Jose Ignazio Ansorenak baditu bi alderdi ezagun: musikalaria da, batetik; eta bestetik, bera da Mirri pailazo ezaguna. Bi alderdi horiek txertatu dizkio bere lehen ipuin honi: musikalariak, musika zentzua; eta pailazoak, samurtasuna. Gloria Fuertes poetari egiten zaio omenaldi ipuin honetan, Down sindromedun mutiko bat protagonista duela. Gauez eta hiriko parke batean, inork ikusten ez dituenean, Gloria Fuertes poetaren estatuaren ondoko elementuek itxuraldaketa izaten dute: eztabaidan eta kantari hasten dira. Parkera hainbat haur joaten da jolasera; eta horien artean, Peru, Down sindromedun mutiko aurreratua.
«Yo sabía -dice en algún momento el personaje narrador de Manual para extranjeros-, que todo aquello era una completa injusticia, pero no me inquietaba demasiado. Al fin y al cabo, la justicia no es un requisito indispensable para que el planeta siga funcionando. Más bien al contrario, hay serias dudas acerca de la viabilidad física y filosófica de un mundo completamente justo». En ese mundo verosímil y viable (un mundo que comparten los lectores) viven los personajes de este libro, personajes atareados en labores de mera supervivencia y emplazados en un momento de la historia tan azaroso como el nuestro. Los relatos de Manual para extranjeros destacan por su humor amargo y por la sonrisa que pueden suscitar a lo largo de la lectura, una sonrisa paradójica y humana, porque no está reñida con la tristeza.
Godoten esperoan, edo gizakiaren xelebretasun trajikoa gordin antzezturik (birritan, behin eta berriro, ez da deus gertatzen). Bide galdu batean, Vladimir eta Estragon esperoan daude, berek ere garbi ez daukatelarik zinezko esperantzaz ari diren ala denbora eta etsipena engainatu beharrez. Eta jardun dihardute, hutsartea betetze aldera. Hitzak. Zentzurik gabeak dirudite batzuetan. Baina ez dira hitzak zentzugabe direnak. Aitzitik, zentzuz beterik daude: zentzugabetasun unibertsalaz, besteak beste. Eta kondenatuta daude giza bufoiok, errepikatzera kondenatuak: burutazioak, mugimenduak, eszena osoak errepikatzera, lehena berriz ere, lehena berriz ere
Eta birritan, berriro, Godot ez zaie etorriko. Eta haatik ez die artean ere alde egingo hura etortzeko esperantzak. Zinez erremedio gabea, xelebrea, gizakia.
Olio pittin batean, osagaiok su motelean egosten jarriko ditugu lapikoan. Lapikokoak itxura hartu duenean, arau gramatikalen egokiera neurtuko dugu, eta errima xorta bat gehituko. Musikaltasun eta barne-erritmo hosto samurrak ere botako ditugu jarraian. Egosten aro oso bat pasa ondoren -aro luzea- ximiko bat probatuko dugu noizean behin: geza badago, poeta-malko pare bat erantsi; gazixea balego, berriz, xorrotada bat finezia edo losintxa zukua bota; beti ere, zorioneko oreka bilatzeko asmoz: gazi-gezaren arteko kalapita eternoa, alegia. Saltsa lodiegia suertatzen bada, hitz solte batzuk bota -lankar, laino, gautzan, euri fin
-, eta berehala arinduko zaigu orea. Su bizian jarri, galderak hautseztatu, eta tinko eraginen diogu, harik eta bere punttura ekarri arte. Asetuko ahal du jatunaren gogoa?
Son visibles los prejuicios, el desarraigo, la explotación
, como si el mundo fuera todo soledad. Y la gente no quiere verlo. Esa invisibilidad encuentra su razón de ser en un especial modo de mirar. Pero ellos y ellas existen. Vinieron al «Paraíso» impulsados desde los cuatro confines del mundo. Ahora participan de nuestros sueños. Luchan por sacar la cabeza de las fauces del león. De cuidar a nuestros padres e hijos, de trabajar en la construcción o recoger las hortalizas en los campos, pasan a ser nuestros músicos, nuestros profesores de inglés, informáticos, publicistas o empresarios. Son «el amigo invisible», porque nos regalan el mestizaje, la interculturalidad, otras sonrisas, nuevos puntos de vista; a la vez que impulsan la natalidad y afianzan el Estado del Bienestar. ¡Nos regalan tanto
sin que nos enteremos! Han hecho poesía con su vida y con este libro. Ellos y ellas también son Euskal Herria.
