Xabier Lete (auto)biografia bat

Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa.

Euskal harriak

Krisi ekonomikoa bizi dugula esatea zuhaitzari erreparatzea bezalakoxea da, basoaren zabala bistatik galduta. Zooma zabalduz gero, zibilizazio krisia da gurea, eremu ugari baitaude arnasestuka: ekonomia, energia, klima, ekosistemak, gizartea, elikagaiak, kultura, hizkuntzak eta alderdi psikiko-espirituala bera. Gaurko garapen-ereduak ezin dio ganoraz aurre egin berak sorturiko krisi askotarikoari.
Hasi gara aldi historiko berrian sartzen: zibilizazio moderno-industrialaren beheraldian. Hazkunde-osteko garaian, alegia. Zalantza da beheraldi hori nola antolatuko den, izango ote den bide ordenatua, emankorra eta oparoa, edo desordenatua, kaotikoa eta hondagarria.
Euskal Herrian ez dugu ireki espazio mental gehiegirik XXI. mendeko debaterik inportanteenerako, horren baitan egongo bada ere gure etorkizuna. Auzi hori ekarri behar genuke ezbai publikoaren arteria zentralera, eta herri gisa eraiki erantzuna. Itxura guztien arabera guztion bizitza beste nonbait garatuko baita, uste baino ezberdinagoa izango den aterpean.

Gaur zortzi

Andoni preso dago Kordobako espetxean. Gaur, beste hainbat gutunekin batera, ezezagunen batek bidalitako gutun luze bat jaso du. Emakume batek sinatuta dator. Gaur zortzi, gutuna idazten duen emakume horren alabak ihes egin du organizazio armatu batean militatzeko. Andreak luze kontatzen dio gutunean zehar organizazio horretan militatzen duen preso horri beraren eta alabaren arteko harremana, konpromiso politikoari konpromiso pertsonala aurrez aurre jarririk.

Motoa

Hamalau urte bete berritan, Igorrek moto zahar bat erosten du bere sosekin, eta lagun mekanikari batekin berritzen. Bere motoarekin ibiliko da herrian zehar, eta giro arriskutsu batean sartuko da, bera baino zaharragoen artean, neska eder batek erakarrita. Bitartean, etxean arazoak dituzte; ama beste gizon batekin joana da, aita diruz larri dabil, arrebarekin ez da oso ondo konpontzen.

Ileak uretan

Ileak uretan eleberriko protagonista, Inas, 1939an jaioa da. Inasek ez du bere aita ezagutu. Karrerako azken azterketa egin, eta biharamunean jakin du hura nola hil zuten Gerra Zibilean. Egun berean argitu du Kimikako ikasketak Gerran izandako jokabidearen ondorioz aberastu zen aitonaren —ama Margaritaren aitaren— diruari esker egin ahal izan dituela eta hark bestelako ondasunik ere utzi diola herentzian. Urteak behar izan ditu ondasun horrekin zer egin erabakitzeko.

Iraganak jazartzen du Inas. Iragan hori hein batean berak ahalbidetua izan da; baina, bestalde, zati handi batean ez da bere esku egon eta burutua jaso du. Eguneroko gorabeherei erantzutea bezain nahitaezkoa gertatzen zaio bere iraganean arakatzea bizitzan aurrera egin ahal izateko. Nortasuna eraikitzeko beharrezkoa dela iragana esan ohi da; batzuetan, hala ere, zama bilaka daiteke.

Inasen iragana batik bat hiru harirekin txirikordatua izan da: aitari gertatutakoarekin, aitonaren herentziarekin eta amaren jokabidearekin. Horrenbestez, bere aurretikoen historia miatuz joango da bere nortasunaren zenbait zirrikitu ezagutzen.

Barku madarikatua

Galipot zaharrentzat barkua dena da: bizitokia, lanbidea, bizibidea…, bere bizitza itsasontziari erabat lotuta baitago. Zazpi itsasoetan nabigatu du itsasgizon zaharrak, eta marinel zalduei barrendu ohi zizkien sineskariak ditu: itsasoan nora ezean dabiltzan barku fantasmetan sinesten du, adibidez; eta ezinegona eragiten diote naufrago fantasmagorikoek, latitude arriskutsuek edo itsas munstroek eta beldurrak sortutako bestelako izaki izugarriek…

Las siete esferas

En los alrededores de Praga aparece el cadáver de una mujer: la han degollado y le han vaciado los ojos. A lo largo de las semanas posteriores van apareciendo, como con cuentagotas, más cadáveres de mujeres a los que se ha amputado un miembro distinto en cada caso. En las calles de la oscura Praga, tres desconocidos se reúnen con el propósito de dar caza al asesino: Jan, responsable de la investigación; Anna, dueña de una librería; y Fran, quien se ha visto involuntariamente implicado en la aventura. Pero en esta investigación nada es lo que parece, y el misterio lo va invadiendo todo; un misterio cada vez más denso, cada vez más aterrador…

Lehendakari

Constituye un ejercicio muy estimulante y saludable el de hacer un esfuerzo por conocer de primera mano las cosas que nos pasan. Observar desde tan cerca como sea posible el motivo por el que sucedieron, las decisiones que se tomaron y sus consecuencias, y cómo, poco a poco, casi sin darnos cuenta, se va edificando la historia de nuestros pueblos.

Ese ejercicio de observación, además, añade un inmejorable complemento en la búsqueda de una perspectiva histórica que nos permita sopesar los hechos, lejos ya del fragor del día a día, con seriedad y sosiego. Y la presente obra combina, precisamente, ambos ejercicios para ofrecernos un repaso hondo y sereno a lo sucedido en Euskadi en los últimos treinta años de vida democrática. Para ello, Zunzarren ha entrevistado en profundidad a los cuatro lehendakaris que han vivido en primera línea la andadura de su país. Así, Carlos Garaikoetxea, José Antonio Ardanza, Juan José Ibarretxe y Patxi López reflexionan sobre la época de sus respectivos mandatos y nos brindan, en su voz privilegiada, una inédita crónica social y política de primera magnitud.

Prologa el libro Antonio Franco Estadella (Barcelona, 1947), periodista y analista político que ha desempeñado los cargos de director de El Periódico de Catalunya en su fundación y director adjunto de El País. Ha recibido, entre otros, los premios de periodismo Ortega y Gasset, Luca de Tena, Godó, Antonio Asensio y Ciudad de Barcelona, así como la Creu de Sant Jordi, la más relevante de las condecoraciones civiles catalanas en la etapa democrática.

Rodricken legea

Greg zer moduz ibili den udako oporretan? Alferrik galdetuko duzu, ez baitu horretaz hitzik egin nahi. Ikasturtea hasita dago, eta lehenbailehen ahaztu nahi du udako hiru hilabeteetan bizitako amets gaiztoa, bereziki gertaera bat… Zoritxarrez, bere anaia Rodrickek xehetasun guztiak dakizki Gregek betirako ezkutatu nahiko lukeen gertaera horri buruz. Ez baita betirako sekreturik… batez ere egunkari batean idatziz emanez gero.

Elezaharren bidetik

Zazpi euskal herrietako elezahar sorta ongi hornitua eskaintzen digu Ansok bere lehen liburuan. Kazetari estilo zoliaz idatziak daude, ezinbestez. Agertzen diren lekuei, pertsonaiei ongi lotuak. Beharbada, ez dute erabat aseko irakurlearen jakin-mina. Ez da hau espezialistentzat egindako bilduma orotarikoa. Baina elezaharren bide liluragarrian barrena abiatzeko zaku polita da, zaku ura isuriz doana sorginen bidean.