Axola ez duenean

Irenek helduleku gutxi dauzka: lan egiten duen liburu-denda, oroitzapenak eta animaliekin dituen ametsak. Eta pertsonaia-galeria berezi eta erakargarria osatzen duten bere lagunak: Claudio, literatur ortodoxoa; Bruno, isiltasunaren abarora bildu nahi duen idazlea; eta Morasán, ibaiko hondakinak biltzen dituen filosofo heraklitoarra. Gutxiago da, ordea, Kronskyri buruz dakiguna.

Demagun Ana Kareninak Vronsky kondea bezainbeste maite zaituztela. Eta zuk ezagutzen duzu Kronsky izeneko agure bakarti bat, zure etxebizitza berean bizi dena. Errusiatik etorri omen zen gerra amaitzean, eta inork irakurtzen ez dituen botila mezudunak jaurtitzen ditu ibaira. Irenek beldurra die trenei, eta senarra galdu duenetik, hauskor antzean dabil. Tolstoiren eskutik, hain zuzen, harreman bitxia sortuko da Irene eta Kronskyren artean, bien bakardadea eta zauriak leuntzen lagungarri izango dena.

Carlos esaten zioten gizona

Euskal Herria. 1950-70. Gerra osteko giroa. Giza oldeen joan-etorriak herri txikietatik hirietara. Industria. Familia transmisioa. Mugimendu sozialen sorrera. Herria eta eliza. Bokazioen krisia. Kooperatibismoaren lehen pausoak. Gaztedi berria. Marx eta Sabino Arana. Indarkeria. Zine-forumak eta eskola sozialak. Sartre eta Unamuno. Alienazioa eta sorkuntza. Sator lana. Che Guevara eta Txillardegi. Gizona, lana, makina. Heroiak eta ereduak. Bizitzaren zentzua. Laguntasuna. Aberria. Heriotza.

Carlos esaten zioten gizona ez da geldi egoteko jaioa. Egokitu zaizkion mundua eta gizartea aldatu nahiko ditu, eta nahi horrek era guztietako talde alternatiboak ezagutzeko aukera emango dio. Carlos esaten zioten gizona bere garaiko seme da, 1968ko matxino frantziarren korrelatu euskalduna.

Haiek zergatik deitzen dute Euskal Herria eta guk ithaka

Liburu honek, tituluko galderatik abiatuta, Euskal Herrian eta Katalan Herrialdeetan XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera garatutako kantagintza, herri eta masa kultura fenomenoa, sakon aztertzeko bidea ematen du. Eta horrela, fenomeno honen ezaugarri eta oinarri linguistiko, historiko, estetiko eta oroimenekoak azalduta, hauek bi herrietako nortasun nazionalen eraikuntzan izan duten eragina argitzen digu. Salvador Cardusek hitzaurrean dion moduan, “ nahiz kantagintzari buruzko hausnarketa izan, irakurleak, bi herrien argazki garbia aurkituko du”.

Ihes ederra

Argazkilari baten eta irakasle baten egunerokoa da irudi-eleberri hau. Istorioa egungo Euskal Herrian dago kokatua, azken berrehun urteak Frantses Errepublika Federalean daramatzan errealitate batean. Komikiaren gai nagusiak monogamia, maitasuna, sexua, geopolitika, eta historiaren aldakortasuna dira, Joanes Apaolaza protagonistak kontatuta. Ironia da nagusi politikari dagokionean. Joanesek Ebroko Gune Neutralera egingo du bisita, Baionan Euskal Irauna eskuin-muturreko alderdiko buruarekin bat izanen da, altermundialisten mitin erraldoian ere argazkiak aterako ditu.

