NÚRIA BENDICHO GIRÓ (Bartzelona, 1995). Filosofian lizentziaduna da eta grekoko eta latineko irakaslea akademia batean. William Faulknerren irakurle amorratua eta mireslea, mundu erdian zehar bidaiatu du eta Danimarkan izeiak mozten lan egin du. 2020an bere lehen eleberria, Terres mortes, Llibres Anagrama sarirako aurkeztu zuen, eta irabazi ez bazuen ere, epaimahaiak argitaratzea gomendatu zuen. La Vanguardiak […]
JOAN NEGRESCOLAR 1978an jaio zen Bartzelonan. Massana eskolan ikasi zuen. Ilustratzaile profesionala da 2008tik. Betidanik kolaborazioak egin ditu eduki soziala duten eta irabazi asmorik ez duten kultur ekimenetarako. 2018tik, batez ere haur literaturan eta album ilustratuetan ari da lanean eta sari eta aitortza batzuk jaso ditu.
RODRIGO MATTIOLI 1982an jaio zen Brasilen, eta Bartzelonan bizi da. Orain arte, bere lanak 10 hizkuntzatan argitaratu dira. 15 urte baino gehiagoko esperientzia du diseinatzaile gisa, eta interfazeak, esperientziak eta ilustrazioak sortzen parte hartzen du, besteak beste, Google, Deloitte eta Nike enpresentzat. JOAN NEGRESCOLOR 1978, Barcelona. Ilustratzailea da, eta irudiak egiten ditu publizitate zein prentsarako, […]
BEHIAK MARRU
muuu muuu
KATUAK MARRAKA
marramiau
BEHIKATUAK MARRUKARRAKA
muuurrumiau
Onomatopeiak erabiltzea haurrak hizkuntzara erakartzeko bidea da.
MARÍA PASCUAL DE LA TORRE (Madril 1974), María Pascual de la Torre idazle eta ilustratzailea da. Arte Ederretako Fakultatean lizentziaduna (UCM Madril) karrera amaierako lehen sari Nazional kalifikazioarekin. Ikerketa Nahikotasunaren Aitorpena lortu zuen marrazketa eta grabatuko doktoregoarekin.
RONNY RUIZ MATEO Irakasle partikularra eta hizkuntza-irakaslea, 10 urtetik gorako esperientzia duena, bai sektore publikoan, bai pribatuan. Esperientzia handia jatorri desberdinetako haur eta gazteekin. Klaseak ikasle edo talde bakoitzaren beharretara egokitzeko gai dena.
Zein da kolorerik politena?
Galdera zaila da, batez ere erantzuna eman behar dutenak
beldurgarriak direnean: krokodiloa eta lehoia.
Nola aurkitu erantzun zuzena? Bada, ordea, erantzun bat, bete-betea.
LIONEL KOECHLIN 1948an jaio zen Parisen, Frantzian. Artea ikasi ondoren, aldizkari, egunkari, zinema-afixa eta publizitate-kanpainetarako ilustrazioak egiten hasi zen. 1973an argitaratu zuen lehen liburua, eta, ordutik, 40 titulu baino gehiago sortu ditu haur eta gazteentzat, hainbat hizkuntzatara itzulita.
2004an lehen liburua argitaratu zuenetik, erritmo mantsoan baina etengabe idazten segitu du Arrietak, ipuina izanik bere genero kuttun eta oparoena. “Burua galdu zuen jirafa”, “Besarkada bat, beharbada” edota “Elurraren formula” izenburudun liburuak argitaratu ditu haur eta gazte literaturan, eta “Txikira beti hordago!”, “Alter ero”, “Gezurra berdaderoa” edota Sandra Garayoa ilustratzailearekin batera ondutako “Hodeien gaineko aldean” […]
Elkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Bertol Arrietaren hirugarren ipuin liburua, nahiz eta guztietan agertzen diren bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten gizabanakoak, heroitasunik batere gabeko egunerokoaren heroi arruntak, diesel jendea: errutinari aurre egiteko grinarik gabe dabilen idazle blokeatua, haurren urtebetetze ospakizunak kondena zaizkion aita etsia, laurogeitaka urteko pintore baten misterioa deskubritu nahi duen kazetari prekarioa, suizidaren maitasuna bilatzen duen mutilzahar desesperatua… Eta hala ere, edo justu horregatik, Bertol Arrietaren liburua ez da batere pesimista, ipuin ia guztiak zeharkatzen dituen umore ukitu -batzuetan malenkoniatsu- batek, bizitzaren ataka gaiztoei irribarre batekin aurre egin nahi horrek, hondo-hondoan ikuspegi bitalista bat ezkutatzen baitu.