsonal batek galarazten dio, ordea, hilketa horiei besteetan bezala aurre egitea.
Unairen metodoek bere onetik ateratzen dute Alba komisariordea, Unairen nagusia. Krimenak markaturiko harreman anbiguo batek lotzen ditu biak… Denbora, nolanahi ere, aurrera doa haien kontra, eta mehatxua nonahi ager daiteke. Zein izango da hurrengo krimena? Non agertuko da hilotza hurrengoan?
Irakurlea lehen unetik harrapatzen duen eleberri beltz honetan mitologia eta kondairak nahasten dira arkeologia eta familiako sekretuekin.
Dotoreziaz kontatua, konplexutasun handiko sare batean sartzen gaitu narrazioak, hipnotizaturik.
Ispilu hautsia, Mercè Rodoredaren eleberri luzeena eta konplexuena, familia bateko hiru belaunaldiren historia da, Valldaura-Farriols familiaren sorrera, goraldi eta gainbeherarena, hain zuzen, eta toki eta denbora jakin batean gertatzen da: Bartzelonan, XIX. mendearen bukaeratik Gerra Zibilaren ondorengo urteak arte.
Toki nabarmena dute bertan Rodoredak bere obran zehar hamaika aldiz tratatu dituen gaiak eta kezkak: haurtzaroko paradisu galdua, familia barruko giro itogarria, nahi gabeko amatasuna, maitasunaren eta batez ere ezkon bizitzaren ezina, loreen unibertsoa, gerraren hondamena, gizakiaren bakardadea?; bai eta, modu lausoagoan bada ere, idazlearen beraren interes intelektualak ere: literatura, pintura, musika? Aldi berean, Ispilu hautsiak, denboraren halabeharrezko joanak, arian-arian, pertsonengan eta gauzetan eragiten duen hondamendia du gogoetagai: denborak dena suntsitzen du eta oroimena -sobera mitifikatua askotan- da haren kontra dugun antidoto bakarra.
En 2013, la policía colombiana detiene por tráfico de armas a Marcos Orbea Ugarte, alias Txistu. Jefe histórico de ETA, había desaparecido treinta años atrás, y un grupo parapolicial se atribuyó su ejecución. Su aparición provoca una gran convulsión en Okuri, su pueblo natal, donde parte de la población aún lo considera un mártir. Pero la sorpresa es mayúscula cuando Txistu se declara ante la policía colombiana agente de los servicios secretos españoles.
La reaparición de Txistu conmociona de forma muy especial a Álvaro Urízar, conocido como Gorri, y abre nuevos interrogantes sobre el papel que Txistu pudo jugar cuando, en 1985, eta, previa acusación de traición, asesinó a Martín Zaldúa, íntimo amigo de Gorri.
Txistu, Martín y Gorri habían crecido juntos en Okuri, y este último había intercedido ante Txistu, por aquel entonces líder de la organización, para evitar el asesinato de Martín. No obstante, el asesinato se llevó a cabo, a pesar de las garantías que en sentido contrario había obtenido Gorri y transmitido al amenazado.
Movido por el sentimiento de culpa, Gorri inicia una investigación privada para esclarecer las razones del asesinato de Martín Zaldúa, a partir de tres preguntas clave: ¿intentó verdaderamente Txistu evitar la ejecución de Martín? ¿O más bien utilizó a Gorri para evitar que Martín escapara y facilitar así su asesinato? ¿Quién era en realidad Martín Zaldúa?
Al hilo de las pesquisas de Gorri, la narración, que se desarrolla en el presente, proyecta dos ramificaciones hacia tiempos pasados. Una de ellas retrocede hasta el País Vasco y la Cuba del siglo XIX, la esclavitud y los ingenios azucareros, donde hunde sus raíces la honda enemistad entre la familia de Txistu, los Ugarte, y los Zaldúa, familia de Martín. La otra hurga en los tenebrosos años 80 del siglo pasado, en busca de las circunstancias que impulsaron a Txistu a colaborar con los servicios secretos españoles.
