Etxepare porno

Euskal kultur gunea Interneten eta teknologia berrietan aztertzen da liburu honetan. Zein den egoera eta zein erronka nagusiak. Ez da, ordea, ohiko esku-liburu bat, erreportaje bizia baizik, adibide praktikoez, umore gaziz, ironiaz eta xehetasun xume baina garrantzitsuz betea.

Lehorreko koadernoa

Idazle batek botila bat aurkitu du Zarauzko hondartzan. Botila barruan paper bat dago eta bertan marrazturik mapa bat. Misteriozko nobela gisa irakur daiteke Lertxundiren liburua, botilaren eta barruan dagoen mezuaren misterioa askatzen saiatuko baita, baina badu beste irakurketa bat ere: literatur gozamenerako sarbide ere bai baita liburua. Maisuki darabiltza Lertxundik tramaren hariak eta nagusiek eta gazteek jakin-minez irakurtzen duten liburua da Lehorreko koadernoa.

Telefono kaiolatua

Bai telefonoek eta bai ispiluek desasosegua sortzen digute. Amesgaiztoetan sarri agertzen zaizkigu. Ezinegona sortzen digute, lo egiteko pastilak hartzera behartzen gaituzte. Sosegurik eza agertzen da kontakizun hauetan. Telefono-kabina baten bila aritu, eta, bat aurkitu orduko, telefono-haria moztuta dagoela ohartzen denaren sosegurik eza. Telefono-kabina zepo hilgarritzat, zerraldotzat sentitzen duenarena. Esan dezagun telefonoa giderretik duenak mundua duela mendean. Esan dezagun, hamairu ipuinetan, Harkaitz Cano bezalako idazle gazte baina eskarmentudunak jenero beltza nahasten duela absurduarekin eta surrealismoarekin. Esan dezagun telefono kaiolatu batez ari garela. Bai, esan?

Jeans-ak hozkailuan

Rakel banatzeko zorian dago. Orain arteko harremana urrunetik ikusteko beharra sentitzen du, ihesi alde egitekoa, nahi bada, eta EEBBetara joatea erabaki du, bidaia antolatu batean, beste 13 lagunekin furgoneta batean sartuta, New Yorketik San Frantziskoraino. Gauzak urrunetik ikusteko beharrak barrenak hustutzekoa ekarri dio, eta eguneroko bat idaztea erabaki du. Furgoneta barruan, ordea, bidaiak aurrera egin ahala, harremanak sortzen dira. Furgonetan ezer ez da dirudiena, jendeak ere bere hutsuneak ditu, eta norberaren izaerak besteenarekin egiten du talka. 14 pertsona elkarren deskubrimenduan ari dira etengabe bidaian zehar. Road movie bat baino zerbait gehiago da Zubizarretaren nobela; bidaiaren gorabeherekin batera, Rakelen baitako bilakaera eskaintzen da, zatika, irakurleak puzzlea osa dezan. Rakelen begirada da nagusi, bestela: oso estilo beroa, xaloa, eguneroko xehetasunei erreparatzen diena, amodio hutsunea betetzeko amodioa behar duena.

Los años oscuros

José María de Leizaola dijo que la posguerra en Euskadi comenzó el 25 de agosto de 1937, es decir, cuando se consumó el Pacto de Santoña. El exhaustivo relato de este libro comienza precisamente en Santoña, el 26 de agosto de 1937 y acaba en Nueva York en 1946.

Los nacionalistas vascos, además de testigos, fueron, en ocasiones, víctimas, de las pugnas y enfrentamientos de las facciones republicanas, todo ello en medio de la descomposición del régimen que ellos habían contribuido a crear.

Los años oscuros nos ofrecen un poderoso ejercicio de recuperación de la memoria histórica democrática, que abarca cuatro fases cronológicas: la primera, hasta el final de la guerra civil; la siguiente, hasta junio de 1940, cuando casi toda la Europa continental quedó bajo la ocupación del nazi-fascismo; la tercera etapa se desarrolla en un triple escenario: el interior, América y la Francia ocupada, y la cuarta, hasta 1946, etapa que verá la reorganización del gobierno vasco en el exilio.

