Tenorea iristen denean, musika oro geratu behar izaten da, eta erabateko isiltasuna entzun.Adi-adi. Batez ere iristen den hori guztia zarata baldin bada, egiazko musika baino gehiago. Dena geratu behar izaten da supituan, berriro ganoraz entzun nahi baldin bada. Horixe izan nahi luke bederen liburu honek: isiltasuna. Zarataren erdian, aurrera segitu baino lehenagoko geldialdia, ez besterik. Bost idazlerekin eginiko elkarrizketak biltzen dira hemen, orkestra zabalago bateko bakarlariak, guztiak ere. Badakigu bostak gabe, XX. mende bukaerako euskal literaturak ez zukeela musika bera izango, XXI. mende hasierakoak ere ez. Euren bosten liburuak gabe ez ginatekeela honaino etorriak izanen. Liburu honetan bost idazle ezberdinen iritziak aurkituko dituzu alfabetoak agintzen duen legean antolaturik: Atxaga, Izagirre, Lertxundi, Saizarbitoria eta Sarrionandia. Horrelaxe. Bost idazle. Bost literaturgile eta irakurle bat aurrez aurre. Hitz eginez isiltasun apur bat ekarri nahian gurera. Ez besterik. Horixe baizik ez, aurrera jarraitu baino lehen, nork bere bidean.
Gertakari eta ekintza handien kontakizun zehatza baino gehiago da hiri baten historia. Hiri baten historia bere herritarrek ehundu dute gizaldiz gizaldi, eta ehuntzen jarraitzen dute. Eta ehundu, ez ekintza eta gertakari handien hariz, ezpada eguneroko bizitzazko hari fin sotilez, bizi beharrarekin eta ezin biziarekin, lanarekin eta izerdiarekin lotura estua duen oihal amaigabeko batean. Herritarrek ez ezik, kanpotik etorri direnek, eta etorri gabe nolabaiteko eragina izan dutenek ere, ehundu dute oihal hori. Javier Mª Sadak liburu honetan bildu dituenen artean denetarik dago, pertsonaia handi, txiki eta bien erdiko, baina ezin uka daitekeena da horien atzean pertsonak daudela; eta horien guztien artean, eta beste ezin konta ahal gehiagorekin batera, egin da Donostiaren historia, onerako eta txarrerako. Ez ote da hori Unamunok aipatzen zuen intrahistoria?
Edorta Agirre clasifica en diversas fases el proceso de alimentación, y, basándose en esa clasificación y sin incurrir en la adivinación ni en la profeciía (tareas ambas excesivamente arduas), nos lanza cien apuestas relacionadas con nuestos hábitos alimentarios. Con rotunda seriedad, al viejo estilo de los vascos. Asisko Urmeneta, dibujo a dibujo, ha desempeñado una no tan seria labor de secretaría.
¿Qué porvenir podemos esperar? ¿Qué es lo que merecemos? ¿Debemos certificar la defunción de las explotaciones agropecuarias no industrializadas? ¿De qué tipo de profesionales dispondremos? ¿Tendrá solucion nuestro engreimiento? ¿Quién nos engañará en el futuro?
Gorringoari gauza onak gustatzen zaizkio, bizitzea, egia esatea edo gutxienez gezurra salatzea, eta ondo pasatzea. Gauza onak, arrazoizkoak, bihotzezkoak.
Zuringoa, berriz, ez da biziaz, bizitzaz axolatzen; gure zuringoa gehienez ere biximoduaz axolatzen da, bixi-teatroaz, han eta hemen azaltzeaz, izena eta omena, fama, ospea, entzutea
Hala laburbil daiteke zuringoaren eta gorringoaren teoria, liburu honen izenburuan bertan ageri dena. Izenburu hori da autoreak bere buruari jarri dion marka, arrastoa, araua, eta konstituzioa: bere gorringotik aritzea, zuringoaz beste eginda. Ez da ibili, beraz, azalkerian ez xurikerian ere. Ez da ibili inoren nihil obstataren bila, idazkeratik hasita. Bere egia bota du, irratiko pulpitutik, bere ustez gezurra dena salatu du eta jasoa gelditu da paper hauetan. Zuri dagokizu, irakurle, juzgatzea uhinetan galdutako iritzi gure artean ez usatuok papereratzeak merezi zuen.
Erretiroa hartutako liburu-kritikari bat, hirurogeita hamabi urtekoa; berrogeita zazpi urteko bere alabarekin eta hogeita hiru urteko bilobarekin bizi da. Emaztea iaz hil zitzaion. Alabaren gizonak duela bost urte utzi zuen. Bilobaren mutil-laguna hil egin zuten. Samina dago etxe horretan, arima zaurituak, eta gizona gauero-gauero etzaten da ilunpean bere iraganari buruz ez pentsatzeko ahaleginak eginez, beste mundu batzuei buruzko istorioak asmatzen. Ezin du eragotzi, hala ere, berak asmatzen dituen kontakizunetan ere, bizitzan bezala, gerra eta tragedia nagusitzea.
