Aniztasun linguistiko, erlijioso, kultural edo identitarioaren benetako kudeaketa demokratikoa gaur eguneko gizarte garatuetako politikan gainditu gabeko irakasgaia espazioak gehiagoen edo nagusi diren identitateen ikuspegitik irakurtzen eta ulertzen dira oraindik ere, horrek kultura eta nortasun arloko justizian dakarren murrizketarekin. Espazio politiko bereko gutxiengo taldeekiko eta talde horien arteko elkarbizitza demokratikoa eta bidezkoa oraindik erronka bat da, demokrazia idearen interpretazio nagusiaren arabera ulertzen dena. Azken helburua edozein gizartetan pertsona guztien giza eskubidean osorik goza ditzaten bermatzea da bere nortasunaren bidez eta ez nortasun gorabeera. Era berean, migrazio prozesuak sendotzeak eta ohiz anitzak diren gizarteerako populaio mugimenduek elkarbizitzakokontzepturik oinarrizkoenen birplanteatze sakona eskatzen du eta, aldi berean, aukera bat da demokarzia ideia gero eta kultura aldetik ugariagoa den errealitatera egokitzeko.
Mailu Isila hiru zatitan banaturiko ibilbide bat da; lehen zatia, maldan behera doa, errealitate gordinera; bigarrena, maldan gora, goi-arnasaren bila; bi alde horietan, euskal poeten eta munduko poeten oihartzunez beterik daude poemak. Baina ibilbide hori, behera zein gora doalarik, ez da lineala; gora-nahiak eta behera-beharrak txirikordaturik daude, antzinako arkanoan bezalaxe (bi suge txirikordaturik; edo, gauza bera, estilizatuagoa: Taoren irudi biribila, hain modakoa). Txirikorda horren baitan jaiotzen da hirugarren zatia, egunerokotasun gordinari lotua eta, aldi berean, goi-kiriken egarri, etengabe kontzientzia mailukatuz, mailu isil, ironia eta errukia elkartzen diren euripean.
Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko.Galdetzen dut: hitzekin nire hitzekin, alegia jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?. Honela aipatzen du eleberri honetako narratzaileak bere kezka, Rosaren barruan sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta esan behar da maisutasun handiz lortzen duela eleberri honetako pertsonaia nagusiaren barne azpilduretan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera nobela beltzaren elementuak, intrigarenak
, gaur gaurko kontakizun bat eraiki du Lertxundik, hizkera bizkor batean, eta gardentasun hotz bizi batez
Gertakari latz batetik abiatuta autoreari ia batera hil zaizkio aita eta ama, haien etxe hutsaren barruan kutxa huts hits bat balitz bezala sentitzen du, eta modu naif batean egiten du bertako bisita, oroitzapenak aletuz, sentimenduei askapen baimena emanez, heriotzaren berri eta giza kondizioarena ematen du.
Linazasorok haur eta gazteei zuzendutako liburua dela esaten du, baina helduen sailean sartu dugu, ez dugulako haurrentzako poesia sailik, baina baita helduentzako literatura ere izan daitekeelako.
Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta ez da esku hutsik etorri. Ekarri digun emaitza fragmentarioa da: hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak
Testuen gatzean dago zaporea, eta testuen antolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea.
Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.
Eli (edo Lisa) naufrago bat da. Nola edo hala iraun ahal izan du bere nora ezean, bat-bateko eztanda batek seme bakarra, Igor, lapurtu dion arte. Latza zaio bakardadea, baina are latzagoa ez jakitea. Nor ote zen Igor? Zerk eraman zuen Salouko apartamentu hartara, hamaika puskatan xehe-xehe eginda gorpu geratzera?
Gertaera horretatik ihesi, bizitzak aurrera jarraitzen duelako, eta lan egin beharra dagoelako biziko bada, agure bat zaintzen hasi da. Agureak sekretu bat gordetzen du, ordea, eta sekretu horren peskizan semearen iragana berregin usteko du puskatik puskara, bera bezalako beste naufrago bat, Gigi, lagun duelarik.
