Barrikadak

Bost pertsonaia, bost bizitza, bost kontakizun: bost ikuspuntu egoeraz hobeto jabetzeko. Bost bagoi, liburu hau den tren espresari maisuki lotuak. Norabide argia: irakurlearengan lilura piztea. Eta galderak: hogei urte eta gero, sufrimenduak hor dirau, zer aldatu da?, onerako?, txarrerako?… 80ko urteetan kokatua dago istorioa, bakardadea are bakardadeago egiten duten Gabonetan. Barrikada bat dago Ordizian, espresaren bidean traban. Gauza ikusgarria da pneumatiko errez eta era guztietako tramankuluz egindako barrikada. Ikusteko modukoa. Kontakizunean aurreratu ahala, beste barrikada batzuk bistaratuko dizkigu Zubizarretak, Antton Olariagaren irudizko narrazioa lagun duela, bere irudimenetik sortutako pertsonaien baitan. Eta irakurleon baitan?

Kafka Bilbon

Kafka Bilbon, izan, bilduma honetan dagoen narrazioetako bat da, baina bada beste zerbait ere, bilduma osoaren giltza, alegia; idazle txekiarraren presentzia liburu honetan ez baita narrazio bakar horretara errenditzen: Kastiguan zehar barreiatzen da, eta Eta besteko mikronarrazioak ere harrapatzen ditu. Presente dago haren espiritua Dama beltza kontakizuneko Don Beldurren erresuman, edo Gabriel Aresti Eibarren ipuineko ironia puntuan; ez dago aparte Indarkeriaren gainean eta Handia naizenean izena daramaten kontakizunetatik eta horietan ageri den izu eta damutik, duda eta etsipen loriatsutik. Kafka Bilbon liburu hau iradokizunez betea ageri da, behin errealitatea eta fikzioaren arteko muga hautsi, eta izan zena eta izan zitekeena bereizteari uko eginez gero.

Road movie

Estatu Batuetara joan, han auto bat alokatu eta milaka filmetan ikusiaren ikusiz gure herrikoak balira bezala ezagutzen ditugun errepide eta autobide galduak zeharkatzea proposatu zidaten. Thelma eta Louisena bezalako esperientzia bat bizitzea, road movie baten protagonistak izatea, gure Easy Rider edo Paris-Texas propioa eraikitzea. Baiezkoa eman nuenean banekien zeren bila nindoan, zer topatu nahi nuen paraje urrun haietan, zein zen hartara bultzatzen ninduen indar ezkutua. Ameriketako toki urrun haiek guztiak inoiz bisitatu gabea izanagatik ere, apur bat nireak ere bazirela begitantzen zitzaidan. New York, Kalifornia, San Frantzisko, Los Angeles… oroitzapen asko, bizipen ugari iradokitzen zizkidaten izenak ziren, ordura arte Atlantikoa fisikoki zeharkatzeko aukera inoiz ez eduki arren. Nire belaunaldiko asko eta asko bezala, Patti Smith, Velvet Underground edo Johnny Thunders entzuten hezi naiz. Nire nerabezaroan orduak eta orduak egin ditut New Yorketik zetozen doinuak entzuten. Estatu Batuetako estoldetan filmaturiko hainbat pelikula betirako geratu ziren nire erretinetan itsatsirik hain hunkierrazak garen aro hartan ikusi eta gero. Kerouack, Bukowski, Thompson… oroitzapen bikainak dakarzkidaten izenak dira.

Puntera beltzak

Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak…
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Batzuetan irudituko zaio amets ezinezkoa dela eta beste batzuetan, berriz, esku-eskura daukala. Olympiak momentu magikoak biziko ditu bere taldekoekin, etxekoekin, adiskideekin eta… lagun berezi batekin: Ortzi da lagun horren izena, eta, mutil berezi-berezia da benetan.

Piztiaren izena

Deabrua, mito faustikoa, alegia deabruari arima saltzea dohain baten truke. Gai horren inguruko bost ipuin eta glosario bat ageri dira liburuan. Lertxundik horretarako euskal ahozko tradizioa eta Europako tradizio idatzia aztertu behar izan ditu eta elkarrekin harremanetan jarri. Sail berri baten lehen alea da hau.

Izarak

Bizitza arrunta duen bikote heterosexual arrunt bat osatzen dute Anek eta Xabik. Adiskide min dute biek Elene. Portugalera doaz oporretan, hiruak elkarrekin. Bidai horren ondorengo urtebetearen buruan ezerk ere ez du lehenean iraungo…
Ane mintzo denean, zalantzan jartzen ditu bizitzan hartutako erabakiak. Banan-banan. Inoiz bere ariman tokirik izan ez duten zalantzak dira. Aneren identitatea (bai besteen begiradak sortutakoa, bai bere jokabide propioz proiektatzen duena) kolokan jartzen dutenak.
Kontrapuntuan, Elene ispilu da Anerentzat. Anek beti bizi nahi izan duen bizitzaren isla. Bide-gurutze bakoitzean aukera egokia hartzen lagungarri nahi lukeena.
Bilaketa dute Anek eta Elenek helburu, elkarrena bainoago, norberaren sakoneko izatearen bilaketa. Eta bilaketa horrek ez du deus ere ukitu gabe utziko: gorputza, generoa, intimitatea, rolak, harremanak, maitasuna… Identitatearen eraikuntza, azken batean.

La verdadera historia del pastor mentiroso

“¡Que viene el lobo!” gritaban los dos amigos, ambos de nombre Pedro, que aparecen en este cuento. Pero cada uno de ellos avisaba de cosas muy distintas. Ambos menti´an, pero solo uno de ellos –el pastor, concretamente– ha cargado con la fama de mentiroso…

Xaguko

Gustav itsasargizain zaharrak Xaguko izeneko sagu txikia jaso zuen gau ekaiztsu batean, eta, harrez gero, elkarrekin bizi dira biak. Egun batean, Gustav gaixotu da, eta ezin du itsasargia piztu. Ekaitza lehertzen da gauez, eta itsasontzi bat kostara ari da modu arriskutsuan hurbiltzen. Xaguko konturatzen da, eta marinel haiek salbatzera deliberatzen da…

Artzain gezurtiaren benetako historia

“Otsoa dator!” oihukatzen zuten ipuin honetako bi lagunek, Peru izenekoak biak. Baina oso
abisu desberdina ematen zuen bakoitzak… Biak gezurretan ari ziren, baina haietako bakar
batek
–artzainak hain zuzen ere– bereganatu du gezurti fama…

Sinbad deitzen zidan

Aitonak gauza arraroak egiten ditu. Dena ahazten du. Mundu guztiari aldatzen dio izena, baita 10 urteko bere biloba Paulori ere, Sinbad deitzen baitio, ipuin
zaharreko marinel haren izenaz.

Paulok borroka egingo du aitonaren gaixotasunaren aurka, jarrera ulerberaz, konplizitatez eta, batez ere, maitasun handiz. Gauzak itsusi jartzen direnean, Paulo izango da nola jokatu asmatuko duen bakarra, bere haur begiradaz helduek baino haratago ikusten baitu…

Paulo –edo Sinbad Marinela– da aitona ulertzen duen bakarra, eta aitonaren gaixotasunaren aurka borrokatuko da, baina baita ere helduen aurka, eta batez ere berekoikeriaren aurka.

Gaztetxoentzako liburu hau IBBYren Ohorezko Zerrendan dago.