Maiderrek bere kideko gainerako neskek egiten dituzten gauzak egiten ditu: eskolara joan, adiskideak egin, adiskideak galdu
eta baita etorkizuna amestu ere. Baina ustekabean jaioa da, etxetik urruti eta maleta baten barruan. Guraso bidaiazaleen altzoan mundua korritzen eman zituen bizitzaren aurreneko urteak, beti ere haien bihotz-taupaden, haien arnasaldien ondo-ondoan. Markatu duen esperientzia izan da. Neska berezia atera da. Ipuin honetan, ahots hurbileko batek kontatzen digu nola lortu duen gizakien eta animalien taupada bilduma zabala osatzea: Anderren taupada geldoak, amaren sabelean dagoen anaia Mikelenak, osabaren kontsultatik pasatzen direnen taupada eriak, untxi baten taupada bizkorrak edo zerri batenak, gantz artean galduak
denek dute beren lekua Maiderren taupada bilduman: taupada bakoitzaren atzean, bizikizun bat.
Aspaldi honetan, euskal gatazka jaun eta jabe bilakatu da hedabide guztietan: albistegietan izarra, irrati-telebistan eguneroko hizpide eta kazetetan gai nagusia da. Paradoxikoa bada ere, horrenbesteko informazio-fluxuak ez du komunikazioa ahalbidetu eta euskal auziak, maila askotan bederen, ezezaguna izaten jarraitzen du. Liburu hau euskal gatazkarekiko trataera informatiboaz inoiz egin den ikerketa akademikorik handienetik sortua da. 1998-2001 urtealdi zalapartatsuan egindako lanaren emaitza duzu hau, EHUko ikerketa talde zabal batek egin duen azterketa sakona: Espainian zein Euskal Herrian erreferentziatzat hartzen diren 11 egunkari aztertu dituzte (1.500etik gora ale), baita CIES enpresak egindako iritzi-azterketa zabaletik (3.000 inkesta estatu osoan) ateratako ondorioak ere. Egileen ustez, une honetan bizi dugun egoera mediatikoa benetan larria da. Gehiago ere esan daiteke: bide beretik jarraituz gero, inkomunikazioaren atarian egon gintezke.
80ko hamarkadaren hasiera da. Filologiako ikasle batzuk Donostiako pisu batean. Estrategia desberdinak antolatzen dituzte etengabe sortzen zaizkien galderei erantzun nahian. Dena teorizatu behar batean bizi dira, bai egunerokotasuneko pasarterik arruntena, bai beren arteko harremanak edota euskal zeraren aurkikuntza handia ere. Oteizaren kume umoretsu dira. Donostiako Kontxan, berdinik gabeko postalaren aurrean, behin betiko araztuko dituen, beste maila batera jasoko dituen ekintza poetiko erabatekoa mamitu nahi dute nork bere zoroak agintzen dion eran. Tori lau puntuok, postala, pastela, postula, pistola, eta bota bertsoa. Neurri eta doinu librean.
Behin batean bazen herri bat, eta herri horretan printzesa bat zegoen lo, eta, usadioak dioenez, printzesa iratzartzea lortzen duena berarekin ezkonduko da, eta errege izango da. Baina printzesa iratzartzeko, ipuin bat esan behar
Europako etxerik nagusietako printzeak etorri dira herrira, nork bere ipuina kontatzera, printzesa iratzarri nahian denok ere. Herriak alkatea ere badu, ordea, errege izan nahi duena, gainera; eta horretarako mila trikimailu erabiliko ditu printzeen lana eragozteko. Eta, herri guztietan bezala, badira bi maitale, Joanes eta Justina, printze eta printzesa; gizon-emakumerik arruntenak printze-printzesa bihurtzen baititu maitasunak. Hori guztia kontatzen du Felipe Juaristik, poesiaren zordun den prosa batez, fantasiarekin batera, errealitatetik harantzago eta ametsaren esparrutik gertu dagoen mundua euskal irakurlearengana ekarriz.
Ez da dudarik euskarak aurrera egin duela azkeneko hamarkada hauetan. Eta aurrera egin du, batez ere, belaunaldi oso batek bere indar guztiak isuri dituelako ahalegin horretan. Baina aurrera egite horrek kostu handiak izan ditu hizkuntzarentzat: gero eta euskara kaxkarragoa entzuten da. Garai hartan pentsatzen ez ziren ondorioak izan ditu etxe barnean ere: gure harremanetan, administrazioko langileetan, ikasleen artean, gizartean, sinboloek orakatzen dute anitzetan lortu nahi dena. Gainera, garai hartako militantismoa galdu da, gaurko gazteek beste modu batera ikusten dute hizkuntzaren kontua, eta horrek eragin handia izan dezake euskararen garapenean hurrengo urteetan. Ez dakigu honen eragina norainokoa izan daitekeen. Bestetik, euskaldun euskaltzaleak aparteko mundu bat osatzen dugu, atzerritarrak gara gure gizarte ofizialean. Hobeki honetaz guztiaz etxe barruan mintzatzen hastea. Eta honetaz guztiaz dihardu Pello Salaburuk gutun moduko liburu honetan. Gazte bati egiten dio gutuna, baina gutun irekia da: gazteek ez ezik autorearen adin direnek ere inoren posta sekretua urratzeko lotsarik gabe irakurtzeko egina da, ekialdeko euskalkietatik euskara batura hurbiltzeko hitz lau eredugarria dakarrelarik, ez teorian praktikan baizik.