Jendeen jende

Jendeen jende antzerkia komedia bat da. Familia batean gertatzen da. Erretreta hartu ondoan bere sorterrira itzulia den izebak familiako zuhaitz genealogikoa egina du, eta 400 askaziz goiti aurkitu ditu bere ikerketan. Egun, denak gomit dira besta egitera.
Haatik, ustekabeak gertatuko dira, batetik familiako hiru belaunaldiak krisi egoera batean baitira, eta beren harremanak biziki minbera. Bestetik, horko nagusiak nahiz eta ogibidea bestalde izan, ardi zenbait hazten ditu bere etxalde ttipian, eta eritasun mehatxu handiak dira inguruko artaldeen kotsuz. Azkenik, eta azken minutuan, nehork badenik ere ez dakien familiako bat agertuko da diaspora urrunetik jinik…
Gure eskualdean zuhaitz genealogikoen egiteko ohidura azkartu da azken urteetan. Nolazpait, autoreak uste du euskaltasuna egunerokoan bizitzeko diren nekeziak, ordainezko bideak bilatzera bultzatzen duela jendea. Ondorioz odola, izena, etxaldea eta arbasoak bilakatzen dira euskaltasun permanente baten sentimendu. Horren inguruan irri egiteko antzerkia da hau, eta agian ikusten da printzipalena bestelakoa dela, badirela jendeak, beren neke eta pozekin, ahal bezala dabiltzanak elkarren artean (in)komunikatzen.

El auténtico Moreno Valdés

Un narrador errático sigue las pistas de un supuesto pintor vanguardista latinaomericano fallecido décadas atrás y defendido por una periodista de mágico atractivo, hasta desvelar la verdad de la historia del artista que la periodista proclama haber descubierto.

Babeli gorazarre

Informazio eta komunikazioaren aro honetan, egileak “bidezko eta eragingarritzat” definitzen duen hizkuntza politika baten edukia eta eginkizun nagusiak aztertzen ditu saiakera honetan, beti ere kohesio soziala helburu nagusi duen kultura politikoaren ikuspegitik. Azterketaren eremuak hiru maila nagusitan banaturik datoz: Europa, Espainiako Estatua eta Euskadi.

El euskera y sus dialectos

El presente ensayo da a conocer algunos de los resultados alcanzados en la investigación lingüística a lo largo de estos últimos años, más concretamente en lo relacionado con los dialectos vascos.

Sunset park

Sunset Park, New Yorkeko auzo pobre baten izena da. Badago han, Green-Woods hilerriaren
ondoan, etxe bitxi bat, etxe bakarra, AEBetako mendebaldeko larre eta ordokietatik hartu eta
New Yorken txertatua ematen duena, zurezkoa. Lau squatter gazte bizi dira bertan. Bizitzan eta
gizartean bidea ireki nahian ari dira gazteak.
Azken depresio ekonomiko honen pean New Yorkeko gazte batzuek bizitzan aurrera egiteko
egiten duten ahalegina kontatzen du eleberriak. Maitasun debekatuak, zorigaiztoak,
belaunaldien arteko etenak, krisi sozial nahiz pertsonaletan aurrera egiteko baliabideak, New
York… eta Austerren eleberrietan ohikoak izaten diren hainbat osagai ditu kontakizunak.
Kontakizunaren egitura bera ere jostagai izan du idazleak.
Itzal-argiak ditu kontakizunak, ez da dena iluntasuna, ez da dena argitasuna. Maitasunaren
indarra eta beharra antzematen da gertaeren eta pertsonaien hautu eta ibileren azpitik.

Vida y otras dudas

Han pasado ya cuarenta años desde que Anjel Lertxundi publicara su primer libro. En el presente ensayo fragmentario, su mirada y su memoria se pasean por esa larga trayectoria literaria, y el viaje, como quería Kavafis, resulta fructífero. En breves textos concebidos como las teselas de un mosaico, el autor da forma a un balance general de su oficio de vivir, íntimamente vinculado al de escribir. Reflexiones, glosas y recuerdos infantiles y de la edad adulta conviven en estas páginas, y en apacible armonía, con citas extraídas de la más íntima biblioteca del autor.