Jende normala

Amodiozko historia bat da Sally Rooneyk eskaintzen diguna, zalantzarik gabe, baina, funtsean, munduan –eta amodioan ere– leku bila dabiltzan bi gaztek bizitza propio eta erakargarri bat eraikitzeko egin behar duten borrokaz dihardu idazle irlandarrak.
Elkarrenganako erakarmena pasioz eta liluraz bizi dute bi protagonistek, baina gaizki ulertuek oztopatzen diete, etengabe, biek nahi luketen elkartzea.
Idazleak 27 urte zituen, mundu osoan arrakasta itzela lortu duen eleberri sendo bezain hunkigarri hau idatzi zuenean, eta garbi uzten du gertutik eta modu harrigarrian ezagutzen dituela darabiltzan giro eta istorioen osagarriak. Eta hitz bakoitzean asmatzen du horien berri ematen.
Arrakasta horren lekuko eta ondorio, BBCk izenburu bereko telesaila estreinatu du.

Sasiola

XVII. mendean, Gaztelako koroa gudan zebilen hainbat erresuma eta herrialderekin. Alde herrialderekin. Alde batetik, bereganatutako lurraldeak koroapean mantentzeak gastu handiak eragiten zizkion. Bestalde, Ameriketan bereganatutako lurraldeak eta lur haiek ematen zuten aberastasuna profitatzeko zor handiak egin zituzten gaztelauek: ehun eta berrogeita hamar urteren bueltan, lau aldiz egin zuen porrot Gaztelako Errege Ogasunak.
Porrot egoera horretan, diruaren balioak etengabe beherantz egiten zuen, eta, beti bezala, herritar xumeek izaten zituzten galtzekoak.
Bizkaiko Artxibategi Historikoak gorde du 1674tik 1677ra bitartean luzatu ziren peskizen eta haien ondorengo epaiketaren oroimena: Bizkaiko Teniente Jeneralak Sebastian Atxa arrazolarra eta beste hain-bat herritar auziperatu zituen «sobre falsificación de moneda falsa de oro, plata y vellón de molinillo en la casa de “Acha” y en las cuevas del monte “Amboto”».
Zergatik eta zertarako ekin ote zioten herritar xume haiek dirua faltsutzeari hamabi urte luzean? Nondik ateratzen zuten txanponak faltsutzeko behar zen zilarra eta urrea? Baina beste zerbait da jakin-min eta harridura gogorrenak pizten dituena: ez du ematen faltsutzaileak aberastasunaren bitsetan bizi zirenik, errekisatu zizkieten ondasunak ez baitziren beste mundukoak…
Garai hartan, orobat, dirua faltsutzea Gaztelako koroarekiko traizioa zen, eta gogorrak izaten ziren zigorrak, Inkisizioak ezartzen zituenaren araberakoak. Adibidez: surtan erreta hiltzeko kondena…
Eleberri historiko peto-peto honetan, Mila Salterainek, bizi-bizi eta irakurlearen jakin-gosea etengabe piztuz, historiografiak askotan iristerik ezin dezakeen bihurgune eta zokoetan barneratzen da, sakon eta luze ikertu dituen gertaera harrigarri batzuen berri emateko, neurri berean kronika eta nobela den artelan honetan.

Haize-lekuak

Mikelak supituki utzi beharko du atzean baserriko haurtzaroa, ama alargunak Altsasun entregatzen duen unean. Han, gerra zibilaren itzal eta ilinti bizi-bizien artean, neskame arituko da hamahiru urte apenas dituen neskatoa. Hala egin dute bere aurretik ahizpa zaharrek, hala egingo du berak ere, txandan-txandan etxeko mahaia arintzea tokatzen zaionean, eta, bide batez, akaso gerora baliagarria izango zaion ofizioan trebatzea helburu.
Reparaztarren etxean ezagutuko du jende dirudunaren bizimodua, baina baita txanponaren ifrentzua ere. Ez baita giro galtzaileentzat.
Menderatu beharko du etxemina, oroitzapenak bridatuz eta bizimodu berrian bidaide egokituko zaizkionei tokia eginez bizitzaren aro berrira irekitzen hasi den bihotz nerabean.
Ikasiko du, haragi propioan, alferrik dela haize guztietatik babesean egoten saiatzea, noiznahi heldu daiteke-eta, auskaloko zirrikitutik, menderatu beharreko haize bolada ezezaguna. Beti erne, beti prest dagoena dela haizete bortitzen jostailu baldar izan nahi ez duenaren patua. Heziketa sentimental gogor bezain premiazkoa.

Iribar. Irudia eta eredua

Orain arte beste batzuek idatzi dute Iribarri buruz. Bere kirol ibilbidea aski ezaguna izango da askorentzat, baina beti ere kanpotik begiratuta. Iribar ez da sentimenduak erraz azaleratzen dituen horietakoa. Hala ere, ez du alferrik galdu nahi izan bere sentipenak, gertaerak, erabakiak, jokabideak, akatsak eta abar bere ikuspegitik kontatzeko aukera hau. Zoritxarrez, denborarekin batera joan dira hainbat oroitzapen. Zorionez, behar zuen laguntza izan du, atzendutako hori berreskuratzerakoan. Iribar izan dena eta gaur ere badena zintzo jasotzea da liburu honen asmoa. Kronika interesgarria eta, aldi berean, atsegin eta gozagarria.

Lo que puedo contar

Nada es tan lacerante, para un periodista, como la indiferencia ante las injusticias cotidianas, diríase que eternas, cuya crónica se esfuerza en transmitir. Y ese es, precisamente, uno de los más graves pecados de este nuestro «primer mundo».

