Deus ez omen da amaitzen, nork bere barruan hala sentitzen duen arte. Honela hasten da giza harremanen dimentsioan mugitzen den narrazio hau. Himalayan istripua izan duen lagunari begira dagoela -Iruñeko ospitaletik mendizaleari laguntza emateko helburuaz-, bere buruarekin egingo du topo Anek, ipuineko protagonistak. Gogoeta horretan, amaitzetik hastera, sentimendutik erabakirako ibilbidea egingo du istorioak: deus ez da hasten, nork bere barruan hala erabaki arte.
Lertxundik, nobela honetan, ezin hilez bizirik dirauten pertsonaia herratuen patuak gurutzatzen ditu, paisaia, garai eta egoera ezberdinek ehunduriko kronika irudimenezko batean, eta estilizazioa da egileak, kondena oneste/ukatze jokoaz fabulatzerakoan, darabilen literatur tresna, irakurlea, nobelaren protagonista nagusiaren antzera, patuaz beste egiteko aske geratzen delarik. Tradizio ugaritatik hartutako kondenak eta pertsonaiak dira, bestalde, nobelan zehar gorpuzten direnak, eta, guztien muinean, narrazioaren euskarri nagusia ageri da: literaturak badu testuartekotasunaz beste egiteko azti-ahalmena, baldin eta narratzaileak betiereko galderak eraberritzeko eta birsortzeko grina badu. Eta horixe da, besteak beste, Lertxundik nobela honetan frogatzen duena.
Agota Kristof-ek badu zer kontatu eta badaki nola kontatu. Hogeita bost kontakizun labur bildu ditu Berdin dio orain arteko bere azken liburu honetan. Giro arrotz batean igarotzen dira gertakizunak; baina, aldi berean, modu hunkigarrian bitxiki bilduak ageri dira pertsonaiak eta egoerak. Euskal irakurleari ez zaio hain arrotz egingo konta-modua.
Gutako edonor aurkituko da noizbait ataka gogor honen aurrean: Gurasoen galtzea. Izan garen edo, halabeharrez, noizbait izango garen umezurtz guztioi eskainia da eleberri baten moduan irakurri daitekeen liburu lagungarri hau. Bere gurasoen etxea nola hustu zuen kontatzen digu liburu eder honetan Lydia Flem-ek. Lau bide baino ez die aurkitzen han aurkitutako gauza bakoitzari, altzari, soineko, paper
: gorde, eman, saldu edo bota. Baina erabaki bakoitza hartzerakoan, halako errudun sentimendua nagusitzen zaio, nahi ez duela ere. Oinordetza ez baita opari bat. Gaiari buruzko tratatu psikologiko bat egin zezakeen autoreak, psikoanalista baita lanbidez, baina horren ordez, testu xume hau eskaini digu, ederra bezain ongi idatzia, sentimenduz betea eta hunkigarria, irakurlearen gogoan luze iraungo duena. Hitzek askorik balio ez dutenerako idatzitako hitzak.
Topi y Popi, dos pequeños topos quieren jugar juntos. Popi quiere levantar una gran colina, pero Topi prefiere cavar un profundo hoyo. Y, sobre todo, ninguno de los dos quiere ceder. Así no pueden salir bien las cosas, ¿verdad?
Literatur euskalkietako irakurgai hautatuak da liburu honen azpititulua. XVII, XVIII eta XIX. mendeetako testuak biltzen dira bertan. Lau euskalki, 142 testu, 69 idazle ageri dira ia berrehun orrialdetan barrena, Josu Pikabea irakasleak antolatuta. Irakurle arruntak irakur-zati atseginik aurkituko du bertan, eta euskalkiak landu nahi dituenak, berriz, izango du non aztertua. Umorezko testuak, dramatikoak, epikoak, ipuinak
Antzerkia, poesia eta hitz-lauko testuak.
Juan Ignazio Iztueta Dantzarien maisu Miscelánea
Hamar-hamaika urteko mutiko lerdena fraide ikastetxean ikasle, hogei urteko gazte sentimentala maitasun kontuetan endredatua, hogeita hamar urte inguruko ingeniari adoretsua lan arazoetan korapilatua. Horra protagonistaren bizitzako hiru pasarte, handi edota heldu izateko bidean mugarri bailiren kokatuta. Horra, halaber, protagonistaren eskarmentua, erortzean berriro jaikiz egiten omen dugun mundualdiaren adierazgarri.
Hirugarren poesia liburua du Linazasorok Euriaren eskuak izenekoa. Poesia biluzia egin nahi izan du oraingo honetan. Maitasuna eta heriotzaren kontzientzia, hogeita hamar poema ia errezo gisa antolaturik.
Ipuin klasikoen elementu asko biltzen dira liburu honetan: gizon ezezagun bat, ofizioz bibolinjole, galtzerdiak eta beste galtzen dituena, arropa sokatik erorita. Mundua ezagutzen du, izaeraz sentibera da eta ipuin asko dakizki, hor-hemen entzundakoak. Neskatila bat ere bada, bibolinjolearekin liluratuta, etxeko atezainaren alaba, amaren etxean bizi dena. Neskatila dena berria egiten den adin horretakoa izaki, begiak bete argi ditu kanpotik datorkiona harrapatzeko. Ipuinetan ageri zaigun unibertsoa oso berezia da. Emakumeekiko lilura ageri da, emakumeek beren errealitate propioa beren ahoz islatzeko beharra aldarrikatzen da. Pertsonaia nagusiak bizi duena bidaia iniziatikoa da. Arazoz betetako bidaia. Pertsonaiaren psikologian sartzeko ahalegin berezia egin du autoreak.