Lasto sua

Lasto suak bero laburra du, ez horregatik da ordea gutxiago erregarri haren garra. Lastozko zortzi zuzi aurkituko ditu irakurleak ipuin bilduma honetan, baina elkarren ondoan gehiago berotzen dutela irudituko zaio. Liburua bukatzean, ez harritu oharkabeko erreduraren bat agertzen bazaio irakurleari larru azalean, edo, nork daki, barrurago. Euskal gatazkaren ikuspegi tragiko eta futurista erakusten duen kontakizun batekin hasten da liburua, eta gai beraren fartsa alderdia agertzen duen beste batekin ematen zaio akabantza. Tartean, umorez eta samurtasunez –baita krudelki ere– trataturiko hainbat gertakari eta hainbat pertsonaia, irakurleak begia zorroztuz gero, oraintxe bertan leihopetik pasatzen ikus ditzakeenak.

Istripuak

Denok uste dugu biharamuna gainerako egunen antzekoa izango dela, hau da, altxatzeko eta ibiltzeko gai izango garela, ohiko jendea eta tokiak ikusiko ditugula, etengailua sakatuz, argia berdin-berdin etorriko dela, eta eguzkia aterako dela ekialdetik. Baina istripua, ustekabea, hor dago…
Hemezortzi ipuinez osatutako narrazio-bilduma da Istripuak. Era askotakoak daude, luze samarrak eta orrialde betekoak ere bai. Badira elementu surrealistak dituztenak, atmosfera magiko batean bildutakoak, kezka eta herstura eragiten duten alegoriak, zientzia fikzioko tantak eta zaparradak; baina badira egunerokotasun arrunta ezin hobeto islatzen dutenak ere, hautsez betetako errepide bazterrean bizi diren pertsonaiak, hiriko giro bizkorrean…
Iragan bat dute Agustin Arrietaren pertsonaiek, iragan bat oraingo aldia baldintzatzen dietenak. Iragan bat dute pertsonaiek. Ba ote dute etorkizunik?

Musu truk

Bankarien diktaduraren mendean gaude. Estatu demokratikoak diktadura demokratiko bihurtu dira. Horrek esan nahi du, legea eskuan eta gehiengoaren onarpenarekin, giza eskubideak urratzen eta herriak zapaltzen direla. Ideologia demokratikoak zaharkiturik geratu dira diktadura berri horiei buru egiteko. Gainditu ezean, akabo askatasuna eta giza eskubideak.

Gure herria, euskaldunon herria, hiltzear dago. Nazionalismoak —eskuinekoak edo ezkerrekoak— sortutako defentsa estrategiak zaharkiturik daude. Bide politiko berriak urratzera behartuta gaude bizirik iraun nahi badugu. Nazionalismoa nahiz ideologia ezkertiar zaharrak dira bide berri horiek bilatzeko oztoporik handienak. Zehatzago esanda, ETAri armak kendu ezean, ez dugu irtenbiderik.

Politikak itsututa gabiltza euskaldunak. Nazio-estatu demokratiko edo iraultzailea botere eta distirak itsututa. Artaldetan bananduta. Demokratak, alde batetik; iraultzaileak, bestetik. Ezinikusiz, elkarri mokoka. Artaldetik kanpo ez dago salbaziorik, oihukatzen dute batzuek eta besteek. Nazio-estatuaren zuloan harrapaturik gaude. Ideologia demokratikoak eta iraultzaileak gainditu ezean, zulo horretan jarraituko dugu.

Zer egin zulo horretatik ateratzeko?

Berandu baino lehen

Azkarragak XXI. mende hasierako bizitzari erretratuak atera dizkio liburu honetan. Gizartean gertatzen ari diren aldaketei usnan ari zaigu. Ikuspegi zabala eskaintzen digu, hainbat baitira begipean hartu dituen gizarte arloak: krisi ekologikoa; depresioa eta bere kausa sozialak; euskal subiranismoa; gay kultura; Mendebaldearen garapen eredua; ego indibidualaren inflazioa; euskal gatazka; maitasuna eta gaurko harreman afektiboak; gorputzari diogun lilura; emakumeen mendekotasuna; pobrezia; korporazio globalak; espainiartasuna; familia eta umeen hazkuntza; identitate kontsumistak; krisi energetikoa; edo patologia psikiko berriak.
Zooma orain zabalduz orain estutuz, gizarte-analisiaren zorroztasuna eguneroko bizitzarekin txirikordatu du, anekdota eta pasadizo esanguratsuekin, kolorez zipriztinduz erretratu bakoitza.

Jon Sarasuak hitzaurrean dioen legez, “psikologiaren bariazioekin jotzen du doinu soziologikoa”. Gehienetan tonu kritikoa darabil, eta pistak eskaini nahi ditu bizi gaituen mundua ulertzeko, astintzeko, baita eraldatzeko ere.

Nosotros, los navarros

El autor denuncia con contundencia los dos nacionalismos que, inmersos en su pugna permanente en Navarra, se muestran incapaces de crear una identidad unificadora. Unos desprecian el euskera y la cultura que se expresa en esa lengua, mientras otros no han aprendido aún que lo vasco no es sino una parte integrante de lo navarro. Navarra representa el más estrepitoso error del nacionalismo vasco, pero también una de las claves que han de conducir a la solución del llamado “conflicto vasco”.
Zabaltza nos ofrece un libro iconoclasta dirigido a lectores sin prejuicios, una obra imprescindible para entender la Navarra de ayer y de hoy, por encima de las mitologías de unos y otros. A juicio del autor, no se trata de que uno de ambos nacionalismos se imponga sobre el otro, sino de crear una nueva comunidad capaz de acoger en su seno todos los sentimientos nacionales. En ello cifra el reto fundamental a que se enfrenta la sociedad navarra.

