Reykjavikeko urbanizazio berri batean gaude, eraikitzen ari diren etxe baten orubean giza saihets-hezur bat aurkitu dute, eta hezurdura oso bat gero. Erlendur Sveinsson inspektoreak askatu beharko du, bere polizia lagunekin, aurkikuntza horren korapiloa. Lehenbizi itxaron egin beharko du arkeologoek beren lana buka dezaten, ematen baitu berrogeita hamar hirurogeita hamar bat urte egon direla hezurrak lurpean. Erlendurrek ordea ez du pazientziarik, eta bertatik hasiko da ikertzen leku hura zer izan zen urte haietan, BigarrenMundu Gerra garaian, amerikarrek eta ingelesek hiria okupatu zutenean. Bilatuko duena ez da gustagarria, izugarria baizik. Izugarria baita etxeko indarkeria, pertsonaia batek dioen bezala arimaren hilketa izendatzeko modu egokia.
Mendebaldeko gizarteetan handitzen doan kultur aniztasunari buruzko eztabaidek, gaur egun Estatuek aurrez aurre dituzten erronka kontaezinak azaleratzen dituzte. Erronka hauek gehiengoen eta gutxiengoen arteko harremanak eremu dira. Aldi berean, eztabaida giza eskubideen ikuspegitik eta hauek eremu oso pluraletan gauzatzeko dituzten arazoen ikuspegitik bideratu behar da. Horregatik oraindik orain gai honen iguruko eztabidek, hausnarketek eta proposamenek gaurkotasun osoa eta beharra mantentzen dute. Hala ere, aniztasunaren kudeaketa demokratikoa da mendebaldeko gizarte europarrek aurrez aurre duten erronka ideologiko eta operatibo handienetako bat.
Ibilbide baten kronika da Surf. Bitakora-koaderno jakin batekin itsasoratu eta olatuek beste portu batzuetan barrena eroan dutenaren bidaia-kronika. Makrotik mikrora pasatzen denaren plazeraz idatzia, gai txiki, apain, kutunei buruz jardutearen plazera, berba potoloen zama behingoagatik bazter utzita, eta, idatzi ahala, norberak esanikoa norbere baitan leku egiten sentituz.
Bizi-erritmoen azelerazioari buruzko kontakizun pertsonala da Surf.
Azelerazio horrek eguneroko bizitzan zelan eragiten digun deskribatu gura du, esperientzia pertsonalak oinarri hartuta. Surf, horrez gain, azelerazio horren oinarrian dagoen garapen teknologikoari buruzko gogoeta ere bada. Surfek, azkenik, egungo mundu globalizatuari ere erreparatzen dio (lokalaren eta globalaren arteko dialektikari bereziki) eta irekitasunaren eta barne-soseguaren gorazarrea ere egin nahi du.
KRITIKA SARIA (1995) Hamabost kontakizun labur bildu ditu Inazio Mujika Iraolak liburu honetan, denak ere elezahar tankeran tajututa. Hainbat benetako leku (Paris, Galizia, Lisboa, Silos, Euskal Herria) eta pertsonaia historiko (Mata-Hari, Picaud, Lizardi) eta alegiazko agertzen dira liburuan barrena. Artxibo, liburutegi eta abarretako hauts betierekoa harrotu eta gelditzen denaren kronika egin nahi izan digu autoreak, prosa zaindu eta atsegin batez.
Irribarrez irakurtzen dira. Umorea dagoelako ipuin hauetan. Umore beltza, askotan, eta tragikoa. Adi-adi irakurtzen dira, bere laburrean, besteen elkarrizketa zatiak entzutearen kulpabilitate puntuarekin: hitzik galdu gabe. Presaka irakurtzen dira, idazlea ez baita luzamendutan ibiltzen. Hasieratik jartzen zaitu narratzailearen mende. Narratzaileak, emakumeak ia beti. Sexoen arteko gudua dute ardatz: maitasunaz, gorrotoaz eta mendekuaz dihardu, beraz, Arantxa Iturbe. Ez da ikusle neutral, orojakilea. Gatazkaren erdi-erditik idazten du, labur, zorrotz eta, batez ere, gaizto. Gero, Ipuin gehiagoren irrika eta gudu luzeagorako grina utziko dizkizu.
