Humanitatearen une gorenak

«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak.
Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak –eta, batzuetan, ez hain atseginak–. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota MZ; eta, besteren gainetik, haiek sortutako obrak.
Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak, osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera literario askotariko bat da, Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen dituena.

Natura gure esku

Gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanei buruzko gogoeta egiten du egileak liburu honetan, narrazioaren tresneria
eta teknika dialogikoak erabiliz, eta bizipen pertsonalak, gaurkotasun osoko gertakizunak eta ikerketa lanetatik eratorritako
ebidentziak tartekatuz.
Kontakizunaren protagonista ez da, beraz, «gizakia» era abstraktu batean, baizik eta egilea bera edo egilearen
tankerako norbait izan daitekeen pertsona gazte bat, gaur-gaurkoa izateagatik eguneroko arazoak bizi dituena, eta haiekiko
nola kokatzen duen bere burua azaltzen duena.
Liburuak agerian jarri nahi du badagoela, posiblea dela, larrialdi klimatikoa eta bioaniztasunaren galera bezalako
arazoei eta haiei dagozkien erabakiei buruz askatasun eta kreatibitate handiagoz pentsatzerik eta, azken batean, ekiterik.
Egilearen asmoa ere bada mezu positibo edo baikor bat helaraztea, asko baita, azken finean, norbanakoak –gutariko
bakoitzak, alegia– egin dezakeena gizataldeen, enpresen, gobernuen eta, funtsean, gizarte osoaren norabidea eta erabakiak
bideratzeko.
Literatur erregistroak erabiliz, eta jarduera berdeen jarraibide preskriptiboak alde batera utzita, irakurleak arazo eta
irtenbide konplexuei buruz pentsatzeko duen gaitasuna eta gogoa sustatzea du liburu honek helburu.
Liburuak hamar kapitulu ditu, sarrera eta amaiera barne. Zortzi kapitulu nagusietan, eguneroko gai banaren
inguruan antolatzen dira kontakizuna eta gogoetak. Horrela, solasaldian edo barne bakarrizketan, hainbat eta hainbat gai
datoz orrialdeetara, fineziaz jositako narrazio laburren sorta baten tankeran.

Eraiste bola

Ustekabeko herentzia batek Greg aukera ematen dio Heffleyren familiari bere etxea eraberritzeko. Baina laster jakingo dute obrak egitea ez dela ematen zuen bezain erraza. Paretak birrindu ondoren, arazoak hasten dira: egur ustelak, lizun toxikoak, zomorro nazkagarriak eta beste zerbait, are izugarriagoa…

Eserleku hutsa

Barry Fairweather berrogei urte bete berritan hil da, eta Pagford herri txikia shock batean bezala geratu da. Itxuraz, herri patxadatsua da Pagford. Leku idiliko bat. Galtzada harriko merkatu plaza bat eta abadia zaharra. Baina patxadazko itxura horren atzean, gatazka larria ezkutatzen da. Aberatsak gatazkan daude pobreen aurka, nerabeak gurasoen aurka, emazteak senarren aurka, irakasleak ikasleen aurka? Pagford ez da lehen kolpean ematen duena. Gerra horiek denak ezkutuan egon dira orain arte, baina Barryk parrokia-batzarrean utzi duen hutsuneak inoiz Pagforden ikusi gabeko gerra piztu du. Nork irabaziko du grinaz, hipokresiaz eta ustekabeko berriez kargatutako gerra hori? Komedia ilun bat idatzi du Rowlingek, zer pentsa uzten zaituena hasieran eta harrituta gero. The Casual Vacancy da J. K. Rowling-ek helduentzat idatzi duen lehen eleberria.

Cartas desde la libertad

A la edad de treinta años, Alazne se ve obligada a abandonar su Algorta natal y, junto a su madre, huir de Vizcaya ante la inminente caída de Bilbao en junio de 1937, en plena Guerra Civil. Tras salvarse en Santander de los bombardeos alemanes e italianos y llegar a Hendaya en barco, logran alcanzar París, donde muere su madre, enferma de tuberculosis.
En enero de 1941, en Marsella, embarca en el Alsina, un barco que debe llevarle en unos pocos días a América, a salvo de la Segunda Guerra Mundial y del franquismo.
Junto a ella huyen también políticos y militantes republicanos y nacionalistas vascos, junto con algunas personas judías que escapaban de la invasión nazi. En el pasaje figuran personajes de gran relevancia histórica, como Niceto Alcalá Zamora o Telesforo Monzón. Pero el viaje se complica cada vez más: tras dos meses en el puerto de Dakar (Senegal), son internados en un campo de concentración en el interior de Marruecos, y, finalmente, un nuevo barco salvador, el Quanza, les llevará a Hamilton (Bermudas), a donde llegan en noviembre de 1941, diez meses después de haber partido de Marsella.
La autora construye la novela a partir de un hecho histórico, el viaje del Alsina y del Quanza, barcos en los que viajaron sus propios padres, o través de catorce misivas que Alazne envía a su prima, que decidió quedarse en Algorta y terminó por casarse con un falangista. La primera de las cartas está datada el 12 de enero de 1941 en el puerto de Marsella, y la última, el 27 de marzo de 1942. Han sido escritas en Marsella, Dakar, Casablanca, Sidy El Ayashi, Hamilton, Veracruz, La Habana y el océano Atlántico. En ellas Alazne relata sus vivencias desde su huida de Algorta hasta su llegada a La Habana a finales de 1941.

Pitzatuta gaude denok!

Joneren ama oso kezkatuta dago ikasturte amaieran alabak mugikorrean jaso dituen mezu eta
bazterketagatik. Hurrengo urteari begira zer egin pentsatzen duen bitartean, Mundakan bizi den
ahizpari eskatuko dio alaba nerabea etxean har dezan, surf-udalekuetara joateko aitzakian. Bere
lehengusina Eurirekin igaroko du Jonek, hortaz, uztaila.
Euri Jonek izan nahi lukeen guztia da: polita, jatorra, alaia, nortasun handikoa… Egunak
aurrera doazen heinean, ordea, Jone konturatuko da gauzak ez dabiltzala espero bezala, Euri ez
dela uste duen bezain indartsua eta ez duela beti defendatuko lehengusina izate hutsagatik…

Latza eta garratza

Gorila Txiki oso haserre dago, lur jota, Antzume Kumek zulatu diolako pilota. Hau min handia, bai egoera larria!
Bidaia honetan, Gorila Txikik era askotako animaliekin egingo du topo, eta hauek gure laguna lasaitzen saiatuko dira euren lanabesik indartsuenak erabiliz: hitza eta arrazoia… Baretuko ote da gure lagun burukoia?
Erraza da egunero gertatzen zaizkigun atsekabeen ondorioz haserretzea. Denok dakigunez, askoz zailagoa da arranguratik irtetzea. Bizitzak ezinbestez dakartzan arazoak konpontzerakoan haurrei laguntzen dien ipuina
• Marrazki erraza eta dinamikoa, identifikazio errazekoa eta estetika modernoa duena.
• Intentsitate narratibo handiko abentura eta berehalako saria.
• Taldean lan egiteko aukera handiak (eskola, liburutegia).