Nire amaren autobiografia

Xuela Claudette Richardson, ama karibe baten eta aita erdi eskoziar erdi afrikar baten alaba, amarik gabe hazten da bere aitaren arropa-garbitzaileak zainduta. Bakardadean eta emozio aldetik gabezian hazi arren, sentsualitateari, kolore biziei, lurraren usainei eta zetazko testuei dien atxikimenduaz agertuko du bere burua. Eskola-umea zenean linburturik, amodio pasiozko bat biziko du estibadore batekin, eta mediku ingeles batekin ezkonduko da, zeinaren emaztea, diotenez, Xuelak pozoituta hil baita. Baina Xuelari jakinduria-gosea bihurtuko zaio obsesio. Sekula ikusi gabeko emakumearen zatiak batuz, bere ama imajinatzen du aitaren ezagutza egiten, imajinatzen ditu haren bizitza eta sentipenak, hiltzera doan arraza bateko kide gisa harturik? eta bere burua irudi horren barrenean ikusiko du, arrazari, sexuari eta maitasunari buruzko nobela bikain honetan.

Meaulnes handia

Meaulnes handia frantsesezko eleberri irakurrienetakoa da (1913az geroztik 5 miliotik gora ale saldu dira poltsikoko edizioan), klasiko bihurtua. Ehunka nerabe identifikatu dira heroi idealista, zoritxarreko eta abenturazale horrekin, eta harekin amets egin. Oroimenean gorde dituzte herriko eskolako eszenak, gaztelu miresgarri baten aurkikuntza edo neska maitatuaren agerpena eta galera.

Baina liburua irakurterreza bada ere, eta maiz gazteentzako irakurgai gisa gomendatzen den arren, horrek ez du ezertan mugatu lanaren irakurle mota, eta ez da inola ere oztopo irakurketa konplexuago baterako. Nagusiki nerabe
batek nerabeentzat idatzitako nerabe historia bat bada ere, baditu hainbat elementu edo alderdi eleberrigintzaren joera garrantzitsuekin lotzen dutenak.

Rakel Pardo Perez

Korronte transpertsonalean espezializatutako psikologoa da, baita psikomotrizista ere. Haren bikotearekin batera, Txokoto taberna kulturaleko sortzaile eta kudeatzailea da, kultura, pentsamendua eta artea zabaltzeko xedearekin sortu zena. Miguel Hernandez gazte poesia lehiaketaren XXX. edizioaren (2022) irabazle izan zen eta Iruñeko Udalak antolatzen duen egile berriendako literatur lehiaketan saritua izan da hainbat urtez (2021, 2022, 2023). Hondarribiko […]