Samurtasunak eta belaunaldien arteko elkartasunak iraunaraztzen ditu bizirik hirurak. Aitona Augusten eta biloba Katyaren artean, bereziki, harreman estua sortu da, zinema-zaletasunaren eta biloba Katyak aitonaren bizitzari buruz agertuko duen jakin-minaren bitartez. Zinema nahiz istorio asmatuak, ordea, ihesbidea dira Katyarentzat ere, mutil-lagun zuenaren heriotza izugarriaren oinazea atzean uzteko saioa
Paul Austerren ohiko oparotasuna aurkituko du irakurleak eleberri honetan, eta bere istorioen ohiko etsipen eztia ere bai. Belaunaldien arteko elkartasunari eta samurtasunari buruzko istorio ederra eskaintzen digu oraingo honetan, kontagintzarako duen maisutasun hori erakutsiz berriro ere.
Lau ume, familia bereko lau belaunaldi. Ezkutuko kate batek lotzen ditu Sol, Randall, Sadie eta Erra. Haietako lehenaren umezaroko gertakariek besteen geroa markatuko dute, eta lotura horren adierazgarri mutu da laurek duten jaiotzetiko orbana.
Jaiotzetiko markak lau narraziotan gorpuzten da, eta orainetik lehenera egiten du aurrera, familia barruko bizipenen eta gertakari historikoen hariez bilbaturiko ehunean. Hogeita batgarren mendeko Kalifornian hasi, eta 1944ko Alemaniara eramango gaitu, aldi bakoitzean protagonistak inguratzen dituen mundu eta gizarte egoera aldakorretan barrena. Ibilbide horretan lau ume ditugu gidari, haien bitartez ezagutuko ditugu euren barne mundu ezkutukoa eta bizi direneko kanpo mundu gordina.
Umeen barne solasek kontakizun bizia eskaintzen dute, ez, ordea, ikuspegi tolesgabea, eleberri hau ederra eta izugarria baita aldi berean.
Badira zenbaki lehenen artean zenbaki batzuk are bereziagoak direnak, matematikariek zenbaki lehen bikiak deitzen dituztenak: zenbaki lehen horiek elkarrengandik gertu daude, ia elkarren ondoan, zenbaki bikoiti bat baino ez baitago bien artean. Holakoak dira, adibidez, 11 eta 13a, edo 17 eta 19a, 41 eta 43a. Elkarrengandik gertu daude, bai, baina ez dute inoiz elkar ukitzen. Egia matematiko hori, metafora eder hori aukeratu du egileak Alice eta Mattiaren arteko historia hunkigarria kontatzeko. Haurtzaroan gertatutako jazoera ilun bik baldintzatu dituzte beren bizitzak. Nerabezaroan hasi eta adin nagusian ongi sartu arte harreman estua izango dute biek, erakarmen handia sentitzen badute ere elkarrenganako, hesiak jarriko dizkie bizitzak bidean eta zenbaki lehenak bezala elkarrengandik hurbil baina elkar ukitu gabe egotera kondenatuko ditu.
Azpimarratzekoa dira Paolo Giordanok erabili duen sotiltasuna pertsonaien psikologian barneratzeko eta, kontakizun gogoangarri honen bidez, bakardadearen mamira hurbiltzeko.
Ainhoa, una simpática niña, nos guía en un divertido paseo a todo color y en gran formato a través de la vida y obra del mundialmente famoso escultor Eduardo Chillida. Conoceremos así sus primeros pasos en el arte, la amplitud de sus múltiples inquietudes estéticas y, cómo no, sus principales obras y los lugares donde éstas se hallan emplazadas. Una vez finalizado el interesante recorrido, Ainhoa brindará a los niños y niñas que se han asomado a este bello álbum la oportunidad de sumergirse en la obra de Chillida a través de trece juegos que recuperan y reciclan como divertimento interactivo la información facilitada durante el paseo precedente, ayudándoles así a fijar los conocimientos adquiridos. Como colofón, el álbum incluye, a modo de catálogo, las especificaciones técnicas y de ubicación de las 24 obras que Ainhoa nos ha mostrado.
Tomas, hiriko trenak ekarritako protagonista nagusia, Larrañetara iritsi da, San Migel jaietan, eta ondo ikasia dakar bere guraso ordekoek irakatsitakoa: Zuk beti esan 1926ko abenduaren 21ean sortua zarela, Tomas Sainduaren egunean. Hiriko trenak ekarritako umeak, La Troupe Francesco-ko titiriteroak ezagutuko ditu: neska bat, agurea eta emakume sugea. Eta misterioa.
Begi-ninia ere kabituko ez litzatekeen zirrikitutik kabitzen zaio begirada Joxerra Garziari. «Emaidazue zirrikitu bat, eta ikusten dudanaren berri emango dizuet», hala esaten duela ematen du autoreak liburu honetan. Eta ikusten duenaren berri gezi itxurako pentsamenduen bidez ematen digu, jomuga jotakoan irakurleoi dardar doi bat eragitera iristen direnak. Kanoiek-eta jomuga suntsitzea dute xede. Geziok, berriz, azkura eragitea baino ez. Berak azkura sentitzen duelako jaurtitzen du gezilariak gezia, jomugan duenari azkura hori txertatu beste asmorik gabe. Jomugan dituenen jomuga izatea baitu gezilariak amets. Hargatik jaurtitzen ditu gezi egonean doazenok.