Intentsitate handiko eleberri honetan garrantzi berezia dute pertsonaiek. Izan ere, naufrago galeria hunkigarria ere bada liburua; hogei urteko naufragoak, berrogei urtekoak, baita laurogeita hamarrekoren bat ere ageri da. Marinelak dira, marinelak lehorrean.
Chillida eta ni ez gara aspaldiko lagunak, ez dugu inoiz elkar ikusi ere; baina aspaldi da Donostian bere lan ikaragarri bat ezagutu nuela: Haize Orrazia. Gerora, beste asko ikusi ditut munduan zehar egindako bidaietan: Gasteizen, Gijónen, Sevillan, baita Frankfurten ere!
Orain arte museoetako barrunbeetan itxita ezagutu ditut artelanak; baina, badakizu zer? Chillidaren eskultura deigarri horiek guztiak naturan daude, kalean, mendi-gainetan, itsasoari begira
zergatik ote? Zergatik dira bere lan guztiak harrizkoak, altzairuzkoak edo hormigoizkoak? Zergatik erabiltzen ote du, batik bat, kolore beltza? Bai kontu bitxiak!
Galdera horiei guztiei erantzuna eman nahian prestatu dut album eder hau zuk eta nik biok elkarrekin Eduardo Chillida eskultorea eta bere lanak ezagutu ditzagun. Zatoz prestatu dizudan jolastegira eta Chillida handiaren lan deigarriekin jolastu, esperimentatu eta jar ezazu ikasi duzun guztia proban!
¿Ausartuko al zara abentura zirraragarri honetan nirekin batera abiatzen? Zabaldu liburu hau eta zatoz nirekin, itzel pasatuko dugu!
Eli (o Lisa) es una náufraga. Mal que bien, ha podido sobrevivir a su deriva autodestructiva, hasta que una explosión le roba a su único hijo, Igor. La soledad que experimenta tras la pérdida es terrible, pero aún más terrible es no haber conocido a su propio hijo. Porque ¿quién era Igor en realidad?, ¿qué fue lo que lo llevó a aquel apartamento de Salou donde sólo quedó un cadáver desmembrado?
Pero la vida sigue. Lisa se refugia en el trabajo, y es contratada para cuidar de un anciano y de su casa. El hombre guarda un secreto que Lisa irá descubriendo poco a poco, y que tiene que ver con un episodio de la Guerra Civil en la Ribera Navarra. A Lisa sin embargo, sus indagaciones le servirán para descubrir las claves de la vida de su hijo.
Los personajes cobran especial importancia en esta novela de gran intensidad narrativa. Se trata de una emotiva galería de náufragos; los hay de veinte años, de cuarenta y de noventa. Todos ellos son marineros en tierra.
Cuaderno boliviano es la crónica e impresiones de un viaje por una Bolivia convulsa, laberíntica, hecha avispero . Crónica y cuaderno de campo de un viaje a un país multiétnico, pluiriracial y pluricultural a la fuerza, y de la errancia por esa ciudad, La Paz, en la que en una misma mañana te tropiezas con un entierro, una procesión, un desfile militar y una manifestación que huele a pólvora.
Lertxundi, en esta novela, examina las relaciones de pareja. En muchos casos, estas relaciones se convierten en una relación de poder, y hoy, sólo hay que leer cualquier periódico para comprobar, que, en no pocas ocasiones, quien detenta ese poder lo utiliza para humillar y domesticar a su pareja.
Me pregunto: si podré dejar constancia con palabras eso es, con mis palabras, de un reflejo, no sé si preciso, pero sí próximo a la precisión, del carácter de esta mujer. La narradora de esta novela duda de su capacidad para interpretar correctamente las claves que rigen el comportamiento de Rosa, principal protagonista de la narración. Y es preciso resaltar la maestría con que Lertxundi se adentra en el alma del personaje de Rosa valiéndose tanto de elementos de género ingredientes de novela negra, de intriga
-, como de una técnica narrativa audaz e innovadora. El resultado cautiva por su fría y precisa inmediatez.