Maitasuna dabil airean
baina zer esan nahi du horrek Greg Heffley-rentzat?
Aurtengo San Balentin festak hankaz gora jarri du Gregen eskola. Pentsa!, azkenean bera ere mugitu da bikotekide bila! Laster konturatu da, ordea, bakarrik geratu daitekeela halako Gau Handian. Bere adiskide Rowleyk ere ez du bikotekiderik, baina hori gizajo baten kontsolagarria besterik ez da.
Halako batean, batere uste ez duenean, ordea, Gregek bikotea osatzea lortzen du. Baina Rowley ere hor dago eta
bikotean hiru sartzen al dira? Dena da posible. Baina ez dakigu nor izango den maitasun kontuan txapeldun.
Larri dago Greg Heffley. Baten batek kalteak eragin ditu eskolan, eta Greg da lehen susmagarria. Baina, behingoagatik, oraingo honetan errugabea da
edo halako zerbait.
Gregen arrastoaren atzetik dabil polizia, eta, orduan, elur-ekaitz batek etxean itxita uzten du Heffley familia osoa. Gregek badaki elurra urtzen denean, azalpenak eman beharko dituela, baina bitartean
ba al dago ezer okerragorik oporretan familiarekin etxean itxita geratzea baino?
Greg Heffley-k beti izan du hazteko gogoa. Orain, ordea, adinean aurrera doala, dena horren dibertigarria ote da?
Konturatu ere egin gabe neska eta mutilen festa mistoetako tentsiopean aurkitzen dugu, erantzukizun handiagoak hartuta eta adinari dagozkion aldaketa fisiologikoak agerian.
Erta, gainera, Rowleyrekin bere betiko lagunik onenarekin haserre dago. Onik aterako ote da aurrera? Edo amore eman behar ote du «EGIA GORDINA»ren aurrean?
Bizitza osoa daukagu Obabakoak, Moby Dick edo Kixote bezalako obra miresgarriak irakurtzeko, baina Tom Sawyer, Estepako otsoa, Ibrahim jauna eta Koranaren loreak edo esku artean daukazun Enigma bi, erantzun bat bezalako liburuak irakurtzeko urte gutxi baina preziatu batzuk dauzkagu, hain zuzen ere nerabezaroan gertuago eta irekiago baikaude bizitzaren xarma, misterioa eta abenturak deskubritzeko.
Emakume sugearen misterioa enigmak Euskal Herriko lehenaldira eta Birmaniara garamatza, adiskidetasuna eta lehen amodioak medio. Jentziren enigmak, ostera, India eta Himalaia ezagutaraziko dizkigu, abenturak eta malenkonia bidelagun. Erantzuna, baina, norberak bilatu beharko du
, eta hala ere ziur egon bi ipuin hauek amaitutakoan, batik bat garai egokian irakurriz gero, bidaia handi baten ostean bezalaxe sentituko zarela: desberdinago, zailduago, zaluago.
Grigor, haur guztiak bezala, mundua miatzen dabil, zer topatuko. Lagun ezin hobeak aurkitzen ditu bidean, eta, guztien gainetik, erlea du bidelagun eta adiskide zintzo, liburu honetako lau ipuin dibertigarrietan:
Egunez parke batean
Gauez zoo batean
Denboraldi bat ospitalean
Oporraldi bat baserrian
Juan Kruz Igerabideren ipuinak koloretako irudi ederrez apaindu ditu Concetta Probanzak.
El universo de Michael Ende en una bellísima narración ilustrada.
Jim Botón y Lucas el maquinista son íntimos amigos. Hace un día espléndido, y se deciden a salir de excursión por Lummerland, con la locomotora Emma. La señora Queé les prepara un par de bocadillos, y allá van, felices y contentos
Jim Botoi eta Lukas tren gidaria adiskide minak dira. Egun ederra atera da, eta txangoa egingo dute Lummerlanden barrena, Emma lokomotorrarekin batera. Zeer andreak ogitarteko pare bat prestatu dizkie, eta hor doaz, poz-pozik
MIchael Ende idazlearen mundua marrazki eta hitz ederrez kontatua.
IRÈNE NÉMIROVSKY (Kiev, 1903 Auschwitz, 1942). Ukrainarra bazen ere, heziera frantsesa jaso zuen familian. Familia judu aberatsean jaio zen, baina haurtzaro bakartia izan zuen Irènek: aitaren aferak alde batetik; amak, berriz, bazter utzi zuen, bere harreman sozialetan murgildurik. Uda guztietan, Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz.
Iraultza Sobietarra lehertu zenean, aita mehatxatuta zegoela eta, Frantzian hartu zuten bizilekua._x0003_Bertan egin zen idazle. 1929an bihurtu zen ospetsu, David Golder eleberria argitaratu zenean. II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantses poliziak 1942ko uztailean Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitzera eraman zuten.
Urte askoan ahaztua egon den arren, 2004an, Némirovskyren alabek gordetako eskuizkribu bat kaleratu zen: Suite frantsesa. Garai ilun hari buruzko kronika ezin ederrago horrek arrakasta itzela lortu du mundu osoan.
ALBERDANIA argitaletxeak Némirovskyren beste liburu hauek ere plazaratu ditu euskaraz: Arimen maisua eta Suite frantsesa eleberriak eta Birjinak kontakizun bilduma.
Era askotako lanak biltzen ditu liburu honek: egunero bizitzeak eta liburu irakurtzeak eragindako kritika eta gogoetak: gure prentsaz, kulturaz, literaturaz, politikaz, dantzaz, bertsolaritzaz, kirolaz, triperotzaz, sexuaz, utzikeriaz, hipokresiaz, ijitokeriaz eta baita ijitotasunaz ere
Hainbat aldizkaritan argitara emandako artikulu galduak
Esaldi aforistikoen bidez zabaldutako iradokizunak eta sumak edo egileak horren gogoko dituen Goizueta eta Leitza bitarteko hiztun xaharren ahotik jasotako zilar hotsa artxiboetako urre-printza galduekin nahastuz moldatutako artikuluak, Patzikuren ohiko estilotsuan, euskararen beraren bizitasun eta edertasun bila burutuak.
En el arranque de la novela, el narrador confiesa a su padre que, veinte años atrás, en las postrimerías del franquismo, alguien le pidió que trasladase en su coche a unos activistas de ETA. Comienza así un proceso de reconstrucción de las cosas que nunca se dijeron entre padre e hijo, las razones de sus desavenencias, lo que sus silencios pudieron ocultar. El hijo tiene un doble motivo para afrontar tal ejercicio de memoria: los médicos acaban de diagnosticar a su padre una enfermedad mental degenerativa, y este acaba de recibir una carta exigiéndole el pago del impuesto revolucionario.
Pero el padre ha comenzado ya a habitar ese territorio extraño en el que tiempo y espacio son paulatinamente conquistados por las huestes del reino del olvido. Y en cuanto al mundo de la violencia, pronto comprueba que, para alejarse de él, desear hacerlo puede no ser suficiente.
El narrador va hilvanando así el recuerdo siempre imperfecto de los hechos y de los silencios que han marcado la vida entre padre e hijo, su desarrollo en la memoria y, sobre todo, su incidencia moral en el presente y en la relación entre ellos.
La novela, a través de la confesión que el narrador hace a su padre, recorre unos años cruciales de nuestra historia, desde la agonía de la dictadura a los primeros 90 del siglo pasado, una época que aún nos interroga a todos y nos interrogará aún largamente sobre nuestras opciones en determinados ámbitos de nuestra vida, muy especialmente en el de las elecciones morales.