Hamaika kontakizun labur biltzen ditu esku artean duzun liburuak, denak ere saiakera literarioaren eta autobiografiaren artean daudenak, 1944ko udazkenetik 1962ko udara bitartean lehen pertsonan idatziak, bi partetan antolatuak ordena kronologikoari jarraitu gabe, narrazio autobiografikoak lehen partean eta saiakera literarioak bigarrenean.
Edertasun inarroslea darien kontakizunotan, bizi-ibilbidean egokitu zitzaizkionak hizpide, gogoeta zorrotza eskaintzen dio irakurleari, bere barneko kontuak agerian utziz. Liburu honetan, eskura du irakurleak naziek kartzelan senarra erail ondoren Nataliak idatzi zuen lehen testua, «Negua Abruzzon». Senarraren erailketa presente dago, baita ere, «Zapata urratuak» eta «Gizakiaren umea» kontakizunetan, gerra ondoko hondamendi sozial eta pertsonalarekin batera. Cesare Pavese adiskide eta Einaudiko lankidearen suizidioaren aztarnatik dator «Lagun baten erretratua», eta «Bera eta ni» kontakizunean, Gabriele Baldini bere bigarren senarrarekiko amodioaren sorreraz dihardu. 1959tik 1962ra arte Ingalaterran Baldinirekin izandako egonaldiaren fruitu dira Ingalaterrari eskainitako bi kapituluak: «Ingalaterraren gorazarrea eta arrangura» eta «La Maison Volpé».
Bigarren zatiko lau testuetan «Bertute txikiak» izenekoa da horietako bat, gizarte eta komunitateari erasaten dieten gai edo auzi betierekoei heltzen die Ginzburgek: gerrak suntsitutako belaunaldiarekiko kezka, arimaren gaitzak, isiltasuna, egoismoa, erantzukizuna, errua, eta, jakina, familia, bere lanbidea, klase soziala, dirua, hizkuntzaren eta hezkuntzaren garrantzia, seme-alaben hazkuntza eta zaintza, amatasuna eta idazketa bateratzeko oztopoa, emakume izateak baldintzatutako bizitza, «bertute handien» gorazarrea eta, finean, errukia zer den ikasteko arorik aro kateatzen den giza bizitzan ibili beharreko bidea.
Manuel txikia Extremaduratik etorri da Euskal Herrira. Baina Manuel ez da oporretan etorri, Larrañetako kuartelera baizik, aita guardia zibila duelako. Eta Manuel txikiak bere egonaldiaren berri emango digu: kuarteleko bakardadea eta pikondoko txabola, Ebaren adiskitasuna eta Keparen gorrotoa eta, azkenean, basurdeak eta errealitate belgurgarri eta burrunbatsua
Hona hemen haurrek ere irakur dezaketen ipuina, 8-88 urte bitarteko irakurleentzako istorio hunkigarri eta zirraragarria, agian gure inguruari eta gure albokoari desberdin begiratzen lagunduko diguna.
Ama izateak zer esan nahi duen galdegiten hasi nintzaion neure buruari haurdun nengoela jakin orduko. Eta haren atzetik etorri zen galdera-sorta ez da gaur-gaurkoz oraindik gelditu. Emakumea noiz amatzen den itaunka jardun izan dut sarritan. Baita amatzeak balizko esanahi unibertsala ote zuen beldurrez igaro ere erditu aurretiko zein ondorengo hilabete luze asko.
Ama bihurtzeak homogeneizatzen omen zaitu, eta horren ikarak eragindako aseezintasunak sortutako liburua da hau. Lehen begiratuan amagai batek bere baitara bilduta bizitako hausnarketaren emaitza dirudien honek, egungo gizarteak ama den edo izango den emakumearengan duen eragina azaleratzen du, betiere gogoetak egiazkoak baina ez nahitaez egia absolutua direla nabarmenduz.