Los autores ofrecen un estudio sobre la historia del arte moderno en el País Vasco, visto desde la perspectiva proporcionada por la interacción entre las teorías cinetíficas y las ideologías políticas acerca de la identidad vasca, las ideas estéticas y las prácticas artísticas. Abarca el periodo que va desde que Anselmo Guinea pinta su Jaun Zuria jurando defender la independencia de Vizcaya, en 1882, hasta la constitución de los vanguardistas Grupos de la Escuela Vasca, en 1966.
Piztiak ipuin bildumak mugarria ezarri zuen Portugaleko ipuingintzan. Hamalau ipuin dira zuzen edo zeharka animaliekin lotuak. Baina ez dira alegiak, edo Disney faktoriako abenturak ez eta haurrentzako kontakizunak eta, barne mezurik baldin badute, ez da bi lerrotan labur daitekeen moralina agerikoa. Piztiak, besterik gabe, ipuin bilduma zoragarria da. Bai eta batzuetan gordina, goxoa, ankerra, hunkigarria
Los debates sobre la creciente diversidad cultural en las sociedades occidentales muestran los innumerables desafíos a los que se enfrentan hoy los Estados democráticos. Estos retos emergen en varios ámbitos de la realidad en los que las relaciones entre grupos mayoritarios y minoritarios afectan al espacio público y su regulación. Al mismo tiempo, el debate debe ordenarse desde la perspectiva de los derechos y su compleja aplicación universal a entornos marcadamente plurales. Por ello los debates, reflexiones y propuestas en este campo mantienen toda su actualidad y necesidad. No obstante, la gestión democrática de la diversidad es uno de los mayores retos ideológicos y operativos con los que se enfrentan hoy las sociedades europeas occidentales.
Gaur 1936ko uztailaren 29a da eta Lucyk bere urtebetetzea ospatuko du. Hamahiru urte. Erabaki du eguneroko bat hastea eta berez esan ezin duena han idaztea: erlijioaren, familiaren eta konbentzioen higuina, errebeldia, heldua izateko irrika, hitzenganako maitasuna.
Krisi ekonomiko larriak, lehorteak eta goseteak jota dago Kanada. «Hauts katilua» deitzen diote Albertari, lehorteak hauts erauntsiak ekarri baititu. Albertan bizi da Larson familia. Larson artzaina eskuzabala da: janaria partitzen du behartsuen artean eta ostatu ematen dio Beauchemin doktoreari, nahiz eta jendeak beltzak esaten dituen harengatik. Lucyk, ordea, bere neurriko solaskidea aurkitzen du. Behar zuen adiskidea.
Mundu itxi baten gaitzespena, norberaren askatasunaren grina eta mundu ikuskera desberdin baten ataria ageri dira uda min eta lehor horretan. Espiritu kritikoari egiten zaion omenaldi hunkigarria. Nancy Hustonek nerabeentzat idatzi duen lehen eleberri laburra da hau.
Beraz, bloga nire gune pribatua zen. Nire esparrua. Eta dena izorratu du aitak. Nazkagarria iruditzen zait. Matxinatzeko eskubidea dut. Ez baitu nire bloga kasualitatez aurkitu. Eta ez baitu behin bakarrik bisitatu. Jarraitu egin du, zelatan ibili da, xeheki aztertu du. Orain, bere aurrean nagoenean, inpresioa daukat hiri erdian biluzik paseatzen ari naizela. Eta horrek botaka egiteko gogoa ematen dit.
Aitaren traizioak, bortxaketa birtualak, eraman du narratzailea matxinadara eta erabaki du ez diola hitz erdirik esango gehiago. Isilik beraz betiko. Aitak, berriz, barkamena eskatzeko modu bitxia jarri du martxan. Semearen eskura utzi du bere iraganean murgiltzeko aukera paregabea
Ez da ondoriorik gabeko bidaia izango hala ere. Sarearen gaineko eleberria eta seme-alabatasunari buruzkoa.