A modo de colofón, un escogido álbum de documentos gráficos realza el relato memorialístico de esta sólida obra.

Iridium

Irisek ondo kostata ikasi du bizitza aldapa baten modukoa dela, batzuetan beheraka datorrena, arin eta alai, eta beste askotan goraka doana, nekez eta ezinean. Neska gazte ikusgarria da: 18 urte, buruz argia, modelo-gorputz ederra, aurpegi polita eta begi argi bereziak, bakoitza kolore batekoa. Bizitzak aldapan behera zeraman eskutik, arin eta alai; bazituen lagunak, nobio lerden bat, ondo zihoan eskolan… Harik eta patu gaiztoak bizitza aldapan gora jarri zion arte: zebrabidetik zihoala, gidari mozkor batek, autoa ziztu bizian gidatuz, jo eta hankaz gora bota zuen; kolpe latza buruan eta ospitalera. Ondorioa: Hartutako Kalte Zerebrala. Zer den hori? Izenak berak dio: zerebroan, buruan, kaltea duzu, lehen ez zenuena baina orain bai, hartu egin duzulako; Irisen kasuan, zartako latza buruan. Eta horren ondoren, zer? Aurrena mundua ilundu, eta bizitza aldapa gora jartzen zaio: nobio lerdena lerdo atera zaio; lagunak eta ingurukoek erdi tuntuntzat hartzen dute, mundu guztiak bezala; etxean babesa, ama kapitain-pilotu eta aita aingeru guardako, eskolan mimoak… Eskerrak Ruti, bere lagun minari. Eta jende arraroari: jende arraroa Mario da, bereziki, bizitzak aldapan gora jarri duen mutil burutsu gaizto itxurako bat. Iris ere arraroen sailekoa da orain. Arraroa: aldapan gora aldapan behera balihoa bezala, arin eta alai, bizitzen dakiena.

La pulga

“¿Qué tiene el abuelo en medio de la calva? ¡Uy, pero si es una pulga, y con una cabeza
enorme!”. Zuriñe aún no sabe que se trata de una pulga muy, pero que muy especial: ¡una pulga
que habla! ¿Qué nos contará?

Rowley Mutiko Superjatorra

Rowley Jefferson Greg Heffleyren lagun mina da, eta hau bere liburua da. Orain badu, Greg lagunak bezala, egunkari propioa. Liburu honek, Rowleyri buruz bada ere, sekulako zerikusia du Gregekin, bere lagunik onena delako. “Mutiko superjator baten egunkaria” jarri diote izenburu, hori esaten baitu Rowleyren aitak bere semeari buruz: “Zu bai mutiko superjatorra, seme!”. Batzuetan, gurasoek esaten dizkioten gauzak entzunda, Rowleyri iruditzen zaio ez dutela berak Gregi buruz duen iritzi bera. Ez dute Greg gustukoa…

Arkakusoa

“Zer du aitonak buru soilaren erdi-erdian? Hara! Arkakuso bat da, eta ikaragarri handia du burua!”. Zuriñek ez daki, oraindik, oso-oso arkakuso berezia dela: hitz egiten dakien arkakuso bat! Zer kontatuko ote digu?

Okuri confidencial

En Okuri, una pequeña ciudad vasca que bien podría llevar otro nombre, un puñado de personajes solitarios se ven involucrados en conflictos de muy diversa naturaleza, a los que cada uno tratará de dar una solución acorde con su –a veces muy peculiar– forma de concebir el mundo, la vida y las relaciones humanas.

En diez narraciones de muy diverso tono, el autor, con un pulso narrativo firme y variados registros, penetra en las razones y sinrazones de unos antihéroes que casi siempre ocultan un secreto en los pliegues de unas vidas al tiempo corrientes y extraordinarias.

El lector transitará cómodamente por los recovecos narrativos de este sugerente universo literario creado por Figueroa, en el que de tanto en tanto asoman elementos del género negro y destellos de un humor que mezcla con audacia dosis de cinismo y ternura.