Zelebrezko tropa

Festa egiteko aitzakia gutxi behar zuten donostiar haiek betetzen dituzte liburu honetako orriak, beste hamaika pertsonaia xelebrerekin batera. Historia ofizialetan nekez agertuko liratekeen herritar xumeak datozkigu bisitan –xumeak baina kastakoak–, beren anekdota, pasadizo, gertaera eta abarrekin. Denak oso ezagunak izan ziren Donostia zaharrean, esaterako, Periko Bixar edo Etxekalte, bi aipatzearren, eta bakan batzuek lortu zuten, gainera, San Tomas eguneko parnaso txikian toki bat, Ixkiña lehorreko toreatzailea kasu, ondo merezia. Gehienak festa girokoak badira ere, bakarren batzuk badira benetan errukigarriak, hala nola, Xomorrostro gizajoa edo Robinson eremutarra. Batzuen eta besteen bitartez, orain ehun urte eta gehiagoko Donostiako kalean zen giroa geureganatu dezakegu, ia usaina eta guzti, garai hartako lekukotza bikaina ematen baitigute.

Bataklon ilargialden

Hainbeste aldiz entzun du “ilargian bizi dela” edo “ilargiak joa” dagoela eta “labe gainean daukala ilargia”, azkenerako, BataKonek erabaki du Ilargialdera joan behar duela oporretan. Ilargialde da ilargiko hiriburua, eta behingoz jakingo du han zer gertatzen den. Han Pierrot eta bere lagunekin egin du topo; ikuskizuna harrigarria da: Denak bizi dira burbuila handien barruan igeri. Bai bitxia hango mundua! Ulertzera iritsiko ote da? BataKlonek aukeratu egin beharko du, han goiko ametsezko mundua edo hemen beheko errealitatea.

Historia universal de los hombres gato

Josu Arteaga Dicen que atrapa desde el primer capítulo con sus frases cortas y sus comas racionales. Que da vuelcos felinos y sorprende a cada vuelta de página. Que ha sido disfrutada en la gestación y que ello retraslada a su lectura. Que en la novela están importante lo que se dice como lo que se esconde. Que puede resultar polémica. Políticamente incorrecta incluso para lo políticamente menos correcto.
Dicen que supura un profundo pesimismo antropológico y que, sin embargo, es capaz de hacer reír. Que es ácida y descarnada. Una forma de neo-tremendismo que descoloca y noquea al lector. Que lo sacude. Que deja un poso de literatura de verdad. Trabaja. No construida desde parámetros comerciales de usar y tirar.
Dicen…

Etorkizuna

Heldu orainari dio zuhur-hitzak, ‘etorkizuna gure esku dago’ errepikatzen dute nekagaitz medioetan. Eta bien bitartean, iraganari begira, mirarik gabe bada ere, ari da Zaldua ipuin-sorta berri honetan. Zer ote du iraganak halako setaz aldatu nahi izateko. Beharbada ez gaude iraganaz oso harro eta horregatik aldatu nahi genuke.

Autoreak bere aurreko ipuinetan erabili ohi dituen osagaiak erabili ditu liburu honetan ere: ironia erregosi apur bat, zientzia fikzio ukitu sinesgarriez lurrindua, absurdotik atximur bat, egunerokotasunetik koilara bete, akaso giza harremanen gatzak gazituago dator oraingo honetan; beti bezain iradokizunez betea, hala ere.

Ez da erraza esaten horietako zein osagaik behartzen duen irakurlea ipuin bakoitza hasi eta bukatu arte ez eskuetatik uztera, beharbada denen nahasteak. Segurua dena da ipuin bilduma irakurri eta nekez ahaztuko dituela bertan kontatzen direnak eta aktoreak.

T (Tragediaren poza)

Bashevis Singerrek zioen indar arraroa daukala janzkerak. Nobela honetan ere indar handia dauka janzkerak, indar arraroa, baina ez da arropaz bakarrik ari, bizitzaz ari da gehien bat. Guk geuk gidatzen dugu gure bizitza? Galdera Mendebaldeko Kulturaren erroetan dago, eta milaka literatur lan saiatu da plazaratzen eta erantzuten. Nobela honek galdera hori egin nahi du berriz ere, hemendik, gaur egungo Euskal Herritik. Erantzuna, baldin badago, norberak aurkitu behar du, jakina.

Alde batetik, tragediari buruzko ikastaro bat egiten ari da Terese, eta bestetik, aitaren heriotza iragarriaren tragedia ari da unez une bizitzen. Terese eta Tragedia, biak “t”z hasten diren hitzak. Ermuko Foroko kide da Barrutia irakaslea. Barrutiak ematen dio Tereseri tragediari buruzko ikastaro hori eta harreman esperpentiko bat sortzen da irakasle eta ikaslearen artean. Bada, bestalde, gertakari ilun bat Barrutia eta Tereseren aita lotzen dituena. Hirurogeita hamarreko urteetan gertatu zen, eta Hendaian bizi ziren orduan, Espainiako poliziatik ihesi.

Elementu horiek denak mahai gainean jarri ditu Olasagarrek eta tragediari buruzko kontakizun mingarri bat sortu du. Pertsonaiei min egiten diena, eta irakurleari ere bai. Izan ere, umore beltzez, sarkasmoz, eta esperpentoz betea dago T, atzean ezkutatzen denak, ordea, min egiten du.