Fede Merino ha viajado como periodista por las diversas cartografías de esa injusticia, de manera especial en América.

Ha cosechado allí historias y vivencias que nos hablan con crudeza y sin disimulos de realidades que nuestra acolchada conciencia europea prefiere ignorar o, a lo sumo, anotar en la columna de lo reprobable, sin que ello dé lugar a otros ni mejores gestos.

A lo largo de estas páginas, el periodista nos conduce con pulso firme y amistoso por pequeñas historias que van y vienen de América a Euskadi y del pasado al presente. Desfilan por ellas personajes del más variado pelaje, observados siempre con la aguda mirada de quien está acostumbrado a percibir la verdad tras los celofanes con que los seres humanos camuflamos nuestras mejores y peores pulsiones.

Pero, tratándose de Fede Merino, no podía faltar en este relato la crónica del emblemático «bacalao» del Athletic, el irrintzi rojiblanco creado por él para cantar los goles del Athletic en las transmisiones radiofónicas.

Porque todo es vida, y vida es lo que destilan estas apasionadas páginas.

Manual de instrucciones. Cómo funciona un niñ@ de 0 a 6

Una inestimable ayuda para ayudar a padres y madres, a base de humor y complicidad, a salir bien parados del trance de “manejar” una criatura.
• HUMOR: de la sonrisa a la carcajada
• IRONÍA: porque a menudo es la mejor forma de comprender la realidad.
• ALEGRÍA DE VIVIR: porque ellos y ellas son los mejores proveedores.
• INDICACIONES PRÁCTICAS: porque siempre vienen bien…
UN REGALO BELLO Y PRÁCTICO PARA MADRES Y PADRES!!!

Odolaren sua

Eleberri hau garaiko argitaratzailearen paperen artean galduta zegoen eta XXI. mende honetan argitaratu da lehen aldiz. Kontakizun intimista eta hunkigarria da Odolaren sua.
Baserri giroko Frantziako herri txiki batean gertatzen da dena, 30eko urteen hasieran. Silvio narratzaileak dirutza gastatu du munduan zeharkako bere ibilaldietan. Hirurogei urterekin eta familiaren kargarik gabe, patxada ederrean Frantziako txoko horretan giza kondizioaren behatzaile izatea tokatzen zaiola ematen du. Halako batean, ordea, patxada hori trakestu egiten da, herrian heriotza lazgarri bat gertatzen baita. Gizarte itxi eta hieratiko hori urratzen hasten da eta iraganeko sekretuak hasten dira azaleratzen, odolaren suak, gaztetasunaren grinak, bizitza hankaz goratu dezakeela demostratzeraino. Aitortza bat bestearen atzetik dator, azken sorpresak erabat aztoratuta uzten gaituen arte.

Arrazoia ez dago edukitzerik

Liburua gogoeta laburren bilduma bat da, funtsean. Laburtasuna ez da, nolanahi ere, aforismoraino iristen, kasu bakan batzuetan izan ezik.

Autoreak berbatura deitzen dio (eta ez literatura) darabilen hizkuntza, mintzamolde edo estiloari: ahozkotasuna izeneko esparru horretaraino mugatu gabe ere, berba edo hitzetik abiatzen dela dio bere jarduna, letra hiletik baino areago.

Mamiari dagokion aldetik, arrazoiaren jabetasuna izan liteke, zerbait izatekotan, liburuaren muina; arrazoia eduki beharrak dakarren okerra edo ezina ere bai, nolazpait. Era guztietako zerei buruzko gogoetetan agertu nahi luke autoreak egiazko arrazoi baten jabe egin ezina.

Etxea

Maite eta Asier ama-semeak etxe bila dabiltza. Miren eta Mikelen etxea ikustera doaz. Xabier etxe-agentziako saltzaileak laguntzen die etxea gelaz gela ikusten. Hari xume hori erabiltzen du autoreak irakurlea espazio fisikoaren eta espazio mentalaren barrenera eramateko. Pertsonaiak dira ardatz lan polifoniko honetan. Egoera beraren aurrean, pertsonaia bakoitzak zer ikusten, pentsatzen, sentitzen duen erakutsi nahi digu, nork bere erreferentzia-mundua erakusten digu barne-kontzientziaren bidez.

Errealitateaz ari da Etxea, oinazeaz, memoriaz, itxaropenaz, utopiaz… Denak hitz potoloak; hortaz, erlatibizatu beharrekoak. Hala ere galdera hor geratuko da: erlatibizatu, deuseztatzeraino egin behar al dira? Ukatzeraino?

Itoko dira berriak

Ipuin luzea?, nobela laburra? Dena delako “zer” honetako pertsonaiek eztabaida absurduetan sartzeko duten joera gaixo berberean eror gaitezke auzi hori garbitzeko unean. Kontakizun eder umoretsua bada behintzat, irakurleak irribarrez hartu eta ezin utziko duena bukatzen duen arte. Algara txikirik ere egingo du tarteka, autorearen taxu bereko liburuak irakurri dituztenek ongi dakiten bezala. Aprobetxatu beharko du irakurleak, ordea, irakurketaren ordu gutxi horiek irribarre eta algaretarako, azken puntuarekin batera izoztu dakioke-eta barre murritza, hemen -ipuin luzea izan edo nobela laburra izan-, alegia mingots ezkorra ezkutatzen baita gizakiari eta gizarteari buruzkoa.